Ipuinak kontatzerakoan isiluneak,
musikan bezala, narrazioaren parte dira. Isiltzeak erritmoari bizia ematen dio,
ondoren etorriko den hitza indartuko du. Gogoetarako beta ematen dio
entzuleari, etorriko denaren jakin mina pizten, kontaketarako grina ekartzen.
Izan ere, isiltzeak ez du esan nahi, derrigorrean ezer esaten ez denik;
aitzitik, isiltzea pentsamenduaren oihartzuna izan daiteke.
Badaude,
ordea, isilkeria doilorrak, ukaziozkoak, baztertzaileak. Sortzaile eta artisten
hitzaren aurrean entzungor gelditzen dena, bazter bidera bidaltzen duena, itzalpera kondenatzen. Honetaz asko dakigu
kontalariok, izan ere kultur ekosistemaren parte izanik badakigu zer garrantzi
ematen zaion kulturari, gehienetan bere horretan garrantzia eman gabe, bere balio
soziala aintzat hartu gabe, bateko edo besteko krisiak jendartea jotzen
duenean, kultura delarik lehenengoa bazterrean uzten dena. Orain bizitzen ari
garen krisi sozio-sanitario larri hau, jendartea gogor kolpatzen ari da,
sektore guztietan, eta, nola ez, kulturgintzan ere. Argi dugu hartu behar diren
erabaki garrantzitsuenak herritarren osasunaren zaintzarako direla, osasunak
lehenengoa izan behar du erabaki guztietan. Dena dela, honek ez ditu ezkutatu
behar sortu diren bestelako arazoak. Eta
horietako bat, eta ez txikia, kulturgintzaren arloari dagokio. Antzokiak,
liburutegiak eta kultur guneak ixteak,
kultur programazio guztiak bertan behera uzteak, etorkizunean zer
gertatuko denaren ez jakiteak; honek guztiak ekarri du kontalari askoren lana
bertan behera gelditzea, honek dakarren larrialdi ekonomikoa eta pertsonalarekin;
baina baita ere, ipuin kontaketak zaletuengana heltzeko ezina. Eta edozein
kultur jarduna kaltetzea, jendartea beraren kalterako da.
Zorionez,
egun baliabide teknikoek eta internet sareak ematen dituen aukerekin ipuinak
bizirik diraute, ezinbesteko aurrez aurreko formatuan ez bada ere. Kontalari
asko ari da bere lana eskaintzen herritarren konfinamendua arintzeko nahiarekin.
Ipuinak bizirik diraute, hitza ez da isildu. Kontakizun liluragarriak,
pertsonaia fantastikoak, herrialde miragarriak oraindik jendearen irudimena
pizteko ahaleginetan ari dira.
Baina horrek
ez du ahantzarazi behar sortzaileek eta artistek bizi duten egoera. Ezin du
ahantzarazi kulturak bizi duen egoera, lehen prekarioa bazen, oraingoan
larriago bihurtu dena. Horregatik euskal kontalariok apirilaren 21 eta 22an
egingo den greba digitalarekin bat egingo dugu. Gure ahotsa isilduko dugu,
entzun gaitzaten. Gure isiltasuna erabiliko dugu istorioa aurrera egin dezan,
kontakizuna eten ez dadin. Gure isiltasuna oihartzuna izan dadin.
SINATZAILEAK
1. Aitor
Txarterina
2. Aitor
Vinagret
3. Amaia
Pagola
4. Ana
Apika
5. Anduriña
Zurutuza
6. Ane
Gebara
7. Antton
Irusta
8. Alberto
Bargos
9. Bea
Egizabal, Cesar Marko (Kontukantoi)
10. Bea
Larrañaga, May Gorostiaga (Intujai Teatroa)
11. Bego
Gomez, Joaquin Ponte, Pedro Ruiz (Alabazan)
12. Dorleta
Kortazar
13. Doro
Zobaran
14. Eneko
Haritza
15. Ester
Poveda
16. Imanol
Arabaolaza
17. Iñaki
Carretero
18. Irantzu
Mantxo
19. Itziar
Rekalde
20. Itziar
Saenz de Ojer
21. Ixabel
Agirresarobe
22. Ixabel
Millet
23. Joxemari
Carrere
24. Koldo
Ameztoy
25. Leire
Zinkunegi
26. Maider
Alcelay
27. Maider
Galarza
28. Maite
Franco
29. Marta
Alzate
30. Mikel
Martinez
31. Nagore
Leon
32. Nerea
Ariznabarreta
33. Pello
Añorga
34. Puy
Osés
35. Saioa
Aizpurua
36. Virginia
Imaz