Hainbat urtetako ikerketaren ostean Leire Diaz de Gereñu Lasaga arrasaterrak bere doktorego tesia aurkeztu zuen Gasteizko EHUko Filologia fakultatean. JENDAURREKO KONTA-SAIOA: GERTAKARI DISKURTSIBOA ETA TESTU-GENERO BEREZITUA, du izenburua tesiak. Ikerketaren zuzendariak ahozkotasunean adituak diren bi irakasle izan ditu Leirek, Itziar Idiazabal Gorrotxategi eta Luis Mari Larringan Aranzabal. Ikerlariak bere lanaren defentsa argia egin zuen, aztertu duen gaiaren zailtasuna adituentzat ez direnentzat ere ulergarria eginez. Burututako ikerketaren interesagarritasuna eta osaketa epaimahiaren oniritzia jaso zuen Bikain baten bitartez. Aurkezpenera ikerketan parte hartutako kontalarietatik lau izan ziren: Koldo Ameztoy, Itziar Rekalde, Aitor Txarterina eta Joxemari Carrere. Guztiak, hainbeste denboraren ondoren, lanaren fruitua dastatzeko irrikaz, baina batez ere Leire egindako lanagatik zoriontzeko. Denak ados ziren euskal kontalaritzarentzat lan honek duen garrantziarekin, behar duen arreta maila gorenean jartzen baitu.
askotan ez zegoen lekuan bidea egiten aritu da.
Aurkezpenaren ostean, ospakizun txikia egin zuten bertaratutakoek, hemendik aurrera zabaltzen diren aukerak ahotan zutelarik guztiak, kontalaritzaz unibertsitatean aritzea ez baita makala; baina batez ere, Leirek urtetan egindako lan handia eskertzeko eta zoriontzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina