Koldo Amestoy sorkuntza berri batekin datorkigu. Irudia eta hitza; kantua eta musika uztartuz labirintoen barrena abiatuko da. Publikoa ere ikuskariaren parte bihurtuko da, mugimenduan eta joan jarriz parte hartuz. Espazio ezberdinetan eskaintzeko pentsatu da. Ikuskariak ez du izango formatu bakarra. Ikuslea labirintoan barrena gonbidatuko du kontalariak, edo kanpotik begira dezake. Labirinto eta joko ezberdinak hauta daitezke. Berak azaltzen digu:
Koldo Amestoy-ek kontakizun batekin ongietorria egin eta
gero, saioan zehar, hau sustatzeko eta gidatzeko bezala,
ipuina kondatzen segitzen du. Ibilaldi hori kontalariaren
hitzak lagunduko du beraz, parte-hartzaileen kantuek, edo
zuzeneko musika batek, adibidez.
Lau hautu proposatzen dizkio kontalariak publikoari:
Lehenengo hautua:Emaitza.
Lehendabiziko hautua - emaitza :
Parte-hartzailea labirinto horretan bakarrik sartzen da eta bideskatik doa. Pistaren alde bateko
edo besteko gune batean « bere harria eraikuntzari » (ur-harri bat, adreilu, liburu ttipi, oinetako,
egur puska, CD, edozein pote edo botila…) temaren arabera berak ekarri puska lurrean ematen
du, labirintoaren apailamendua burutzeko, eta aldi berean, bere emaitza « eraikuntzari », edo
elkarte antolatzaileari ekarpen gisa uzteko.
Bigarren aukera - trukaketa :
Beste « joko » bat asmatu daiteke berdin : ibiltariak
labirinto itzulia segitzen duelarik, aldi honetan,
bakoitzak bere « harria » pista bazterrean utzi eta gero,
bere bidean aurkituko duen « beste » bat hartu eta
eramaten du. Orduan, saio hau « puska truke » joko bat
bezala bilakatzen da (liburu trukaketa, adibidez).
Hirugarren hautua – hitza ematea :
Ibiltariak labirintoan gaindi bere itzulia egin eta gero,
besterik ez badu egin ere, ateratzerakoan mikrotik
hitzegitea eskatuko zaio. Ahalaz EUSKARAZ, kontatu,
irakurri, kantatu, erran edo, hainbat esalditan eskainiko
du ipuintxo bat, slam, anekdota, bertso, olerki, errezeta
bat, etab.
Laugarren aukera : gauazko saioa :
Labirintoa lurrean markatua dago, ilunpetan edo ilunantzean
dagoen espazio batean. Antolatzaileak eman dion kandelatxo
bat sargian piztuta, ibiltaria sartzen da, hau eskutan. Gero
bideska bazter batean uzten du, obra osatzeko eta azkenean,
beste ibiltariekin batera labirintoa bere osotasunean
argiztatzeko asmotan.
Hautabide hau osatu daiteke… « hitza ematea » hirugarren
aukerarekin.
In girum imus nocte et consumimur igni !
Proposamen interesagarria inondik inora. Orain bertan parte hartzea besterik ez zaigu geratzen. Izango dugu non. Informazio gehiago nahi duenak hemen ikus dezake: www.koldo-amestoy.com