2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

Istorio Biziak 2016

Beste urte batez Istorio Biziak kontaketa jaialdia antolatu dute Bilbon. Bizkaiko hiriburuko 2. barrutian (Uribarri) eta CastaƱos eta Zurbaranbarriko Udaltegietan, kontaketa egitarau zabala antolatu dute Alabazan Taldeko lagunek. Haurrentzat eta helduentzat ipuin saioak, poteoa bertsolari eta kontalariekin, literatur tailerrak... Programazio zabala beraz, denen gusturakoa, euskal Herriko kontalari zein kanpotik heldu direnekin. Hori gutxi balitz, aurten opari ederra egiten digute, izan ere eskoletan landutako ipuinekin liburu bat osatu dute eta horren aurkezpena izango da jaialdiaren barnean.
Urtetik urtera sendotzen ari den jaialdia, espero dezagun bide horretan aurrera egitea eta Bilbon bertan zabaltzea gehiago, bai espazio gehiago hartuz zein publikoaren aldetik. Orain bakarrik falta da eskaintza zabal horrekin gozatzea.

Hementxe duzue egitaraua:

Istorio Biziak Egitaraua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina