Egitasmo interesgarria eta polita Pasaian (Gipuzkoa) aurrera eramaten ari direna: haurrak haurrei ipuinak kontatzea. Hiru egunetan eta Pasaiako distrito ezberdinetan 12-13 urte arteko zazpi nerabek 8-9 urteko haurrei aurretik kontalari batekin prestatutako ipuinak kontatuko dizkiete. Egitasmoa Badia Eskolak landu du eta Maider Galartza kontalari irundarrak izan da irakaslea. Joan den urtean hasi zuten ibilbidea nerabeei kontaketaren nondik norakoak irakasteko asmoarekin, eta bide batez euskararen erabilera sustatzeko. Herriko lau liburutegietan eskainiko dituzte saioak martxoaren 8 eta 15ean (Donibane eta San Pedro), eta apirilaren 5 eta 12an (Antxo eta Trintxerpe), beti 18:00etan. Informazio gehiago hemen:
Kontakatiluak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina