2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Ipuin kontaketa jaialdia Lisboan

Lisboa hiri ederra da. Tamina politekoa, jende atsegina eta bisitaldi interesgarriak egiteko lekua. Aste buru honetan izango da zerekin gozatu ere. Contrabandistas de historias taldeak hirugarrren urtez ipuin kontaketa jaialdia antolatzn dute, azaroaren 28 eta 29an. Terra Incognita izenburu pean, bi egunez ipuin saioak eta hitzaldiak izango dituzte. Ea, beharreko harrera duen. Programazioa hemen duzue:
https://www.facebook.com/contabandistas

2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

Los cuentos de La Luna berriro martxan

Logroñon duela 22 urtetik ipuin kontaketak antolatzen dabiltza Cafe de la Luna tabernan, eta aurten denboraldi berrira ekiten diote. Aldaketekin datoz hala ere. Udalaren arautegi berria dela eta ezinezkoa zaie oraingoz ohiko lekuan eskaintzea kontaldiak eta beste leku batera aldatzen dira, oraingoz behintzat behin behinean. Leku berria LA RETRO kafetegi, denda, erakuslekua izango da (Calvo Sotelo kalea, 9). Espazio berezia eta goxoa, ipuinak entzuteko ere.
Los Cuentos de La Luna programazioa leku berezia lortu du kontaketa saioen programazioan penintsulan. Egitarau zaindua eta kalitaztezkoa ditu ardatz eta bertatik sona handiko kontalariak pasa izan dira, ikusle fidela lortuz. Zorionez zailtasunen gainetik aurrera darrai. Kontalarientzat zein ipuin kontaketak gustukoak dituenentzat ezinbesteko erreferentzia bihurtu da.
Deboraldi berriari ekiteko egun Espainian dagoen kontalaririk ezagunenetakoa aukeratu dute hasteko, Felix Albo. Felixek FAROS ikuskaria berria aurkeztuko du. Bere ekinbideari jarraituz, ziur inor defraudatuko ez duena. Azaroaren 13an izango da emanaldia, osteguna beti bezala. Esan bezala espazio berrian izango da emanaldia La Retro espazioan. 22 urte eta oraindik gogotsu Los Cuentos de La Luna. Eutsi goiari.

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Festi-Contes Donibane Lohitzunen

Euskal Herrian ipuin kontaketa jaialdiak ugaritzen doaz. Oraingo honetan Donibane Lohitzunen hastear dute berea. Herriko Mediatekak antolatuta Festi-Contes datorkigu egitarau interesgarriarekin. Heldu zein haurrentzat kontaketa saioak, ipuin aperitifa, ipuin zinema eta hitzaldiak izango dira.  Frantziako kontalariez gain Euskal Herrikoek bere lekua izango dute Koldo Ameztoy eta Ixabel millet-en eskutik. Azaroaren 18an, 20:00etan, Koldok ipuin hautatuak eskainiko ditu, pintxoak dastatu bitartean; eta ostiralean, azaroak 20, 20:30etatik aurrera izena ematen duten ipuin zaleekin, saio bat bideratuko du, nahi duenak euren ipuinak konta ditzan. Ixabel Millet-ek asteartean, hilak 18, 14:30etan  eta ostegunean, hilak 20,10:30etan eta 14:30etan haurrentzat saio pare bat eskainiko du Lur eta Urtziren Bidaia ipuin saioarekin. Gomendagarria oso Gigi Bigot kontalari bretoiak, asteartean, azaroak 18, 18:00etan, eskainiko duen hitzaldia "Le pieds sur terre, la tête sur les étoiles" 
Azaroaren 14tik 22ra kontalaritza zaleok badugu zita Lapurdiko herri dotorean.

Hemen duzue egitarau osoa:
 http://www.mediatheque-saintjeandeluz.fr/images/stories/pdf/festconte_programme_2014_pour%20site.pdf

2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

KONTUZ KONTARI! 2014 amaitu da

Asteburua ipuin kontaketetan eman ondoren, KONTUZ KONTARI! 2014 amaitu da. Ikusleak erantzun ez badute ere, aurkeztu diren ikuskariak merezi izan dutela ezin uka. Bego Alabazan bere "Istorio "Berotikoak" ahoan eta gorputzean, zirrikitu epeletatik eraman gintuen ostiralean. Larunbat arratsaldean, Itziar Rekalde bermeotarra, Venezuelatik heldu berria hango jaialdi batean parte hartu ondoren, bidaien barne bideak eskaini zizkigun "Bidaiek ez dute bueltarik" ikuskariarekin. Eta gauean, Michèle Nguyen belgiarrak haurtzaroaren oroimenekin liluratu zuen ikuslea "VY" espektakulo zoragarriarekin. Sekulako zortea izan da Michèle jaialdian parte hartzea, gurean ohituak ez gauden kontakizun proposamenak ezagutzeko parada emanez. Eta igandean Boni Ofogo kamerundarrak Afrikako zaporea ekarri zigun "El elefante que perdió su ojo" kontakizun bildumarekin. Ikasbideak irribarreekin jantziak, ipuinak jakinduri aspaldikoen gordailu direnaren seinale.
"Errenteria Fantastikoa" ezagutu genuen ere, alde zaharreko bisitaldi kontatuarekin. Kaleetan, eraikin zaharretan, ohiko lekuetan gordetzen diren istorio, leienda eta ipuinekin, bizi dugun herria beste modu batez ikusteko aukera. egunero zapaltzen ditugun kaleak beste modu batez begiratzeko proposamena. Eta igandeko ipuin poteoa, eguraldi kaskartuarekin, baina taberna barruan, trago bat hartuz, gorputzak eta arimak epeltzeko balio izan zuen.
Kontalaritzan bere lekua egin nahi duen jaialdiak oraindik ahul badabil ere, helduentzako kontaketak, baldintza egokietan arte eszenikoen barruan lekua baduela frogatzeko ahaleginetan dabil. Antzoki batean, beste motatako ikuskariak aurkezten diren toki berean, aurkezteak ohiko espazioetatik aparte ere ipuin kontaketak heldutasuna baduela erakutsi nahi du. 
Bidea ibiliz egiten denez, kontalaritzak urrats bat beste bten ondotik ari da, motel, poliki baina etengabe. Kontalariek gero eta ikuskari zainduagoak eskaintzen dituzte; ikusleak euren kontlaritzaren gaineko irudia aldatzen doaz pixkanaka. Espektakulo gero eta zainduagoak eta espazio egokiak ikuslea gerturatzearen aldeko apostua da.
Ea bidezidorretatik irten eta bide zabalera irteten den euskal kontalaritza. Bitartean helduentzako kontaketa saioak ugaritu daitezen ahalegindu behar. Merezi du.
Eta Errenteriako Udalari  esker zintzoak, KONTUZ KONTARI! 2014 egin dadin emandako laguntza ezinbestekoagatik. Baita beste lagun batzuri ere euren lanagatik.
Eta betez ere, gerturatutako ikusleei, beraiek gabe kontatzerik ez baitago.