Itziar Rekalde kontalari bermeotarrak urtarrileko asteburuetan Bartzelonan aurkeztuko duu bere azken kontaketa ikuskaria Bidaiek ez du itzulerarik. La Casa dels contes aretoan bidaiak aitzaki duen ikuskariak hiru kontakizunekin osatzen da galdera bat dutelarik ardatz, Itzultzen den bidaiaria abiatu zen berdina ote da? Hiru pertsonaien bidaia kontatuko ditu Itziarek. Iñaxio Estutu Batuetara XXmende hasieran joandako euskal artzaina da; Ibrahim Euskal Herrira heldu da Ruanda-Zaire gatazkatik ihes; Fatima pateran heldutako emakumea da hitzartu ezkontza batetik ihes. Hiruretan beldurra, bakardadea, deserrotzea eta itxaropena izango dira euren bizitzan nagusi. Norabanakako istorioak baina guztiona ere.
Euskal kontalaritzak jarraitzen du gure mugaz kanpo bere proposamenak eskaintzen, euskal kulturak ekoizten dituen sormen lanen ordezkari ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina