2016(e)ko martxoaren 4(a), ostirala

ITZIAR REKALDE ELTXEN

Euskal kontalariak gure mugaz haratago euskal kontagintzaren proposamenak eraman ohi dute, uste baino gehiagotan. Oraingoan Itziar Rekalde bermeotar gasteiztartuak Pais ValenciĆ” aldera joan zaigu Eltxeko (Alacant) Festival Internacional de la Oralidad 2016 jaialdian parte hartzera. Kontaleta emanaldiez gain ikastaro bat ere eskainiko du asteburu honetan (martxoak 4, 5 eta 6) "Narrazioaren baliabide eszenikoak" izenburupean. Berri ona da euskal kontalariak halako jaialdietan parte hartzea gure kontagintzak zer eskaini erakusten baitu. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina