
horren transmisioa, hedatzea eta garatzea bide antzekoak baina ezberdinak hartzen dituelarik munduko kultur ezberdinetan.
Lehenengo egunak Deskribapenak zuen gaia eta bost herrialde ezberdinetako esperientziak ezagutarazi zituzten. Josep Vicent Frechinak Herrialde Katalanetan barrena abaitu zen inprobisazio kantatuaren adierazpen ezberdinak azaltzen eta bakoitzaren osasuna nola dagoen. Gaue egun lan handia egiten ari dira galzorian zeuden batzuk berreskuratzen eta osasuntsu daudenak ezagutarazten. Azken urtetan horretan lanean dihrdute eta badirudi gero eta gazte gehaigo ari dela honekin interesatzen. Alacant-eko Troboa; Valentzian bizirik eta indartsu dauden Albaes eta Cant'estil; Terres del Ebreko Jotes, Catalunyako Corrandes eta Cançons de pandero, egoera kaxkarrean baina berreskuratzen ari direnak; Lleidako Garrontín, zabalkunde handia ezagutzen ari dena; Gironan mantendu diren Nyacres; eta Patacades eta Mallorca eta Menorcan egiten diren Glosak, genroaren aniztasuna erakusten dute. Frechinaren esanetan 70 hamarkadan desagertzeko zorian zeuden asko, baina mugimendu sozio-kulutralen indartzearekin kultur adierazpen hauek aintzat hartu ziren eta garrantzia ematen herri baten berpiztean.
Ondoren Austriatik etorritako Thomas Nussbaumer ikerlariak Gstants, kantu inprobisatuaren nondik norakoak ekarri zizkigun. Hego Tirol eta Bavaria zabaltzen da modalitatea hau eta Austria folk doinu ezagunena omen da. Inprobisazioa musika eta dantzrekin batera agertzen da. Garai batean, Nussbaumerren esanetan, kantu inmoralak eta boterearen kontrakoak izan ohi ziren, tabernetan kantatzen zirenak honek ekartzen zituen arazoekin.
Goizeko saioak amaitzeko, Beñat Krolem-ek bertsolaritzaren gaineko erakusketa aurkeztu zuen, egunotan Miramar Jauregian egongo dena. Ikerketa lan sakonago baten laginak aurkeztu zizkigun, Mintzolaren beka baten bitartez lau urtez luzatuko dena. Arte plastikoak bertsorekin uztarketa interesgarria.
ARRATSALDEAN AVANTE
Eguna amaitzeko teoriatik praktikara eman zen urratsa. Avante deitu diote arratsaldeko saioari, beraz kresal usaineko saioa izan behar. Donostiako kaiean aurrikusita zegoen goizeko herrialde ezberdinetako inprobisatzaileekin egiteko saioa, baina eguraldiak Aquariumean egitera behartu zuen. Dena dela, gutizi bezala, Andoni Egaña eta Amets Arzallus, greziarrekin batera egin zuten saioa txikia itsas bazterrean. geroago partaide guztiak Aquariumeko aretoan ariko ziren. Egaña eta Arzallusekin batera aritu ziren, Alexis Charalambous, Charalambos Charalambous eta Marios S. Poullas greziarrak; Iran Caballero, Yoslay Garcia eta Lourdes Yunet Lopez kubatarrak eta Karen Owen eta Eurig Salisburi galestarrak. Saioa ederra bezain bitxia burutu zuten, bakarka zein elkarrekin, bakoitzak bere hizkuntzan. Honek itzultzaileei lan ederra eman zien, baina ez zuen inondik inora saioaren interesa ahuldu.
Jardunaldiak indartsu hasi dira eta badirudi ez duela intentsitaea galduko datozen egunetan, ez arlo teorikoan ez praktikoan. Bertsozale elakrteak eta Mintzolak sekulako antolamendurako gaitasuna erakutsi dute eta kantu inprobisatua, eta batez ere, bertsolaritza, kultur munduaren mapan jarri dute, sendo eta duin. ahozkotasunaren garrantzia herri baten kultur ondare gisa dagokion goi mailako lekuan agertzen ari da jardunaldi hauetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina