2013(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna

Joxemari Carrere Estreinaldia/Estreno

más abajo en castellano
Asteazkeneko hitzaldiaren ostean, ostiralean, maiatzak 31, ipuin kontaketak hasten dira KONTUZ KONTARI! jaialdiaren barruan. Lehenengo ikuskaria estrenoa dugu: "IPUINEN BIDAIARIA". Joxemari Carrerek zahartzaroan sorterrira itzuli den gizonaren istorioa ekarriko digu. Gazte zelarik munduaren bestaldera eramandako maleta berarekin dakar, baian konturatuko da hutsik dakarrela. Orduan erabakiko du munduaren zoko guztietatik ekartzen dizkioten opariekin betetzea, bladintza bakarra eskatuko du ordea oparia jasotzeko, istorio bat ekartzea berarekin. Eta hala maleta zabaltzen duenean eta bertako gauzak erakusten dituenean, munduan barrena bidaiatuko dugu, gertatzen diren istorio harrigarrien laguntzaz.

Joxemari Carrere aspalditik dabill ipuin kontari. Euskal Herriko bazteer guztietan ibili da kontari, eta kanpoan ere, Penintsula goitik behera errekorrituz, egun dauden ipuin kontaketa jaialdirik esanguratsuenetan parte hartuz. Ameriketan ere ibili da kontalari lanetan (Kuba, Paraguay, Venezuela, Kolonbia). 
Bere lanek kontu zaharretan oinarritzen dira, bai euskaldunak zein mundu osokoak. Tradizio ipuinak ikuspegi garaikide batetik lantzen ditu, aspaldiko ahotsak gure jendartera ekarriz. Estilo ironiko eta arinarekin, ikuslearekiko konplizitate zuzena bilatzen du.

Después de la interesante conferencia de Andoni Egaña dando inicio al Festival de narración oral KONTUZ KONTARI!, el viernes 31 de mayo dan comienzo la presentaciones de los espectáculos de narración. En el Centro Cultural Villa de Errenteria, el narrador Joxemari Carrere estrenará su última creación "Ipuinen Bidaiaria" (el viajante de cuentos). Nos contará la historia de un hombre que regresa a su pueblo natal después de pasar la vida trabajando al otro lado del mar. Durante el regreso se dará cuenta de que la maleta que llevo entonces, regresa vacia. Decide llenarla con los regalos que le hagan de gente que viaja por el mundo. Sólo pone una condición para aceptar el regalo, que le cuenten la historia del mismo. Así, cuando abre la maleta y enseña los objetos que guarda en ella, conoceremos a través de sus historias lo maravilloso que es el mundo.

Joxemari Carrere lleva muchos años presentado sus espectáculos de narración tanto dentro de Euskal Herria como fuera. Ha participado en los festivales más importantes de la península y recorrido su geografía. También ha estado contando en distintos países de Latinamérica (Paraguay, Venezuela, Cuba, Colombia). Sus espectáculos se basan en los cuentos tradicionales, tanto vascos como de distintas partes del mundo. Trabaja los cuentos tradicionales desde una perspectiva contemporánea, trayendo las voces de antaño al público actual. Con un estilo irónico y ágil busca la complicidad directa del público en sus actuaciones.


Egañaren Hitzaldi ederra

KONTUZ KONTARI! ipuin kontaketa jaialdia hasiera eman zion Andoni Egañaren "Ahozkotasunaz" hitzaldiarekin. Hitzaldi interesgarria oso, non ahozkotasunaren gaineko gogoetak eskaini zizkigun, hitzaldi baino elkarrrizketa gisa planteatuz. Ahozkotasuna gizakiaren historian izan duen garrantziaz mintzatzen hasi zen, inprenta asmatu arte nagusi izn zelarik. Geroago idazketa/irakurketa garrrantzia hartzen hasi zen, baina XX mende erdialdetik hona neo-ahozkotasuna bizitzen ari garelarik, irratia, telebista, internet komunikazio tresnen eraginez. Honek ez du esan nahi hobeto mintzatzen garenik, beraz horien zergatik aztertu zituen. Mintzatzea ez da berez helburua, aitzitik,  esan nahi denaren helburua hartu behar baita kontuan. Diskurtsuaren antolaketaren garrantzia aipatu zuen, hitz jarioarekin ez baita nahiko. Hainbat adibide jarri zuen.   
Gaurko gazteen mintzatze ereduak hartu zituen hizpide eta euren mintzairaren "pobrezia" kritikatzerakoan, helduok ematen diegun ereduaz gogoeta egin beharko genukeela aipatu zuen.
Esan bezala hizketaldi interesagarria, gogoeta bide ezinbestekoak azaleratu zituenak. Ipuin kontaketa jaialdiari ahsiera ezin hobea emateko parada. Asteburuan teoriatik praktikara pasako gara kontalarien lanetan, hizkuntzaren erabilera zer nolako bide anitzekin gozatuz.

2013(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

Andoni Egaña hitzaldia/Conferencia

más abajo en castellano

KONTUZ KONTARI! Errenteriako ipuin kontaketa jaialdiaren barruan, Andoni Egañak "Ahozkotasunaz" mintzaldia eskainiko du. Hizkuntzaren erabileraren gaineko gogoetak plazaratuko ditu, erregistroak, egokitasuna eta zuzentasuna, euskalkiak... Mintzatzerakoan publikoan edo lagunartean dauden ezberdintasunak eta ezaugarriak izango ditu ere hizpide. Interesagarria oso hizkuntzaren erabilera arlo ezberdinetan azaltzen diren arazoetaz gogoeta egiteko.
Hitzaldia asteazkenean, maiatzak 29, 19:30etan Errenteriako Xenpelar Etxean (madalen kalea 4) izango da.

Comienzan las actividades del festival de narración oral de Errrenteria KONTUZ KONTARI!, con la conferencia de Andoni Egaña conocido bertsolari y escritor vasco. Bajo el título "Ahozkotasunaz" (sobre la oralidad), Egaña nos ofrecerá sus reflexiones en torno a la lengua hablada, los registros, la diferencia entre lo correcto y lo adecuado, lo dialectos... nos expondrá las diferencias que hay entre hablar en público y hablar en un entorno privado. Interesantes reflexiones sobre la utilización oral del idioma y los problemas que suscita.
La conferencia se llevará a cabo el miércoles 29 de mayo en la Casa Xenpelar (c/magdalena) a las 19:30.
Será en euskara.

2013(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

Bonoak salgai/Bonos en venta

más abajo en castellano
KONTUZ KONTARI! Errenteriako Ipuin kontaketa jaialdirako BONOAK salgai daude. Bonoak Errenteriako Kulturgunean eskainiko diren lau ikuskarientzat balio du: Maiatzak 31 ostirala, 20:30 IPUINEN BIDAIARIA. Joxemari Carrere; ekainak 1 larunbata,  20:00 LOS RETABLOS DE NORMA CALVO, Martha Escudero; 22:30: IRAS Y NO VOLVERAS, Carles Garcia;  ekainak 2 igandea, BIRIBILKETA-LUMA BELTZA, Koldo Amestoy. 
Bonoen prezioa: 16€ (emanaldi soltea 5€)
Salgai: goizez Kultur Saila, Errenteriako Kulturgunea (alfontso XI kalea)
           arratsaldez: Mikelazulo Elkartea (Beheko kalea 4)

Bestalde ipuin tailerrerako izenematea zabalik dago. Ekainak 1 9:00-13:00
Prezioa: 9€. Bonoa erosiz gero tailerra barne dago.
Izenematea: Leku berdinetan.


Los BONOS para las actuaciones del festival de narración oral de Errenteria KONTUZ KONTARI! ya están a la venta. Los bonos da derecho a la entrada para cuatro espectáculos que se presentarán en El Centro cultural Villa de Errenteria: 31 Mayo, viernes, 20:00 Ipuin Bidaiaria, Joxemari Carrere;  1 de Junio sábado, 20:00 Los retablos de Norma Calvo, Martha Escudero; 22:30 Irás y no volverás, Carles Garcia; 2 de junio domingo, 20:30 Biribilketa-Luma Beltza, Koldo Amestoy.

Precio Bonos: 16€ (entradas sueltas 5€)  
Venta: mañanas Departamento de cultura, Centro cultural (C/alfonso XI)
          Tardes: Asociación cultural Mikelazulo (C/abajo 4)

Por otra parte está abierto el plazo de inscripción para el taller de cuentos. 1 de junio 9:00/13:00
Precio: 9€. En el BONO está incluido el precio del taller.
La inscripción en los mismos lugares de venta
El taller se realizará en euskara.

2013(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena

Kontaketa Tailerra/ Taller de narración Itziar Rekalde

más abajo en castellano
Itziar Rekalde kontalari eta aktoreak kontaketa tailerra eskainiko du ekainaren 1ean, 9:00etatik 13:00ak arte Errenteriako Xenpelar Etxean. "Ipuinaren bidaia emozionala" izenburupean kontatzearen eta ipuinaren balioa pertsona zein kulturen garapenean eta osaketan duen garrantziaz ariko da. 
KONTUZ KONTARI! Errenteriako ipuin kontaketa jaialdiaren egitarauaren barnean iragartzen da tailerra. Kontaketa ikuskariekin gozatzeaz gain, jaialdian prestaketari ere lekua eman nahi da, kontalariek beraiek euren lanaren ikuspegia eta lanketa erakus dezaten.

Ikastaroan izena emateko: Goizez Udaleko Kultur Sailean ( Errenteriako Kulturgunea, AlfontsoXI kalea). Arratsaldez Mikelazulo elkartea (beheko kalea 4). 9€


Iztiar Rekalde bermeotarra kontalaria eta aktorea da. Aitzinako istorioekin hasi eta gaur egungo errelatoetara egin du bidea; bere hitzetan: "geure bizitzan amestu eta bizitu ditugunak ere sartu ditut nire sukaldean eta bihotzean". Euskal herrian zein penintsulako beste lurraldetan erakutsi ditu bere lanak. Hego ameriketan ere ibili da kontu kontari.
aktore gisa ere aritu da hainbat antzezlanetan, baita zuzendari moduan ere.


La narradora y actriz Itziar Rekalde ofrecerá un taller de narración el sábado 1 de junio desde las 9:00h hasta las 13:00h, en la casa Xenpelar de Errenteria (c/magdalena), dentro de las actividades del festival de narración oral KONTUZ KONTARI!. Bajo el título "Viaje emocional del cuento" la narradora trabajará con los participantes en el curso el cuento como elemento de formación y enriquecimiento cultural tanto personal como social.
El festival, además de presentar espectáculos de narración oral, pretende mostrar el proceso de trabajo creativo de narradores a la hora de enfrentarse a la narración.
El curso se desarrollará en euskara.

La narradora y actriz bermeana comenzó en la narración mostrando cuentos de antaño, algunos recogidos en su más cercano entorno, para evolucionar después hacia relatos más actuales, en sus palabras: "he introducido en mi cocina y en mi corazón aquello que hemos soñado y vivido en nuestras vidas". Ha presentado sus espectáculos, además de en Euskal Herria, en distintos lugares de la penìnsula, así como en varios países de Sudamérica. 

Andoni Egañaren hitzaldia/Conferencia

Más abajo en castellano

KONTUZ KONTARI! ipuin kontaketa jaialdiak, Andoni Egaña bertsolariarekin hasiko ditu bere ekitaldiak. "Ahozkotasunaz" hiztaldia eskainiko digu maiatzaren 29an, 19:30etan,  Errenteriako Xenpelar Etxean (madalen kalea). Hitzaldian ahozko hizkuntzaren erabileraren gaineko gogoetak izango ditu mintzagai: erregistroak, egokia/zuzena mugen arteko marra, hizkuntza bizia...

Andoni Egaña aski ezaguna da Euskal Herrian, batez ere bertsolari ofizioagatik. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia lau aldiz irabazia da, orain arte beste inork egin ez duena, eta euskal kulturan pertsona garrantzitsua bilakatu da. Idazlea ere bada, hainbat genero landu dituelarik:  narrazioa ; nobela ; saiakera ; haur eta gazte  literaturabiografiak.

El festival de narración oral de Errenteria KONTUZ KONTARI!, da comienzo a sus actividades con la conferencia del bertsolari Andoni Egaña, el 29 de mayo, a las 19:30 horas, en la Casa Xenpelar (c/magdalena). En la conferencia Egaña expondrá sus reflexiones en torno a la utilización del idioma hablado: los registros, la cuestión de lo correcto y lo conveniente, el juego del idioma...

Andoni Egaña es conocido en Euskal Herria, principalmente, en su faceta de bertsolari (improvisador d eversos cantados), habiendo ganado el Campeonato de bertsolaris de Euskal Herria (celebrado cada cuatro años) en cuatro ocasiones, siendo el bertsolari que más veces lo ha conseguido. Hoy en día es una de las personas más reconocidas en el ámbito de la cultura vasca. en su faceta de escritor ha trabajado distintos géneros: narración, novela, literatura infantil y juvenil, biografía.

2013(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

Ipuin Tailerra (taller de narración)

(más abajo en castellano)
KONTUZ KONTARI! ipuin kontaketa jaialdiaren barruan Ekainaren 1ean, larunbata, Itziar Rekalde kontalariak ipuin tailerra eskainiko du Xenpelar Etxean. Tailerrak hiru ordu iraungo du, 9:00etatik 13:00ak arte. "Ipuinaren bidaia emozionala" du izenburua jarduna eta ipuinen kontaketa landuko da berauek duten garrantzia pertsonen zein kulturetan imajinarioak sortzen. Kontalariaren hitzetan:  . "Ipuinek, gizarteen eta kulturen oinarrizko memoria daramate; mitoak sortu dituzte, adierazkaitza dena adierazi dute, beldurrak uxatu dituzte eta gure bizitzaren erronkak eta gatazkak gainditzera lagundu  ohi  dute".
Ipuinak kontatzeko garaian kontaketa soilaz gain, bere barnean ezkutatzen dena lantzeko aukera ederra.
Ikastaroan izena emateko: goizez Errenteriako Udal Kultur sailean (Kulturgunean, Alfontso XI kalea)  eta arratsaldez Mikelazulo Elkartean (beheko kalea, 4).
Ikastaroaren prezioa: 9€. Ipuin ikuskarientzat Bonoa hartuz gero ikastaroa debalde izango da.

Dentro de las actividades del Festival de narración oral de Errenteria KONTUZ KONTARI!, la narradora Itziar Rekalde ofrecerá un taller de cuentos bajo el título "Viaje emocional del cuento". el taller se desarrollará el sábado 1 de junio de 9:00 a 13:00, en la Casa Xenpelar. 
En el taller se trabajará la importancia de la narración de cuentos en la creación de imaginarios tanto personales como culturales. En palabras de la narradora: "Los cuentos llevan en sí mismos la memoria de sociedades y culturas; han creado mitos, han nombrado lo innombrable, han conjurado miedos y nos han ayudado a superar los retos y conflictos de nuestras vidas"
Una excelente oportunidad para trabajar no sólo la narración sino lo que dentro de ella se esconde.
Para apuntarse al taller: mañanas Departamento de Cultura (Centro Cultural, c/ Alfonso XI) y por las tardes Asociación Mikelazulo (Beheko kalea 4).
Inscripción: 9€. En caso de comprar el bono para  los espectáculos de narración, el taller sale gratis.

KONTUZ KONTARI! Errenteriako kontaketa jaialdia

Más abajo en castellano

KONTUZ KONTARI! Errenteriako ipuin kontaketa jaialdia Maiatzaren 29tik Ekainaren 2ra luzatuko da. Ladamasa Kontalaritza elkarteak eta Errenteriako udalak antolatuta,  bertan  hitzaldia, ipuin tailerra, ipuin ikuskariak eta ipuin-poteoa izango dituzte eskeintza paregabea herritarrek zein bertaratzen direnak.
Beste leku askotan bezala, Errenterian ere ipuin kontaketa jaialdiak kultur bizitzari beste proposamen bat gehitu nahi dio. Ipuin kontalaritza bere lekua hartzen ari da gero eta gehiago arte eszenikoen barruko beste bide baten gisa. haurren munduari lotuegia agertzen bada ere badira helduentzako proposamen arras interesagarriak eta horiek ekarri nahi izan dira, ikus dadin ere helduok badugula zer gozatu ipuinak entzunez. Esperientzia handiko kontalariek eskainiko dituzte euren espektakuloak. Estilo esberdinetako kontalariak baina guztiak ere kontatzea ikuspegi artistikotik eskainiak. Ipuin tradizionalak, egileenak, propioak, sortzaile bakoitzaren galbahetik paseak, berezko ahotsaren bila. 
Jaialdia Andoni Egaña bertsolariarekin hasiko asteartean  31. "Ahozkotasuna" da mintzaldiaren izenburua. Bertsolaritzaz baino ahozkotasunaren alde anitzak izango ditu aipagai. Mintzoaren erabileraren gaienko gogoeta interesgarria. Xenpelar Etxean izango da 19:30etan
Larunbatean 1, Itziar Rekalde kontalariak ipuin tailerra eskainiko du "Ipuinaren bidaia emozionala" izenburupean, ipuinek pertsonaren garapenean zein izaeran duen garrantzia abiapuntu hartuta. Xenpelar Etxean 9:00etatik 13:30arte
Errenteria Kulturguneak ipuin ikuskariak hartuko ditu. Joxemari Carrerek hasiera emango die ostiralean 31, 20:30etan "Ipuin Bidaiaria" ikuskizunarekin. Jaialdi honetako estreinua da. Emigrante baten zahartzaroan sorlekura itzultzean maletan gordetzen dituen istorioak kontatuko dizkigu. Munduko leku ezberdinetako kontu zaharrak, kontaketa garaikidearen bidetik.
Larunbatean 1, Martha Escudero mexikarra eta Carles Garcia valentziarra izango dira kontatzen, arratsatsaldeko 20:00etan lehenengoa, 22:30etan bigarrena. Marthak Norma Román Calvo idazle mexikarraren istorioekin helduko da. "Los retablos de Norma Calvo" izango da aurkeztuko duen ikuskaria erretabloetan agertzen diren mirariak kontatuko dituelarik. Finezi handiko kontalaria hizkuntza dotoreziaz erabiltzen duena.
Gauean Carles Garciak aspaldi zaharrreko kontuekin helduko da. Kontalarien famili batean sortua, txikitatik entzundako istorioak eskainiko dizkigu, eta baita berak familiko altxor horri gehitutakoak, "Irás y no volverás" espektakuloan. esanahi bikoitzeko ipuinak, trasgresoreak, irreberenteak, bere kontatzeko estiloaren isla.
Jaialdiari amaiera ederra emateko igandean 2, 20:30etan, Koldo Amestoyk "Biribilketa-Luma Beltza" eskainiko digu. Gizon baten istorioa konatuko digu. Txori bilakatu da eta hego haizeak eramanik hamaika istorio ezagutuko ditu. Ohikoa duen estilo zehatz eta era berean anitzarekin istorioak kantak eta dantzarekin uztartzen ditu. Euskal Herriko kontalaririk esanguratsuena, euskal kontalaritzari bideak zabaldu dizkiona. 
Baina amaitu aurretik igande eguerdian ipuin poteoa izango da herriko kale eta tabernetan barrena. Errioxako La Compañía del Sacorekin, jaialdiko kontalariekin batera, musika eta ipuinak eskainiko dira tragoak hartu bitartean. Errioxarrek herri musika zein ipuinak eta kantak eskaintzen dituzte han eta hemen, aspaldiko kutsua egungo girora ekarriz. Santiago bidean ere aritu izan dira kantuan eta kontuan.
Emanaldietako sarrerak 5 eurotan salduko dira Antzokiko takilan. Lau ikuskariak ikusteko BONOA ere eros daiteke 16 eurotan. Ipuin tailerran izen ematea 9 eurokoa izango da, dena dela bonoa erosiz gero ikastaroa debalde izngo da. Bonoa eta tailererako izen ematea Errenteriako udaleko Kultur sailean (Kulturgunean), goizez, eta Mikelazulo Elkartean (beheko kalea 4) arratsaldez.
"KONTUZ KONTARI" jaialdia bere bidea hastear da, baina hasiera besterik ez da, hurrengo urtetan kontalaritzaren zein arte eszenikoen munduan bere lekua egiteko asmoz sortu baita. Errenteriatik mundura kontu kontari.


El Festival de Narración Oral  KONTUZ KONTARI! de Errentería se celebrará entre el 29 de Mayo y 2 de Junio de 2013. Organizado por Ladamasa Asociación de narración oral y el Ayuntamiento de Errenteria, los habitantes de esta ciudad, así como todo aquel que quiera acercarse, podrán disfrutar de una excelente oferta en torno a la narración en forma de conferencia, taller de cuentos, espectáculos de cuentos y cuento-poteo.
Como en muchos otros lugares, la fiesta de la narración oral quiere aportar a la vida cultural de Errentería su granito de arena. La narración oral está tomando su sitio como arte escénico. Aunque siempre ha estado muy atado al mundo infantil hay propuestas para adultos muy interesantes que hemos querido traer para demostrar que los mayores también podemos disfrutar, y mucho, con los cuentos. Grandes profesionales de la narración ofrecerán sus espectáculos, con estilos muy diferentes pero todos ellos con un gran gusto artístico. Cuentos tradicionales, de autores, propios, pasados por las manos de cada creador en busca de su propia voz.
El viernes 31 de mayo dará comienzo el Festival con la charla titulada “Oralidad” que el bertsolari Andoni Egaña ofrecerá a las 19:30 en Xenpelar Etxea. Más que de bertsolarismo  Egaña hablará de oralidad y reflexionará sobre la utilización de la palabra dicha.
El sábado 1 de Junio la narradora Itziar Rekalde impartirá el taller “El viaje emocional del cuento” en el que nos hablará de la importancia de los cuentos en la identidad y desarrollo de las personas. En Xenpelar Etxea de 9:00 a 13:30.
El Centro Cultural de la Villa de Errenteria ofrecerá los espectáculos de narración. El viernes 31 a las 20:30 Joxemari Carrere  estrenará el Festival con su espectáculo  “Ipuin Bidaiaria”. Un anciano emigrante nos contará las historias que salen de su maleta una vez que ha vuelto a su lugar de origen. Son cuentos populares del mundo contados desde una perspectiva más actual.
El sábado  1 de junio contarán  la mejicana Martha Escudero y al valenciano Carles García, la primera a las 20:00 y el segundo a las 22:30.  Martha nos ofrecerá el espectáculo “Los retablos de Norma Calvo” basado en las historias del escritor mejicano Román Calvo. Esta narradora nos hablará sobre los milagros que aparecen en los retablos con un lenguaje fino y elegante.
Por la noche Carles García llegará con cuentos de viejos. Carles creció en una familia de narradores y nos contará las historias que escuchó de pequeño además de muchas otras que ha añadido él a su espectáculo “Irás y no volverás”. Cuentos con doble sentido, transgresores, irreverentes, igual que su forma de contar.
Para darle un final redondo al Festival el domingo 2 de Junio Koldo Amestoy nos ofrecerá el espectáculo  “Biribilketa-Luma Beltza”  a las 20:30. Un hombre convertido en pájaro y llevado por el viento del sur conocerá multitud de historias. Con su estilo concreto y variado a su vez, nos deleitará con historias, bailes y canciones. Es el narrador más significativo de Euskal Herria que, con su buen hacer, ha abierto el camino de la narración en esta tierra.

(traducción al castellano de Inés Bengoa)