Asteburua ipuin kontaketetan eman ondoren, KONTUZ KONTARI! 2014 amaitu da. Ikusleak erantzun ez badute ere, aurkeztu diren ikuskariak merezi izan dutela ezin uka. Bego Alabazan bere "Istorio "Berotikoak" ahoan eta gorputzean, zirrikitu epeletatik eraman gintuen ostiralean. Larunbat arratsaldean, Itziar Rekalde bermeotarra, Venezuelatik heldu berria hango jaialdi batean parte hartu ondoren, bidaien barne bideak eskaini zizkigun "Bidaiek ez dute bueltarik" ikuskariarekin. Eta gauean, Michèle Nguyen belgiarrak haurtzaroaren oroimenekin liluratu zuen ikuslea "VY" espektakulo zoragarriarekin. Sekulako zortea izan da Michèle jaialdian parte hartzea, gurean ohituak ez gauden kontakizun proposamenak ezagutzeko parada emanez. Eta igandean Boni Ofogo kamerundarrak Afrikako zaporea ekarri zigun "El elefante que perdió su ojo" kontakizun bildumarekin. Ikasbideak irribarreekin jantziak, ipuinak jakinduri aspaldikoen gordailu direnaren seinale.
Bidea ibiliz egiten denez, kontalaritzak urrats bat beste bten ondotik ari da, motel, poliki baina etengabe. Kontalariek gero eta ikuskari zainduagoak eskaintzen dituzte; ikusleak euren kontlaritzaren gaineko irudia aldatzen doaz pixkanaka. Espektakulo gero eta zainduagoak eta espazio egokiak ikuslea gerturatzearen aldeko apostua da.
Eta Errenteriako Udalari esker zintzoak, KONTUZ KONTARI! 2014 egin dadin emandako laguntza ezinbestekoagatik. Baita beste lagun batzuri ere euren lanagatik.
Eta betez ere, gerturatutako ikusleei, beraiek gabe kontatzerik ez baitago.
Eta betez ere, gerturatutako ikusleei, beraiek gabe kontatzerik ez baitago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina