Eguerdiko saioaren ondoren,
egunaren bigarren partea Torresoro antzokian igaro zen. Bertan kontaketa saio ireki bat antolatu zen eta nahi zuenak, heldu zein haur edo gazte, izena eman eta bere kontakizuna eskaintzeko aukera zuen. Ordu beteko saioan eguerdiko kontalariez gain hamar bat herritar igo ziren oholtzara ipuin bat edo pasadizo bat kontatzera. Eta honekin amaiera eman zitzaion hirugarren kontaketaren festari antzuolan. Ekitaldi xumea, baina ez horregatik garrantzirik gabea.bat oraindik ahoz aho dabiltzan ipuinak azaleratzea da, kontakizunen transmisioa ez etetea. Horregatik arratsaldeko saioan herritarrei dakizkiten kontakizunak jende aurrean ematea animatzen zaie, batez ere edadetuenei, ahozkotasunaren altxor horiek gal ez daitezen eta ondoko belaunaldiek jaso ditzaten. Antzuolatarrek gogo onez hartu dute ekimena eta ipuinak zein bestelako pasarteak kontatu izan dituzte orain arte egin dituzten hiru ekitaldietan. Oihulari Klow taldeko kidea den Virginia Imaz festa honen esperientziatik abiatuta jubilatuekin urtean zehar lanketa honekin jarraitzeko asmoa azaldu du, ahoz ahoz transmititu izan diren kontakizunak gal ez daitezen. Egitasmo ederra litzateke, beste herrietan jarraitzeko modukoa.
Datorren urterako animoak piztuak dituzte laugarren Ahotik Bihotzera kontaketaren festa antolatzeko. Katea eten ez dadin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina