2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena


Beste urte batez heldu da Ahoz-Aho nazioarteko ahozkotasun jaialdia. Otsailaren 26 martxoaren 19 bitarte, hainbat ikuskri eta ikastaro antolatu dituzte Intujaiko lagunek. Tolosa eta Ordizia herri gipuzkoarretan leku ezberdinetatik heldutako kontalariak saiatuak eta hasi berriak ikusi ahal izango ditugu euren ikuskariak eskaintzen. Helduei eta haurrei zuzendutako ikuskariak, estilo ezberdinetakoak izango ditugu aukeran. 
Ahoz-Aho Euskal Herrian antolatzen diren kontalaritza jailadi bakanetakoa dugu, beraz, okasio aparta dugu kontaketa proposamen ezberdinak ikusteko, batez ere helduei zuzendutakoak; izan ere, ez baita ohikoa kontaketa helduentzat antolatzea. Horrekin batera formazio ikastaro bi antolatu dituzte Pep Bruno eta Bea Egizabalekin, biak kontagintzan aspaldian hasitakoak. Eta horiekin batera Ipuinen Ahozko Narrazio lehiaketa. Kontaketa maite duenak badaki nora jo, eta ezagutzen ez duenak, arte eszeniko honen deskubrimendu ederra egin dezake. Tolosan eta Ordizian dugu zita.

http://intujaiteatro.blogspot.com.es/2016/02/ahoz-aho-2016-egitarauaprograma.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina