2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Festi-Contes Donibane Lohitzunen

Euskal Herrian ipuin kontaketa jaialdiak ugaritzen doaz. Oraingo honetan Donibane Lohitzunen hastear dute berea. Herriko Mediatekak antolatuta Festi-Contes datorkigu egitarau interesgarriarekin. Heldu zein haurrentzat kontaketa saioak, ipuin aperitifa, ipuin zinema eta hitzaldiak izango dira.  Frantziako kontalariez gain Euskal Herrikoek bere lekua izango dute Koldo Ameztoy eta Ixabel millet-en eskutik. Azaroaren 18an, 20:00etan, Koldok ipuin hautatuak eskainiko ditu, pintxoak dastatu bitartean; eta ostiralean, azaroak 20, 20:30etatik aurrera izena ematen duten ipuin zaleekin, saio bat bideratuko du, nahi duenak euren ipuinak konta ditzan. Ixabel Millet-ek asteartean, hilak 18, 14:30etan  eta ostegunean, hilak 20,10:30etan eta 14:30etan haurrentzat saio pare bat eskainiko du Lur eta Urtziren Bidaia ipuin saioarekin. Gomendagarria oso Gigi Bigot kontalari bretoiak, asteartean, azaroak 18, 18:00etan, eskainiko duen hitzaldia "Le pieds sur terre, la tête sur les étoiles" 
Azaroaren 14tik 22ra kontalaritza zaleok badugu zita Lapurdiko herri dotorean.

Hemen duzue egitarau osoa:
 http://www.mediatheque-saintjeandeluz.fr/images/stories/pdf/festconte_programme_2014_pour%20site.pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina