2013(e)ko uztailaren 27(a), larunbata

Oporto ipuin kontaketaren festa hiria

                                
 
Bi urte ondoren Oporto hiriak bere baitan hartu du Um Porto de Contos ipuin jaialdia. Lehenengo edizio hartan hiriaren kanpoaldean kokatu bazen, oraingo honetan Oportoko hiribarnean aurkeztu du bere egitarau zabala, hain zuzen Ateneu Comercial do Porto aukeratu dute jailadiaren gunetzat. Leku ederra, XIX mendeko eraikinak, espazio ezberdinak eskaintzen ditu emanaldi ezberdinetarako, guztiak beharreko erosotasuna eta lasaitasuna bermatuz. Clara Haddad kontalariaren eskutik eta berak kudeatzen duen Escola Itinerante de Narraçao Oral ardatz hartuta ekitaldi interesgarriekin osatu da egitaraua. Kontaketa saioez gain, sortzaile ezberdinekin egindako topaketak, tailerrak eta baita hirian barrena proposatutako ibilaldiak aurkitu du bertaratu denak. Kontalariak Portugal, Brasil, Galiza eta Euskal herritik heldutakoak, profesionalak batzuk, beste batzuk kontalaritza eskolako partaideak, guztiek kontaketa proposamen ezberdinak ekarri dituzte. 
Kontaketa jaialdiak izan ohi duten kezka nagusiena jendearen erantzuna izaten da, izan ere halako jaialdiek kulturaren bazterretan kokatzen direla dirudi, oraindik, eta badirudi haurrei zuzendutako ekitaldiak baino ez direla. Zorionez, kasu honetan hasieratik jendearen erantzuna bikaina izan da, ekitaldi guztiak gainezka egon direlarik. Horrek frogatzen du ipuin kontaketek kultur eskaintzen artean bere lekua egiten ari dela pixkanaka eta jendea hasi dela ikusten kultur proposamen hau beste edozein pare. Jakina, oraindik bide zabala dago egiteko, baina urratsez urrats egiten ari da.
Noski halako ekitaldiak ez dira kasualitatez sortzen eta atzetik lan izugarria dago, askotan urtetakoak. Kontalaritza zabaldu, zaletuak gerturatu, laguntzaileak bilatu, diru laguntzak lortu, hedabideak halako ekitaldien garrantziaz konbentzitu... Edozein kultur ekitaldik bere baitan daramazki halako arazoak, baina kontalaritzaren kasuan areagotu egiten dira, kultur jardun honek oraindik nolabaiteko estigma soziala baitauka gainetik kentzeko, alegia, haurrentzako denborapasa solia izatea edo bestelako jardunen osagarritzat hartzea. Ipuin kontaketa jaialdi bat antolatzerakoan izan ohi den lehenengo arazoetako bat da altzea zer demontre den kontaketa bera, konbentzitzea jardun artistiko serioa dela, arte eszenikoen barneko beste proposamena dela, eta hori gutxi balitz, konbentzitzea haurreei bezala helduei ere interesatzen zaiela eta gustukoa dutela. Jakina, antolatzailearen aldetik, egitarauean asmatzen jakin behar da, kalitate irizpideak erabiliz, kontaketa saio txukunak antolatzea eta ikusleengan  kontalaritzarekiko zaletasuna bultzatu eta indartu.
                                                                                                                       
Ipuin kontaketa jaialdien antolaketa txukunak, jaialdia bera gainditzen du eta kontalaritza berarengan du eragina, izan ere, gaizki eta baldar antolatutako jailadia, kalitate eskasekoa eta irizpide garbirik gabekoak, ez du bakarrik jaialdiaren irudia bertan behera botako, baina baita kontalaritzaren irudia bera ere.
Horregatik pozgarria da Um Porto de Contos jaialdiak erakutsi duen irudia, agertutako ikusleak kontalaritzarenganako zaletasuna indartuz eta garatuz, Oporto bezalako hirian kultur eskaintza arrakastatsua proposatuz. Halako ekitaldiekin kontalaritza berak irabazten du, bere irudi soziala aldatuz. Jakina, hobetzeko hainbat gauza daude, baina emaitza orokorra ikusi beharko genuke, kritikak ahaztu gabe. Ikusteko dago hemendik aurrera Portugaleko ipar alde honetan zer nolako garapaena izango du ipuin kontalaritzak, bi urte barru, jaialdiaren hirugarren edizioan eboluzio horren beste uratsa ikusiko dugu segur aski. Oraingoz jaialdiak, kontaketaren festa honek bizi duen arrakastarekin geldituko gara, irribarreak ezpainetan.





2013(e)ko uztailaren 10(a), asteazkena

Hitzaren jolasa


Nola jolas daiteke hitzarekin? Nola denbora pasa modu dibertigarrian soilik hizkuntzarekin? Seguraski hitz jolasak hikuntzak sortu une beretik hasi zirela, eta hizkuntz guztietan haur, gazte zein helduek hitza jolas izan dute hizkuntza bera jostailu gisa erabiliz. Modu honetan hizkuntzak komunikazio tresnak izateaz gain, pertsonaren garapen emozionalerako bideak izan dira. Gai honi heldu diote Mintzola fundazioak aurtengo Ahoa Bete Hots jardunaldietan. Hitza Jolas izenburupean lehenengo eguneko mintzaldietan Juan Kruz Igerabidek, Jaime Altunak eta Pello Añorgak, bakoitzak bere arlotik, hizkuntzaren jolasak izan zituzten aipagai. 
Beste urte batez Ahoa Bete Hots jardunaldiek ahozkotasunaren arlo ezbedinak elkartuz, gogoetarako aukera eman dute. Kontalaritza, bertsolaritza, kantugintza eta antzerkigintza esparruetatik Hitza Jolas lemapean ikuspuntu ezberdinak azaldu dira hizkuntzaren bideak arakatzen. Beste urteekin alderatuta aurtengoan lanketa praktikoa indar handia hartu du, izan ere jardunaldiek iraun duten hiru egunetatik bietan ariketa praktikoak izan dira nagusi.
Lehengo eguna batez ere arlo teorikoa landu zen Juan Kruz Igerabide idazlea, Jaime Altuna aisialdi monitorea eta Pello Añorga kontalariaren eskutik. Hizkuntzaren jolasak abiapuntu nagusitzat hartuta, bakoitzak bereberemutik gogoetanbideakmjarri zituen. Igerabidek herri tradizioak hizkuntzarekin jolasteari eman izan dion garrantzia goraipatu zuen. Pentsamendu magikoa eta zientifikoaren artean ematen den bereizketa apurtu beharra aldarrikatu zuen, bien arteko zubia artea dela azalduz. Haurrekin egindako hizkuntz joalsak, kantuak direla, igarkizunak edo aho-korapiloak, ez oemn dira, idazlearen aburuz, denbora pasa soilak hizkuntzaren bitartez  haurra munduarekin lotzen dituzten tresnak baizik, eta herri tradizioak horrela ikusi izan ohi ditu. 
Jaime Altunak, Urtxintxa Aisialdi Elkarteko kideak, jolasaren garrantzia aipatu zuen haur zein gazteen heziketan, beste gauzen artean jolasa askatasuna behar duela beren baitan, inori ezin zaiolarik jolastera behartu. Hizkuntza jolas tresna gisa azaldu zuen, eta beste jostailu batzuekin bezala, horrekin nola jolastu ikusi beharko da, askotan haurrek beren kabuz egiten dutena, bestetan lagundu egin behar zaielarik, baina beti ere helburu nagusiena jolasa bera delarik, nahiz eta azpi helburu batzuk ere izan, esaterako hizkuntzaren erabilera, euskara gure kasuan.
Une benetan gozagarriak eskaini zizkigun Pello Añorga kontalariak. Bere ipuin kontaketaren adibide praktikoak azalduz kontaketaren jolasa azaldun zigun, non garrantzia handia zeukan zentzuak adi edukitzeak. Hitz jolasak, zentzumenekin etengabeko harremanak, partaideak joan etorriko jolasaren garrantzia azaleratu zuen. Itxuraz sinplea denaren lanketa izugarria nabarian utzi zuen, beti ere modu liluragarrian.
Mintzaldien osteko mahai inguruan nerabeen munduak hartu zuen protagonismoa eta adin horretan hizkuntza, euskara jakina, nola bihurtu zerbait erakargarria eta erabilgarria gazteentzat. Soka luzeko gaia.
Hurrengo bi egunak erabat praktikoak izan ziren, bertsoa, kantua eta antzerkia hizkuntza zein hiztunen jolas eta heziketa munduaren osagarri ederrak direla erakutsiz. Oihane Pereak bertso eskoletan egin ohi diren jolasen muestra txikia egin zuen. Segidan karaokeak egiteko teknikak azaldu zituen Gabi de la Maza, youtube Txantxangorri kanaleko sortzailea. Tresna arrunt interesgarria deskubritu zuen, ez bakarrik lagunen artean  barreak egiteko, baita hizkuntza zeinpoesia lantzeko, kantuen letren gaineko gogoeta egiteko. Ikastetxeetan ere tresna oso praktikoa deskubritzen ari dira hizkuntza lantzeko.
Oskar Estangak amaiera eman zion goizari kantua gorputz eta arimari lotuz, tailer erabtndinamikoa eginaz, jendea elkarrekin kantari bilduz kantuaren alde katartikoarekin aritu ziren jolasean.
Azken eguna antzerkia izan zen nagusi, azalpen erabat praktikoen bitartez. Lehenengo tailerra DejaBu taldeko Urko Redondok eman zuen eta partaideka pizten joan zitezen dinamika jolas sinpleak planteatu zituen geroago konplikatzen hasi zirenak. Gorputzaren jolasa, besteekiko arreta, antzerkiaren bideak ikasten jolastuz. Goizaren bigarren aldean, Eñaut Gantxegi aktoreak izerdiak atera zizkien ikastaro kideei, aurreneko bi ordutan atera ez zituztenei behintzat. Espazioaren garrantzia, lekuaren okupazioa, elkarren arteko lana...antzerkia jolasa da ere eta jolas horretan hainbat jende parte hartzen badu elkarri adi egon beharko.
Izerditan amaitu ziren aurtengo Ahoa Bete Hots jardunaldiak. Urtero bezala ahozkotasunaren gaineko kezka eta gogoeta mahai gainean jarrai nahi izan dira. Euskarak, hizkuntza den aldetik, ezinbestekoa du horren gainean aritzea, are gehiago jasaten duen egoera diglosikoari aurre egin nahi bazaio behintzat. Baina hizkuntz zehatzen gainetik, ahozkotasunaren gaia, alegia, hizkuntzaren ahozko erabilera eta garapena berez hartzen du garrantzia. Sormena ahozkotasunaren bidetik ematen denean, gogoetak eta bide ezberdinen ikerketa, ahozko sortzaile guztien kezka izan beharko luke.
Ahozkotasunaren jardunaldi hauek, sormenaren arlo ezberdinetako jendeen artean bideratzen dira, bertsolariak, kantariak, antzerkilariak eta kontalariak, Mintzola etxearen babespean. Datorren urtean zein gai jorratuko den sormenaren altzoan utzi beharko.




2013(e)ko uztailaren 2(a), asteartea

Y si así fue, que así sea

Ha terminado el desayuno de cuento en la Casa Masip, en Ezcaray. Un hombre se acerca a los tres narradores que han tomado parte, el riojano Edu Sáenz de Cabezón, el portugués Luis Carmelo y la belga-vietnamita Michelle Nguyen. Los felicita por la sesión que ha disfrutado acompañada por un estupendo desayuno; en un momento se dirige a Michelle: "ha sido emocionante tu cuento, en un momento sentí cómo me salía una lágrima". Seguramente no olvidará nunca esta sesión de cuentos que ocupará un lugar especial en su imaginario.
El recién finalizado Festival Internacional de Cuentos La Antigua Ferrería habrá dejado lindas imágenes y recuerdos durante el último fin de semana de junio en Ezcaray. El comienzo con la banda de música municipal, los cuentos desde las ventanas del Albergue La Real Fábrica, las cenas narradas en La Antigua Ferrería de Azárrulla, los cuentos poteos por las calles y tabernas de Ezcaray, las actuaciones en el teatro, la noche golfa de cuentos en el bar La Cantina, la comida con cuentos en la Casa Zaldierna, la romería final con musica tradicional y cuentos... Cuentos por doquier en las localidades riojanas de Ezcaray, Azárrulla y Zaldierna.  Tampoco faltó la formación con el taller "Creación de repertorio", impartido por el narrador castellano- manchego Pep Bruno, al cual asistieron narradores venidos desde distintos lugares, algunos distantes a cientos de km.
Los narradores y narradoras participantes, Michelle Nguyen, Luis Carmelo, Pep Bruno, Edu Sáenz de Cabezón, Carles García, La Compañía El Patio y Joxemari Carrere mostraron a los distintos públicos propuestas narrativas diferentes, componiendo una visión general de la diversidad de la narración oral contemporánea. Todo ello se complementó con las músicas de Triojanos, Celtesía y Dani Carranza. Cuentos de la mañana a la noche, llenando los rincones de la montaña riojana de fantasía e imaginarios diversos.
Un nuevo festival de narración nace, con espíritu de continuidad, pero no surge de la nada. Este festival es consecuencia directa de la programación de cuentos que se lleva a cabo desde hace veinte años en el café La Luna de Logroño. La asociación cultural Los Cuentos de La Luna vio necesario dar un paso más allá para avanzar en la promoción de la narración oral contemporánea. Superando dificultades han puesto en marcha un festival que se unirá a las cada vez más amplias programaciones de narración oral que van surgiendo aquí y allá, y con un espíritu de ser una referencia, como ya lo son los cuentos de La Luna en el mundo de la narrativa oral. Para que alguien en algún momento pueda atesorar en su imaginario el recuerdo de una lágrima furtiva que escapa al escuchar una historia.




Hala bazan hala izanen

Ipuin gosaria amaitu da Casa Masip-en, Ezcaray-en. Gizon bat parte hartu duten hiru kontalariengana hurbiltzen da, Edu Sáenz de Cabezón, Luis Carmelo eta Michelle Nguyen. Hirurak zoriondu ditu eta kontalari belgiarrari azaltzen dio: "hunkigarria zure ipuina, une batean malko bat nola erortzen zitzaidan sentitu dut". Seguraski inoiz ahaztuko ez duen gosariak bere imajinarioaren baitan leku berezia izango du. Amaitu berri den La Antigua Ferreria Nazioarteko Ipuin Jaialdiak irudi eta oroimen ederrak utziko zituen asteburuan zehar. Udal musika bandarekin egindako hasiera, La Real Fabrica albergeko lehioetatik eskainitako ipuinak, Azárrullako La Antigua Ferreríako ipuin afariak, ipuin poteoak Ezcaray-en, ipuin gaubeila La Cantina tabernan, Casa Zaldiernako ipuin bazkaria, jaialdia amaitzeko herri bazkaria eta ipuin erromeria... Ipuinak non nahi Errioxako Ezcaray, Azárrulla eta Zaldierna herrietan.   Michelle Nguyen, Luis Carmelo, Pep Bruno, Edu Sáenz de Cabezón, Carles Garcia, La Compañía del Patio eta Joxemari Carrere kontalariek hitza jarri zioten jaialdiari, Triojanos eta Celtesía taldeen herri musikak festa giroa ekartzen zuelarik. Goizetik arratseraino ipuinak han hemenka, fantastikaren bideak zabalduz, imajinarioak puztuz, kontakizunaren erresuma zabala azalduz.
 Los Cuentos de La Luna elkartearen eskutik hasi berria den jaialdia, errekorrido luzetik dator, hain zuzen Café de La Luna-n azken hogei urtetan burututako esperientziatik. Urrats logikoa eta ezinbestekoa zen osteguneroko programazio horretatik harat joatea, eta jaialdiaren antolatzea Errioxako kontagintzaren hedatzea dakar. Baina ez hori bakarrik, kontaketa jaialdi bat antolatzea ipuin kontaketari, orokorrean, haize ufada berria ekartzen dio. Zaletuak aukera izango du egun batzuetan proposamen artistiko berriak ezagutzeko eta harremanetarako. Kontaketaz ezagutza ez duenak berriz, mundu eszeniko berri bat deskubritzeko bidea izango du. Eta, jaialdi honekin gertatu bezala, herri baten kultur bizitzari aportazio bikaina emango dio.
La Antigua Ferrería Nazioarteko Ipuin Jaialdia amaitu da, baina hurrengorako gutxiago falta da.