Ordizian eta Tolosan Intujaik antolatzen duen
Ahoz-Ahoz nazioarteko Ahozkotasun Jaialdiaren barruan egiten den Ipuinen Ahozko
Narrazio Lehiaketak Irati Goikoetxeak irabazi du, Itziar Diaz de Ojer eta
Nagore Leon, beste bi finalistei aurrea hartuta. Jaialdiaren ikurra den
kalabaza jaso zuen epaileak eta publikoaren iritziaren ustetan ipuina ondoen
eskaini zuen goierritarrak. Ordiziako Barrena jauregian egin zen lehiaketaren
finala; klasifikazioa, berriz, Ordizian bertan dagoen D’elikatuz gunean egin
zen aukeztutako sei kontalariren artean. Euskal Herrian bakarra den lehiaketak
laugarren edizioa bete du aurten eta Ahoz- Aho jaialdiaren egitaruan
ekitaldirik arrakastatsuenetakoa bihurtu da.
2016(e)ko martxoaren 19(a), larunbata
IRATI GOIKOETXEAK IRABAZI DU IV IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina