2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

Los Cuentos de La Luna programazio berria

Urtearekin batera Logroñoko kontaketa programazioari ekin diote Los cuentos de La Luna- ko lagunek. Hogeitabat urtez ipuin kontaldiak antolatzea ez da lan makala, gaur egun kontagintzaren ezinbesteko erreferentzia bihurtuz. Café de La Luna ostatuan burutzen dira ostegunero kontaldiak eta bertatik kontalari aipagarrienak pasa dira euren ikuskariak aurkezten. Programazioaren kalitatea eta aniztasuna dira arrakastaren kakoa, kontalarientzat La Lunan aktuatzea nolabaiteko errekonozimentua jasotzea bihurtu delarik.
Eguberrietako etentxoaren ostean, indartsu ekin diote, bestetan euren lanak aurekztu dituzten kontalariekin batera espazioan berriak direnak ere ekarriz, horien artean Ines Bengoa Lizarrako euskalduna, lehenengo aldiz arituko delarik bertan. Lehenengo aldiz ariko dira ere La Lunan Alicia "Bululú" Sevillatik eta Mercedes Hernández Mexicarra. Gainontzekoak bestetan aritutakoak dir, eta beti gozagarri berriro euren istorioak jasotzea.
Ipuina kontaketak maite dituenarentzat ezinbesteko zita eta inoiz halako ekitaldi batera joan ez denarentzat aukera ederra, ez da damutuko.
Los Cuentos de La Luna, Otsaileko eta Martxoko ostegunetan Logroñoko Café de La Lunan.