AHOZ AHO Nazioarteko Ahozkotasun Jaialdiak hamaikagarrenez hasi du bere ibilaldia, eta lehen urratsa emateko emanaldi bikoitza eskaini zuen Tolosako Amaroz auzoan. Jaialdiaren kolaboratzaile eta ipuinzalea den Imanol Arabolazak bere istorioak eskaini zituen. Imanol jailadian bertan eman zituen bere lehen urratsak, ipuin solteak kontatuz, Lehiaketan parte hartuz, ikastaroetan ere, eta orain bere ikuskari txikiarekin ikusleak goza arazi zituen. Iturrirako bidean kontatutako ipuinak ziren, guztiak ikasgai bat zutela bere baitan. Urtetik urtera bere zaletasuna eta kontatzeko era hobetzen du tolosarrak.

MARKUS ZERORAJASOA: "HIZKUNTZAREKIN JOLASTEA DA IDEIA.
Nola bururatu zitzaizun ikuskaria egitearen ideia?
Hasiera batean idatzitik abiatu nintzen, Twiterren eta. Orduan, buruan bueltaka nituela, kantuekin ere, hasi liatzen, liatzen, eszenatokian amaitu arte.
Zer bilatzen duzu?
Ba, azken finean jolasa da, hizkuntzarekin jolastea.
Bitxia da bi hizkuntzen arteko lotura hori doinuaren bitartez egitea.
Kuriosoa da nola hizkuntz desberdinak izanik doinua antzekoa izatea. Euskara eta gaztelania fonetikoki oso igualak direla iruditzen zait. Burua jolasten hasten da eta batetik edo bestetik abiatuta, tiraka hasten zara.

2015ean estreinatu nuen ikuskaria eta ordutik 30 saiotik gora egin dut. Polita da euskara ez dakienak edo gutxi dakienak ere ondo pasatzen ikustea. Azkenean euskaldunok ere hitz asko ez ditugu ezagutzen, euskalkietakoak eta, eta horrekin jolastea polita da.
Ikuskariaren oinarria den Skizopoziks audio liburuan aurkituko duzuen testuen adibidea hemen duzue, aholku bat isilean baino ozen irakurtzea gomendatzen dizuegu, dibertigarriagoa izango da. Bere lan gehiago ezagutu nahi izanez gero hemen aurkituko duzue: Zerorajasoa
Hasierako
monologotik
oker ia.
//
Así era
cómo no
lo gótico quería.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina