Ez
dut astirik izan…
Ikaragarria
izan beharko litzateke hitzaldi hau ondo prestatzea, baino ez dut astirik izan…
Eta
ideia bikainak nituen, e?
Hasieran
pentsatua nuen Mitologiari buruz hitz egitea sarrera gisa.
Zehazki,
Mitoei buruz, baina…
Umore
puntu batekin hastea nahi nuen eta Wikipedian nahastu nintzela bilaketa
egiterakoan, hau da, K-a jarri nuela T-a beharrean, eta horregatik aurkitu
nuela nire burua Mikologiari buruz arakatzen...
Eta
hortik aurrera onddo eta perretxikoei buruz hizketan hasiko natzaizueke…
Baina
ez dut astirik izan...
Hitzaldiaren
mamia onddo eta perretxikoen arteko konparaketa izango litzateke. Iaztik
burutik kendu ezinik nabilen metafora bat.
Orain
urtebete inguru Bea eta Alaik Mikologiari buruzko liburua oparitu zidaten.
AHOZ-AHO jaialdiaren prestaketarekin kointziditu zuen eta geroztik, ez dakit
oso ondo zergatik, ipuin bat entzuten dudan bakoitzean onddo bat dela hasten
naiz irudikatzen.
Batzuetan
erraza da zer espeziea den jakitea, bestetan asko kostatzen zait identifikatzea
eta tarteka ez nuke jakingo sailkatzen eta informazio gehiago bilatu behar
izaten dut.
Gauza
bera egiten dut narratzaileekin. Kontaketa bakoitzean milioika esporak
zabalduko balituzke bezala irudikatzen ditut. Eta milioi guzti horietatik bakar
batzuk ernalduko dira… Hori bai, ernaltzen diren horietatik milioika espora
aterako dira berriro…
Gaia
bezala zoragarria iruditzen zitzaidan, baina… ez dut astirik izan...
Kontatu
behar nizuen milioika onddo mota zeudela nahiz eta bakar batzuk diren
jangarriak edo kontsumorako, ipuinak bezala.
Eta
bakar batzuk pozoitsuak… Seguru horietako ipuinen bat ere ezagutuko duzuela…
Gehiengo
bat mikroskopikoak direla, ezin direla begi bistan ikusi. Urte askotako
ikerkuntza lana behar dela ikus ahal izateko. Edo sentitzeko…
Kontsumitzen
direnen artean, jangarriak daude eta betidanik beste modu batez laguntzen
gaituztenak:
Batzuk
sendagarriak dira, eta kasualitatez aurkitu genituen, penizilina kasu, beste
batzuk azkar sutzen direnez sua pizteko baliatzen gara, beste batzuk ogia puzteko
erabiltzen ditugu...
Igerilekura
joan ondoren, oinen behatz artean hazten diren bitartean, aluzinogenoak auskalo
zer dimentsioetara eramaten gaituzte. Podologoek atzazkalak babesteko
erabiltzen ohi dituzte batzuk eta badaude bitxiak direnak, beren koloreei
esker, Pariseko Modetako pasarelatan ikusi izan ditugunak kapelak apaintzen…
Ipuinak
bezala, ez da?
Mota
guztietakoak daude…
Baina,
egia, ezagunenak jangarriak dira. Ospetsuenak, arrakastatsuenak…
Publikoa
gozatu araztea egiten dutenak eta adituek sukaldatzen dakizkitenak mila
moduetara plater benetan gozagarriak egiten...Nahiz eta askotan ez jakin non
aurkitu ditzakete eta are gutxiago nola ugaltzen diren...
Perretxikoei
buruz idatzi diren %90 liburuak, mota hauei buruz hitz egiteko edota nola
prestatzen diren jakiteko dira. Non aurkitu, nola zaindu, baita kasu batzuetan,
nola erein eta ekoizpena hobetu ere.
Liburuak
eta liburuak, onddoen unibertso erraldoitik atal txikienetarikoari buruz
besterik ez hitz egiteko...
Puntu
honetara helduta, narratzaileek lanerako erabiltzen ditugun iturburuen kritika
egin nahi nuen...
Ahozkotasunera
dedikatzen garenok ere, gure emanaldietarako idatzizko testuetara jotzen dugu
normalean. Hau da, nahiz eta ahozko tradiziotik abiatu, papera dugu euskarri…
eta gure sormeneko ipuinak horrela jasotzen ditugu, paperean...
Idatzizko
hitzetara bihurtzen ditugu pentsamenduak...
Arte
honi buruzko ikasketak, testuak, etab. liburuetan daude jasota.
Narrazioetarako
ikastaroetan ere, arropa erosoa behar izaten da eta oharrak jasotzeko
koadernoak.
Ez
pentsa idatzizko hitzen aurka hitz egin nahi nuenik. Neure buruari galdetzen
nion ea nola egingo genuen lehenago… Analfabetoak ginenean...
Edo
hobe esanda: Ahozkoalfabetoak.
(Zer egingo
diogu, hitzak asmatzea dut gogoko… Neologismoak…)
Tarteka
galdetzen diot neure buruari zer gertatuko litzateke narratzaile batek
erabakiko balu, istorio bat ama batek bere alabari, alaba honek bere
lehengusuari, lehengusuak lagun bati, lagun honek arrandegian eta bertan egongo
balitz narratzailearen ikasle bat dena entzuten… orduan narratzaileari
kontatuko lioke eta bera emanaldia prestatuko lukeen.
Bai,
norbaitek pentsatuko du: Ba ipuina idatziko luke, forma eman eta gero
kontatzeko prest egongo lirateke.
Beno,
eta idatzitik pasatzea ezinbestekoa litzateke?
Orain
ni ere irakurtzen nago…
Zenbat
aldiz entzun dugu: apuntatu ezazu, bestela ahaztu egingo zaizu eta!…
Ze
konfiantza gutxi gure memoriarengan…
Ze
pena astirik ez izatea, zeren eta momentu honetara iritsita onddoen gaia
berriro hartzea pentsatzen nuen, asmatutako beste hitz berriren bat zuei
esateko. Beste neologismoa.
Ikusten
ditugun onddo gehienak kanpoko aldea dira orokorrean. Karpoforoak, hau da, mota
askotako luzapenak esporak dituztenak beraien baitan.
Baino
azpian, modu ikusezinez Mizelio izenekoa dago.
Eta
mizelioa, onddoaren muina da. Ehunka edota milaka urte biziraun dezake. Batzuk
konstanteki sortzen dizkigute onddoak, eta besteak lozorroan geratzen dira
berpizteko egoera egokiak bilatu arte.
Badira
mizelioak Sorginen korroak deiturikoak, bizi diren lurra antzua uzten dutena
eta sasoi bakoitzean perretxiko taldea sortzen dutena urtetik urtera geroz eta
handiagoa...
Ez
al da hori ipuinekin gertatzen?
Beraz,
nire hitz berria mizelioaren aldaera da.
Hitzaldiaren
hasieran mitologia eta mikologiaren eraldatzearekin hasi behar banu, oraingo
momenturako Mitelio hitza aurkeztuko
nizueke…
Astirik
izan banu noski...
Hau
da Mizelio, Mikos-etik badator, Mitelio,
Mithos-etik.
Orduan,
Mito batek bizirik mantentzen duen hori Mitelioa izango litzateke, nahiz eta
askotan gure ulermenetik kanpo geratu. Zuntz horrekin eratuko litzateke herri
baten imaginarioa. Edota kolektibo baten emozionarioa elikatuko lukeena izango
litzateke.
Eta
berari esker, itxuraz belaunaldietan zehar ahaztuta geratu den istorioren bat,
inoiz baino biziagoa azalduko litzateke mendeak barru. Bizkarretik datorkigun
hotzikara, gure egunerokotasunean sentitzen dugunean: Bai, hemen istorio on bat
dago!
Ez
dakit oso ondo Mitelio zer den
azaltzen, baino hemen dagoela sentitzen dut…
Istorio
ikaragarria emateko egoera egokiak emateko zain dagoena. Narratzaile baten
ahotsetik milioika espora emango diguna ipuin baten bitartez...
Ze
pena astirik ez izatea...
Istorio
bat entzutean, denbora gelditu egiten da.
Eta
seguruena pentsatzen arituko zinetela, nolatan ez dudan astirik izan hitzaldi
hau prestatzeko….
Ba,
ezin izan dut, ipuinak entzuten egon naizelako. Ehunka ipuin…
Zenbat
aldiz gelditu zaidan denbora AHOZ AHO X. Jaialdi honetan zehar.
Agian
hitzaldi baten mitelioa baino ez da izan guzti hau…
Denborarik
gabe geratu naiz… Baina ez dut uste denbora galdu dudanik, Kontrakoa!
Inoiz
baino biziagoa sentitzen naiz. Esnai amesteko. Erne egoteko egoera lasaigarri
batean MITELIO berriak aurkitzeko aukera ematen didana…
Datorren
astean, AHOZ AHO jaialdia bukatzen denean, denbora gehiago izango dut. Beste
gauza asko egingo ditut...
Seguruena
Bea eta Alaiekin igerilekura joango naizela igeri egitera…
Eta
beraiekin urperatzea. Gauzatan urperatzea, onddoratzea
gustatzen zaidalako...
Eta
igerilekutik etxera bueltatzen naizenean, ziur nago hanken hatzen artean
ipuinen bat aurkituko dudala!
Denbora
kontua da, besterik ez...
Mila
esker, denbora ipuin bakoitzean geratu araztea egiten duzuenoi, istorio
bakoitzean, Mito bakoitzean…
Mila
esker narratzaileok!!!
GORA
AHOZKOTASUNA!!!
ZAINDU
GURE MITELIOAK!!!
AHOZ AHO 2017 May Gorostiaga (INTUJAI TEATRO)