KONTUZ KONTARI! ipuin kontaketa jaialdia hasiera eman zion Andoni Egañaren "Ahozkotasunaz" hitzaldiarekin. Hitzaldi interesgarria oso, non ahozkotasunaren gaineko gogoetak eskaini zizkigun, hitzaldi baino elkarrrizketa gisa planteatuz. Ahozkotasuna gizakiaren historian izan duen garrantziaz mintzatzen hasi zen, inprenta asmatu arte nagusi izn zelarik. Geroago idazketa/irakurketa garrrantzia hartzen hasi zen, baina XX mende erdialdetik hona neo-ahozkotasuna bizitzen ari garelarik, irratia, telebista, internet komunikazio tresnen eraginez. Honek ez du esan nahi hobeto mintzatzen garenik, beraz horien zergatik aztertu zituen. Mintzatzea ez da berez helburua, aitzitik, esan nahi denaren helburua hartu behar baita kontuan. Diskurtsuaren antolaketaren garrantzia aipatu zuen, hitz jarioarekin ez baita nahiko. Hainbat adibide jarri zuen.
Gaurko gazteen mintzatze ereduak hartu zituen hizpide eta euren mintzairaren "pobrezia" kritikatzerakoan, helduok ematen diegun ereduaz gogoeta egin beharko genukeela aipatu zuen.
Esan bezala hizketaldi interesagarria, gogoeta bide ezinbestekoak azaleratu zituenak. Ipuin kontaketa jaialdiari ahsiera ezin hobea emateko parada. Asteburuan teoriatik praktikara pasako gara kontalarien lanetan, hizkuntzaren erabilera zer nolako bide anitzekin gozatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina