Beste urte batez, eta badira 11, Munduko Kontu Kontalariak jaialdia gure artean dugu. apirilaren 6tik 9ra, estilo eta jatorri ezberdinetako kontalariak izango ditugu euren proposamen eszeniko narratiboak eskaintzen. May Gorostiaga (Euskal Herria), Bonai Capote (Ekuator Ginea), Nicolas Lubo (Kolonbia), Kamel Zouaoui (Frantzia/Argelia) eta Sandra Rossi (Argentina), zapore ezberdinetako kontaketa saioak eskainiko dizkigute bost herrietan: Elorrio, Durango, Berriz, Arrasate eta OƱati.
Aukera ona ohikoak ez diren kontalariak ikusteko eta arte eszeniko honen ezagutza zabaltzeko; baina batez ere istorioak entzuten une goxoak pasatzeko, kultura ezberdinetako ahozkotasunaren sormen bideetan barneratzeko.
Hemen ikus daiteke egitarau osoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina