Martxoak 12 larunbataren kronika
Egunon batekin hasi genuen larunbata
Tolosako Triangulo plazan. Bertan Intujai familia (May, Bea eta Alai) eta Monika Klose rekin bertan elkartuz.
Eguerdirako bazkaltzeko lekua izango genuen tokian zita jarriz.
Bazkalorduan, tertulia atseginean egon
ginen bakoitzak bere kontuak kontatuz eta elkar ezagutzen hasiaz, tertulia eta
mahai inguru hauek ere Ahoz Aho jaialdia egiten baitute. Bertako kontaketak,
gertaerak eta elkar ezagutzeak batak besteak betetzen baitu.
Arratsaldeko saioa dotorea izan zen.
Barrena Jauregiko gela goraino beteta. Gaztetxo kontalariak fin ibili ziren
beraien ipuinak kontatuz. Taldeka eta taldean ipuinak kontatuz. Ondoren Monika
Kloseren txanda tokatu zen. Ederki asmatu zuen denak nola harrapatu bere
kontaeran. Gaztetxoak ere gustura zeuden ipuinetan sartuta. Berak kontatu ahala
entzulea partaide eta laguntzaile zuen. Monikak giro ederra utzi zuen eta ondoren
zetorren IƱaki Agirrezabalak ere gustura utzi gintuen. Bere kontatzeko era
ganberroa eta bereziaz gozatuz.
Arratsaldearen bukaeran kontaketa berezia
genuen. Ipuinek magia dutela beti esan da eta Ordizian bizi genuena magia izan
zen. Kasu honetan hiru artista genituen: Diego Calavia, Jon Zabal eta Asier
Kidam. Beraiek gertuko magiarekin txunditua utzi zuten Ordiziako kaleetan
zebilen jendea. Bakoitzak bere estilo propioan maisutasunez jendearen harridura
aurpegiak atereaz. Oraindik ere jendea pentsatzen egongo da nola lortu ote
zuten karta asmatzea, eraztuna aroaren barruan sartzea edo dado txaponak esku
batetik bestera bidaiatzea.
Afal ordua eta tertulia ere atsegina eta
bikaina. Bertan elkartu ginen bai kontalari, Magoak eta lagunak. Egunak gauza
asko eman zizkigun baino motza egin zen. Gustura geundenaren seinale.
Imanol Arabaolaza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina