2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

MUNDUKO KONTALARITZAREN EGUNA

Martxoaren 20an ospatu ohi da Munduko Kontalaritzaren Eguna, udaberriaren hasierarekin. Egun horretan munduko hamaika zokotan kontalariak elakrtu eta euren istorioak eskaintzen dituzte kontalaritzaren aldarrikapena eginez. Urteko lema bat izan ohi da, kontakizunen abiapuntu gisa, aurtengoa "Emakume indartsuak" dugu. Norberak ulertuko du bere kasa lema, baina ezin ukatu kontalaritzaren biziraupenean emakumeek izan duten garrantzia, ipuinak denboran barrena transmitituz. Kontu zaharretan ere emakume ugariren istorioak kontatzen dira, euren abilidadeekin, jakinduriarekin, ausardiarekin aurrera egin dutenak. 
Euskal Herriak ere ospakizun honetan parte hartuko martxoaren 20an, igandea, Errenteria/Oreretako Mikelazulo elkartean kontaketa kolektiboa antolatuz helduentzat, 20:00etan. Euskaldunok tradizio luzea dugu ipuinekin. Aspalditik hasi ziren gure kontu zaharrak biltzen, eta ipuinen ahoz ahoko transmisioa ahul heldu bada gure garaietara, kontalaritza berriak ahanzturaren kontrako bidaia hasi zuen duela urteak. Munduko Kontalaritzaren Eguna okasio ederra da ahozkotasunaren gure altxor hau aldarrikatzeko eta zabaltzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina