Kontalaritzaren gainean jarduteko sortu da LADAMASA elkartea. Ipuin kontalaritza ez da bakarrik kontatze hutsa, Beste kultur jarduera asko bezala, eta bereziki arte eszenikoen alorrean, kontalaritza adar anitzak ditu, hala nola, kontatzea bera, ikerketa, prestaketa, sustapena... Adar bakoitzean hainabt jende aritzen da, kontalriengatik hasi unibertsitateko ikerlarietara, tartean irakasle, zaletu, antolatzaile, biltzaile eta beste hainbat jende, guztiak kontalaritzarekiko interesak bultzatuak.
Elkartean guzti horiek hartu nahi ditugu kontuan, dinamika ezberdinak bideratuz, bultzatuz eta proposatuz, hala nola jaialdiak, kontalaritza eskolak, ikerketa zentroak, biltze lanak, beste sektorekiko elkar lana eta abar. Guztiak Euskal Herrian kontalaritza jarduera dinamikoa eta gero eta ezaguna zein zabaldua izan dadin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina