2013(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

KONTUZ KONTARI! Errenteriako kontaketa jaialdia

Más abajo en castellano

KONTUZ KONTARI! Errenteriako ipuin kontaketa jaialdia Maiatzaren 29tik Ekainaren 2ra luzatuko da. Ladamasa Kontalaritza elkarteak eta Errenteriako udalak antolatuta,  bertan  hitzaldia, ipuin tailerra, ipuin ikuskariak eta ipuin-poteoa izango dituzte eskeintza paregabea herritarrek zein bertaratzen direnak.
Beste leku askotan bezala, Errenterian ere ipuin kontaketa jaialdiak kultur bizitzari beste proposamen bat gehitu nahi dio. Ipuin kontalaritza bere lekua hartzen ari da gero eta gehiago arte eszenikoen barruko beste bide baten gisa. haurren munduari lotuegia agertzen bada ere badira helduentzako proposamen arras interesagarriak eta horiek ekarri nahi izan dira, ikus dadin ere helduok badugula zer gozatu ipuinak entzunez. Esperientzia handiko kontalariek eskainiko dituzte euren espektakuloak. Estilo esberdinetako kontalariak baina guztiak ere kontatzea ikuspegi artistikotik eskainiak. Ipuin tradizionalak, egileenak, propioak, sortzaile bakoitzaren galbahetik paseak, berezko ahotsaren bila. 
Jaialdia Andoni Egaña bertsolariarekin hasiko asteartean  31. "Ahozkotasuna" da mintzaldiaren izenburua. Bertsolaritzaz baino ahozkotasunaren alde anitzak izango ditu aipagai. Mintzoaren erabileraren gaienko gogoeta interesgarria. Xenpelar Etxean izango da 19:30etan
Larunbatean 1, Itziar Rekalde kontalariak ipuin tailerra eskainiko du "Ipuinaren bidaia emozionala" izenburupean, ipuinek pertsonaren garapenean zein izaeran duen garrantzia abiapuntu hartuta. Xenpelar Etxean 9:00etatik 13:30arte
Errenteria Kulturguneak ipuin ikuskariak hartuko ditu. Joxemari Carrerek hasiera emango die ostiralean 31, 20:30etan "Ipuin Bidaiaria" ikuskizunarekin. Jaialdi honetako estreinua da. Emigrante baten zahartzaroan sorlekura itzultzean maletan gordetzen dituen istorioak kontatuko dizkigu. Munduko leku ezberdinetako kontu zaharrak, kontaketa garaikidearen bidetik.
Larunbatean 1, Martha Escudero mexikarra eta Carles Garcia valentziarra izango dira kontatzen, arratsatsaldeko 20:00etan lehenengoa, 22:30etan bigarrena. Marthak Norma Román Calvo idazle mexikarraren istorioekin helduko da. "Los retablos de Norma Calvo" izango da aurkeztuko duen ikuskaria erretabloetan agertzen diren mirariak kontatuko dituelarik. Finezi handiko kontalaria hizkuntza dotoreziaz erabiltzen duena.
Gauean Carles Garciak aspaldi zaharrreko kontuekin helduko da. Kontalarien famili batean sortua, txikitatik entzundako istorioak eskainiko dizkigu, eta baita berak familiko altxor horri gehitutakoak, "Irás y no volverás" espektakuloan. esanahi bikoitzeko ipuinak, trasgresoreak, irreberenteak, bere kontatzeko estiloaren isla.
Jaialdiari amaiera ederra emateko igandean 2, 20:30etan, Koldo Amestoyk "Biribilketa-Luma Beltza" eskainiko digu. Gizon baten istorioa konatuko digu. Txori bilakatu da eta hego haizeak eramanik hamaika istorio ezagutuko ditu. Ohikoa duen estilo zehatz eta era berean anitzarekin istorioak kantak eta dantzarekin uztartzen ditu. Euskal Herriko kontalaririk esanguratsuena, euskal kontalaritzari bideak zabaldu dizkiona. 
Baina amaitu aurretik igande eguerdian ipuin poteoa izango da herriko kale eta tabernetan barrena. Errioxako La Compañía del Sacorekin, jaialdiko kontalariekin batera, musika eta ipuinak eskainiko dira tragoak hartu bitartean. Errioxarrek herri musika zein ipuinak eta kantak eskaintzen dituzte han eta hemen, aspaldiko kutsua egungo girora ekarriz. Santiago bidean ere aritu izan dira kantuan eta kontuan.
Emanaldietako sarrerak 5 eurotan salduko dira Antzokiko takilan. Lau ikuskariak ikusteko BONOA ere eros daiteke 16 eurotan. Ipuin tailerran izen ematea 9 eurokoa izango da, dena dela bonoa erosiz gero ikastaroa debalde izngo da. Bonoa eta tailererako izen ematea Errenteriako udaleko Kultur sailean (Kulturgunean), goizez, eta Mikelazulo Elkartean (beheko kalea 4) arratsaldez.
"KONTUZ KONTARI" jaialdia bere bidea hastear da, baina hasiera besterik ez da, hurrengo urtetan kontalaritzaren zein arte eszenikoen munduan bere lekua egiteko asmoz sortu baita. Errenteriatik mundura kontu kontari.


El Festival de Narración Oral  KONTUZ KONTARI! de Errentería se celebrará entre el 29 de Mayo y 2 de Junio de 2013. Organizado por Ladamasa Asociación de narración oral y el Ayuntamiento de Errenteria, los habitantes de esta ciudad, así como todo aquel que quiera acercarse, podrán disfrutar de una excelente oferta en torno a la narración en forma de conferencia, taller de cuentos, espectáculos de cuentos y cuento-poteo.
Como en muchos otros lugares, la fiesta de la narración oral quiere aportar a la vida cultural de Errentería su granito de arena. La narración oral está tomando su sitio como arte escénico. Aunque siempre ha estado muy atado al mundo infantil hay propuestas para adultos muy interesantes que hemos querido traer para demostrar que los mayores también podemos disfrutar, y mucho, con los cuentos. Grandes profesionales de la narración ofrecerán sus espectáculos, con estilos muy diferentes pero todos ellos con un gran gusto artístico. Cuentos tradicionales, de autores, propios, pasados por las manos de cada creador en busca de su propia voz.
El viernes 31 de mayo dará comienzo el Festival con la charla titulada “Oralidad” que el bertsolari Andoni Egaña ofrecerá a las 19:30 en Xenpelar Etxea. Más que de bertsolarismo  Egaña hablará de oralidad y reflexionará sobre la utilización de la palabra dicha.
El sábado 1 de Junio la narradora Itziar Rekalde impartirá el taller “El viaje emocional del cuento” en el que nos hablará de la importancia de los cuentos en la identidad y desarrollo de las personas. En Xenpelar Etxea de 9:00 a 13:30.
El Centro Cultural de la Villa de Errenteria ofrecerá los espectáculos de narración. El viernes 31 a las 20:30 Joxemari Carrere  estrenará el Festival con su espectáculo  “Ipuin Bidaiaria”. Un anciano emigrante nos contará las historias que salen de su maleta una vez que ha vuelto a su lugar de origen. Son cuentos populares del mundo contados desde una perspectiva más actual.
El sábado  1 de junio contarán  la mejicana Martha Escudero y al valenciano Carles García, la primera a las 20:00 y el segundo a las 22:30.  Martha nos ofrecerá el espectáculo “Los retablos de Norma Calvo” basado en las historias del escritor mejicano Román Calvo. Esta narradora nos hablará sobre los milagros que aparecen en los retablos con un lenguaje fino y elegante.
Por la noche Carles García llegará con cuentos de viejos. Carles creció en una familia de narradores y nos contará las historias que escuchó de pequeño además de muchas otras que ha añadido él a su espectáculo “Irás y no volverás”. Cuentos con doble sentido, transgresores, irreverentes, igual que su forma de contar.
Para darle un final redondo al Festival el domingo 2 de Junio Koldo Amestoy nos ofrecerá el espectáculo  “Biribilketa-Luma Beltza”  a las 20:30. Un hombre convertido en pájaro y llevado por el viento del sur conocerá multitud de historias. Con su estilo concreto y variado a su vez, nos deleitará con historias, bailes y canciones. Es el narrador más significativo de Euskal Herria que, con su buen hacer, ha abierto el camino de la narración en esta tierra.

(traducción al castellano de Inés Bengoa)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina