2018(e)ko otsailaren 8(a), osteguna

Istorio Biziak jaialdia Bilbon

Beste urte batez hementxe dugu Istorio Biziak kontaketa jaialdia. Alabazan taldearen  eta Bilboko udalaren eskutik datorkigu kulturgintzan bere lekua egin duen jaialdia. Ez dira ugari kontaketa jaialdiak Euskal Herrian, beraz, pozgarria da urtetik urtera eta proposamen berriekin gainera, kontaketa jaialdia hau sendotzen ikustea. Heldu zein haurrentzat ipuin kontaketa saioak, poesia, bertsolariak,tailerrak..., egitarau polita eta parte hartzaile interesgarriekin. Gozatu beharreko egunak. 
Egitarua hementxe ikus daiteke: Istorio Biziak jaialdia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina