2016(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

Martxoa Jaialdiez betea


EUSKAL HERRIAN

Ahoz Aho- Tolosa/Ordizia
Negu epel honen amaiera  kontakizunez gainezka datorkigu. Han eta hemen kontaketa jaialdiak martxan jarri dira, batzuk ibilbide sendoarekin, beste batzuk ibiltzen hasiak. Euskal Herrian fetxa hauetan bi nagusitzen zaizkigu: Intujai Taldearen eskutik Gipuzkoan Aho Ahoz Nazioarteko Ahozkotasun Jaialdia, Tolosa eta Ordizian, aurten bederatzigarren edizioara heldu delarik. Otsailaren 27tik martxoaren 19ra Kontalari euskaldunek eta atzerritarrek, profesionalek eta hasi berriek, euren ikuskariak ekarriko dizkigute martxoan zehar. Hasiera indartsua gainera, Pep Bruno kontalari espainiarrak hasiera emango baitio jaialdiari, helduentzako ipuin saio batekin, eta hori gutxi balitz, asteburuan ikastaro txikia emango du Errepertorioa ardatz hartuta. Informazio gehiago nahi izanez gero hementxe: Ahoz Aho programazioa

Istorio Biziak- Bilbo
Bizkaian berriz, Istorio Biziak jaialdia proposatzen digu Alabazan Taldeak. Ia hasi berria den jaialdi honek bere lekua egin du Bilboko kultur programazioan, eta Euskal Herrian ere ezgutzen ari da. Otsailaren 22tik martxoaren 4era bitarte 23 ekitaldi eskainiko dira Bilboko 2. barrutiaren leku ezberdinetan. Informazio gehiago: Istorio Biziak

EUSKAL HERRITIK KANPO
Gurean iragarrita dauden jaialdiez gain, gustuko duenak eta aukera izanez gero baditu beste proposamen interesagarriak iberiar penintsulako leku ezberdinetan kontakizunekin gozatzeko. Hona hemen batzuk:

Espainia

Cuentacuarenta. Avila
Gaztelako hirian aurten bosgarren ediziora heltzen da Cuaentacuarenta Ciclo Internacional de narración para Adultos jaialdia. Berrogei egunez aste santuaren aurretik, hamaika kontaketa saio daude programatuak, puntako kontalariekin denak. Avilaren hotzari istorioen bitartez egiten diote aurre eta urtetik urtera arrakasta handitzen doa, egun Avilako kultur ekimen interesgarrienetako bat bihurtuz. Asteburuan plana ederra bidaiatxo bat egiteko; hemen duzue informazioa: Cuentacuarenta

Fraga T Cuenta. Aragoi.
Igaro berria da Huescako Fraga herrian egiten den jaialdia. Laugarren ediziora heldu da eta hemen ere lurralde ezberdinetako kontalariek euren ikuskariak aurkezten dituzte. Fraga Aragoien katalanez mintzatzen den lurraldearen barnean dago, hortaz gaztelaniaz gain katalanez ere eskaintzen dituzte ikuskariak. Pixkanaka Espainian antolatzen diren Kontaketa Jaialdien artean bere lekua egiten ari da, bere txikitasunean bada ere. Zer eskaini duten kuriositatea baduzue hemen begiratu: Fraga T Cuenta

Galiza

Conta con Narón. ACoruña
Azken urteotan kontaketa jaialdiak ugaritzen ari direla dirudi Galizan. Hona hemen horietako bat. Narón A Coruñan dago Ferroletik gertu. Jaialdia martxoaren 3,4 eta 5ean deitua dago lau kontalari ezagunekin, bi galiziar, Kiko Cadaval eta Paula Carballeira, Kamerundar bat Boni Ofogo eta Nleson Calderón Colonbiarra. Laurak estilo ezberdinekin baina arras interesagarriak. Kasualidadez bertatik bazaudete ez galdu ukera; edo lagunen bat baduzue handik gertu esaiozue gerturatzeko ez da damutuko.
 Hemen begiraConta con Narón
dezakezue egitaraua:






Portugal

Maré de Contos- Tavira
Zaila izan arren, beharbada norbait Portugaleko hegoaldetik paseotxo bat ematen ari da, ba zer egin ez dakiela badago hona hemen proposamena: Tavirako Maré de Contos jaialdia. Tavira Portugaleko hegoaldean dago Andaluziako mugatik gertu. Jaialdia bertako ahozkotasun ondarearen zaintzearekin lotu nahi dute, altxor horri garrantzia emanez. Portugaleko kontalaririk onenetakoak izango dira bertan otsailaren 28tik martxoaren 6 arte. Beraz bertatik pasatzen bazarete ez galdu aukera.


Egitaraua:Maré de Contos



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina