2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

Guadalajarako Ipuin Maratoia 2016

Aurten ere heldu zaigu Guadalajarako (Espainia) Ipuin Maratoia. Eta ondo heldu gaienra, izan ere aurten 25 urte beteko ditu kontagintzaren erreferentzia den jaialdia. Ekainaren 17tik 19ra Gaztelako hiria faantasiaz jantziko da, ehunka ipuinak alderik alde zabalduz. Ostiralean hasi eta igande eguerdirarte Infantadoko Jauregiko patioan etenik gabe entzun ahal izango dira kontakizunak, gau eta egun. taula gainera kontalari profesionlak nahiz zaletuak ipuin bat kontatzera igoko dira, bi baldintza bakarrikizango direlarika, izena ematea eta ez irakurtzea. Formula sinple horrekin Espainian zein Europan kontagintzaren erreferente bilakatu da jaialdi herrikoi hau. Jauregian egiten den ekitaldi nagusiaz gain, bestelako ekitaldiak izan ohi dira, bertan kontalari profesionalen ikuskariak aurkezten direlarik. Hitzaldiak, kale ikuskizunak eta inguruko tabernetan giro aparta izango ditu zain ere egun horietan Guadalajarara gerturatzen den. Kontagintza maite duenarentzat, profesionala edo zaletua izan, ezinbesteko hitzordua dugu. Aurten 25 urte betetzen dituelarik, are zita erakargarriago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina