Urteko azken astean burutu ziren Ahots Baten Sormen Topaketak Zestoan. Bigarren urtea da gazteak elkartu eta sormen bide ezberdinak arakatuz. Literatura, kontalaritza, bertsoa, musika eta antzerkia landu dituzte lau egunetan, sormenari bideak zabalduz eta bere osotasunean garatuz. Aurten 38 gazte bildu dira 17-20 urte bitartekoak, guztiak ikasteko grinarekin eta euren sormenari, norbanakoa zein kolektiboa,
hegalak jarri nahirik.
Topaketen azken aurreko egunean bertso poteoa egin zen Zestoako kaleetatik Miren Amuriza eta Julio Sotorekin batera egonaldian parte hartutako beste gazteekin. Ondoren, bersto bazkaria Sastarrain Aterpetxean, gazteen parte hartzearekin ere, ez bakarrik bertsotan baina baita antolamentuan ere. Ikastea zerbait aspergarria ez denaren froga. Ikasi sortzen, sortzen ikasi, hori litzateke topakete hauen ardatza.
Mintzola Ahots Lantegiarekin batera Bertsozale Elkartea, Ikastolen Elkartea, EHAZE (Antzerkizaleen elakrtea, Kantuzaleen elakrtea eta kontalariak aritu dira antolamentuan. Guztientzat esperientzia arras interesgarria suertatu da, gazteekin halako lana egitea etorkizunera begira fruitu interesgarriak eman ditzakeelako. Datorren urtean segida izango duela ziurtau ondoren, orain urtea zehar antzeko sormen guneak eta topaketak egiteko aukera aztertu beharko da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina