2014(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

Ahoz Aho kontalaritza jaialdia Tolosan/Ordizian

Beste urte batez Intujai taldearen eskutik Tolosan eta Ordizian Ahoz Aho kontalaritza jaialdia datorkigu ipuin kontaketa proposamen interesgarriekin. Otsailaren 28tik Martxoaren 30era, Euskal Herriko zein kanpoko kontalariak bi astez euren istorioak zabalduko dituzte haur eta helduentzat. Ez galdu aukera.

2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

Istorio Biziak Bilbon

Kontalaritzak Bilbo hartuko du otsailean. Alabazaneko lagunen ekimenez proposamen arrunt interesagarria jarri da martxan. Istorio Biziak 24 ekintza ezberdin proposatzen ditu Bilboko bigarren distritoan. Ekitaldi ugari non hitza da nagusi, jendearen parte hartzea ere bideratzen direlarik. Bi kontalari zoragarri izango dira ere kontu kontari: Bartzelonan bizi den Yoshi Hioki japoniarra eta Jose Campanari argentinarra. Ipuin Poteoa ere izango da tragoak eta istorioak elkarren ondoan bizirik. Alabazan Kontalari taldearen ekimen zoragarria urtero Otsaila aldean Bilboko espazioak ipuin eta istorioekin apaintzeko asmoz.
Informazio gehiago hemen topa daiteke: http://www.alabazan.net/eu-blog

Ines Bengoa Logroñoko La Luna-n

Lizarrako Ines Bengoa kontalariak bere ikuskaria aurkeztuko du Logroñon orain dela hogeita bat urtetik hona egiten den Los Ceuntos de La Luna egitarauaren barnean. Saioak Café de La Luna ostatuan izango da otsailaren 13an osteguna. Lehenengo aldiz parte hartuko du egitarau honetan eta "Vamos a Contar Mentiras" ikuskaria aurkeztuko du. Helduei zuzendutako ikuskari honetan egile ezberdinen ipuinak eskainiko ditu Inesek, gezurra itxurarekin aurkezten diren egiak dira ipuin hauek, egien itxurarekin azaltzen zaigun gezurraren mundu honi aurre egiteko istorioak.
Los Cuentos de La Luna kontaketa egitaraua egun Estatu Espainiarrean kontalaritzaren espazioarik garrantzitsuenetako dugu, bertatik kontalaririk esanguratsuenak igaro direlarik, bai penintsulakoak zein beste lurraldetakoak. Euskal kontalari bat bere ikuskaria bertan eskaintzea, gure kontalaritzaren garrantzia areagotzen du.
Informazio gehiago ehemn aurki daiteke: http://loscuentosdelaluna.blogspot.com.es/


Comparte nuestro nuevo cartel

2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

Ipuin Lapikoa

 Ekimen arras interesgarria Bermeon bultzatzen ari direna. Ipuin Lapikoa izenburupean herriko kontu zaharrak, pasadizoak, gertaerak jaso asmoz dabiltza. Etxean entzundakoak, tabernan, kalean... Guzti horiekin nolabaiteko herriko  ahozko memoria narratiboa osatuz. Nahi duenak udalean bertan izena eman eta memoria martxan eta mihia dantzan jartzekoa gonbitea egingo dizute.
Informazio gehiago hemen jaso daiteke http://www.bermeo-euskaraz.com/egitasmoak/ipuin-lapikoa
Ea beste herri askotan halakoak martxan jartzen animatzen diren eta Bermeoko ekimen honetan dioten bezala: Dakizuna esan, daukazuna emon.