2013(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena

Kontaketa Tailerra/ Taller de narración Itziar Rekalde

más abajo en castellano
Itziar Rekalde kontalari eta aktoreak kontaketa tailerra eskainiko du ekainaren 1ean, 9:00etatik 13:00ak arte Errenteriako Xenpelar Etxean. "Ipuinaren bidaia emozionala" izenburupean kontatzearen eta ipuinaren balioa pertsona zein kulturen garapenean eta osaketan duen garrantziaz ariko da. 
KONTUZ KONTARI! Errenteriako ipuin kontaketa jaialdiaren egitarauaren barnean iragartzen da tailerra. Kontaketa ikuskariekin gozatzeaz gain, jaialdian prestaketari ere lekua eman nahi da, kontalariek beraiek euren lanaren ikuspegia eta lanketa erakus dezaten.

Ikastaroan izena emateko: Goizez Udaleko Kultur Sailean ( Errenteriako Kulturgunea, AlfontsoXI kalea). Arratsaldez Mikelazulo elkartea (beheko kalea 4). 9€


Iztiar Rekalde bermeotarra kontalaria eta aktorea da. Aitzinako istorioekin hasi eta gaur egungo errelatoetara egin du bidea; bere hitzetan: "geure bizitzan amestu eta bizitu ditugunak ere sartu ditut nire sukaldean eta bihotzean". Euskal herrian zein penintsulako beste lurraldetan erakutsi ditu bere lanak. Hego ameriketan ere ibili da kontu kontari.
aktore gisa ere aritu da hainbat antzezlanetan, baita zuzendari moduan ere.


La narradora y actriz Itziar Rekalde ofrecerá un taller de narración el sábado 1 de junio desde las 9:00h hasta las 13:00h, en la casa Xenpelar de Errenteria (c/magdalena), dentro de las actividades del festival de narración oral KONTUZ KONTARI!. Bajo el título "Viaje emocional del cuento" la narradora trabajará con los participantes en el curso el cuento como elemento de formación y enriquecimiento cultural tanto personal como social.
El festival, además de presentar espectáculos de narración oral, pretende mostrar el proceso de trabajo creativo de narradores a la hora de enfrentarse a la narración.
El curso se desarrollará en euskara.

La narradora y actriz bermeana comenzó en la narración mostrando cuentos de antaño, algunos recogidos en su más cercano entorno, para evolucionar después hacia relatos más actuales, en sus palabras: "he introducido en mi cocina y en mi corazón aquello que hemos soñado y vivido en nuestras vidas". Ha presentado sus espectáculos, además de en Euskal Herria, en distintos lugares de la penìnsula, así como en varios países de Sudamérica. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina