Badira 25 urte Logroñoko El Café de la Luna ostatuan Los Cuentos de La Luna ipuin kontaketa saioak antolatzen direla. Urte guzti hauetan bertatik pasa diren kontalariak hamaika izan dira, esan daiteke Espainian dauden puntakoenak, baita Euskal Herria, Katalunia, Portugal, Galiza eta Frantziakoak ere, eta Europatik kanpokoak. Programazioa ederki zaintzen den lekua da, horrek ekarri duela publikoaren aldetik harrera bikaina izatea eta egun kontagintzan erreferentziazko lekua izatea. Denboraldi berria hasi da eta maiatza bitarte zazpi kontalarien ikuskariekin gozatzeko aukera izango da. Aurtengo kontalariak: Felix Albo (Alacant-Otsailak 26), Paula Carballeira (Galiza-Martxoak 18), Joxemari Carrere (Euskal Herria-Martxoak 25), Magda Labarga (Madril-Apirilak 8), Carles García Domingo (Logroño-Apirilak 22), Edu Sáenz de Cabezón (Logroño-Maiatzak 13) eta Ana Griot (Madril-Maiatzak 27). Estilo ezberdinak, proposamen interesgarriak eta, batez ere, kontagintzari behar zaion begirunea zaintzen duen egitaraua. Ostiraletan 20:30etan Logroñoko El Café de La Luna. Bertatik bazaudete ez galdu aukera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina