2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

KONTAKETA EGUNA ANTZUOLAN

Hirugarren urtez, apirilaren 17an Ahotik Bihotzera ahozkotasunaren eguna antolatu dute Antzuolan, Oihulari Klow eta antzuolako Udalaren eskutik. Ekimen honen bitartez ipuinen eta istorioen ahozko tranmisioa aldarrikatu nahi da. Ahoz emandako ipuinak memoriaren nolabaiteko gordailu dira eta horixe berpizteko nahiarekin ekin zioten festa honen antolatzeari. Bertan parte hartzeko ez da derrigorrez kontalari aritua izan behar, nahikoa da istorioren bat kontatzeko grina izatea eta arratsaldean Torresoro gunean egingo den ekitaldirako izena ematea udaletxean. Eguerdian, berriz, bertso/ipuin poteoa egingo da herrian barrena, ordu batetik aurrera.
Egunaren osagarri izateko asmoz, apirilaren 6an, Virginia Imazek hitzaldi bat eskainiko du ipuinak haurren heziketan duten garrantziaz. Eta teoriatik praktikara pasatzeko, apirilaren 11ean, astelehena, Imazek berak ikastaro txikia emango du kontatzearen oinarrizko teknikak erakutsiz, 17:00etan hasi 19:30etan amaitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina