2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala

KontuKontanitz

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak Kontalarientzat sormen egonaldiaren deia egin du. Deialdia KontuKontanitz ekimenaren barnean dago eta proiektuak aniztasun funtzionalaren gaia lantzea du helburu ahozkotasunaren bitartez. Gai honi heldut lau kontaketa ikuskari sortzea proposatzen da eta horretarako ikuskaria prestatzeko egonaldia proposatzen da, ondoren lanaren emaitza jende aurrean aurkezteko. Proposamenak aurkezteko azken eguna urriaren 12a da; egonaldia azaroaren 7tik 27ra egingo da eta emanaldien aurkezpenak abenduaren 12tik 18ra.
Deialdiarekin interesatutako kontalariek hemen dute informazio zabalago: KontuKontanitz