
Beste urte batez Ahoa Bete Hots jardunaldiek ahozkotasunaren arlo ezbedinak elkartuz, gogoetarako aukera eman dute. Kontalaritza, bertsolaritza, kantugintza eta antzerkigintza esparruetatik Hitza Jolas lemapean ikuspuntu ezberdinak azaldu dira hizkuntzaren bideak arakatzen. Beste urteekin alderatuta aurtengoan lanketa praktikoa indar handia hartu du, izan ere jardunaldiek iraun duten hiru egunetatik bietan ariketa praktikoak izan dira nagusi.
Lehengo eguna batez ere arlo teorikoa landu zen Juan Kruz Igerabide idazlea, Jaime Altuna aisialdi monitorea eta Pello Añorga kontalariaren eskutik. Hizkuntzaren jolasak abiapuntu nagusitzat hartuta, bakoitzak bereberemutik gogoetanbideakmjarri zituen. Igerabidek herri tradizioak hizkuntzarekin jolasteari eman izan dion garrantzia goraipatu zuen. Pentsamendu magikoa eta zientifikoaren artean ematen den bereizketa apurtu beharra aldarrikatu zuen, bien arteko zubia artea dela azalduz. Haurrekin egindako hizkuntz joalsak, kantuak direla, igarkizunak edo aho-korapiloak, ez oemn dira, idazlearen aburuz, denbora pasa soilak hizkuntzaren bitartez haurra munduarekin lotzen dituzten tresnak baizik, eta herri tradizioak horrela ikusi izan ohi ditu.
Jaime Altunak, Urtxintxa Aisialdi Elkarteko kideak, jolasaren garrantzia aipatu zuen haur zein gazteen heziketan, beste gauzen artean jolasa askatasuna behar duela beren baitan, inori ezin zaiolarik jolastera behartu. Hizkuntza jolas tresna gisa azaldu zuen, eta beste jostailu batzuekin bezala, horrekin nola jolastu ikusi beharko da, askotan haurrek beren kabuz egiten dutena, bestetan lagundu egin behar zaielarik, baina beti ere helburu nagusiena jolasa bera delarik, nahiz eta azpi helburu batzuk ere izan, esaterako hizkuntzaren erabilera, euskara gure kasuan.
Une benetan gozagarriak eskaini zizkigun Pello Añorga kontalariak. Bere ipuin kontaketaren adibide praktikoak azalduz kontaketaren jolasa azaldun zigun, non garrantzia handia zeukan zentzuak adi edukitzeak. Hitz jolasak, zentzumenekin etengabeko harremanak, partaideak joan etorriko jolasaren garrantzia azaleratu zuen. Itxuraz sinplea denaren lanketa izugarria nabarian utzi zuen, beti ere modu liluragarrian.
Mintzaldien osteko mahai inguruan nerabeen munduak hartu zuen protagonismoa eta adin horretan hizkuntza, euskara jakina, nola bihurtu zerbait erakargarria eta erabilgarria gazteentzat. Soka luzeko gaia.

Oskar Estangak amaiera eman zion goizari kantua gorputz eta arimari lotuz, tailer erabtndinamikoa eginaz, jendea elkarrekin kantari bilduz kantuaren alde katartikoarekin aritu ziren jolasean.
Azken eguna antzerkia izan zen nagusi, azalpen erabat praktikoen bitartez. Lehenengo tailerra DejaBu taldeko Urko Redondok eman zuen eta partaideka pizten joan zitezen dinamika jolas sinpleak planteatu zituen geroago konplikatzen hasi zirenak. Gorputzaren jolasa, besteekiko arreta, antzerkiaren bideak ikasten jolastuz. Goizaren bigarren aldean, Eñaut Gantxegi aktoreak izerdiak atera zizkien ikastaro kideei, aurreneko bi ordutan atera ez zituztenei behintzat. Espazioaren garrantzia, lekuaren okupazioa, elkarren arteko lana...antzerkia jolasa da ere eta jolas horretan hainbat jende parte hartzen badu elkarri adi egon beharko.

Ahozkotasunaren jardunaldi hauek, sormenaren arlo ezberdinetako jendeen artean bideratzen dira, bertsolariak, kantariak, antzerkilariak eta kontalariak, Mintzola etxearen babespean. Datorren urtean zein gai jorratuko den sormenaren altzoan utzi beharko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina