Donostian egiten ari diren Europa Bat-Batean jardunaldiak bigarren egunean sartuta Transmisioa hartu zuten gogoeta gai. Kubako ordezkariek ekin zioten lehenengo hango kantu inprobisatuaren Patricia Tápanes ikerlaria eta Yanet Lopez inprobisatzailea izan ziren horren berri ematen. Tápanesek Kubako kantu inprobisatuaren ezaugarriak eta garapena azaldu zituen. Munduko leku gehienetan bezala, han ere landa eremuko adierazpena izan dela argitu zuen eta hiru kantu molde aipatu zituen: Punto Libre, Punto fijo eta . Kantuan beti musika trenen lagutzarekin aritzen dira, gitarra mota ezberdinekin edo perkusioekin. Belaunaldiz belaunaldi transmisio natural bat eman izan da, baina metodologia ezberdinak sortu dira azken urteotan, honek ahalbidetu 2.000. urtetik du inprobisazio tailerrak agertzea non haur ugari ikasten duten. Tailer hauetan inprobisatzen ikastea bezain garrantzia hartzen du tradizioaren ezagutza eta zaintzari. 1940. hamarkadan urrezko aroa bizi izan zuen, inprobisatzaile ezagunena Indio Nabori izan delarik, bere itzala gaur arte iraun duena. Gizonen jarduna izan da, nahiz eta gaur emakume bat edo beste horretan ibili jende aurrean. horietako bat da Yanet Lopez. Lopezek etxetik jaso zuen dezimarako zaletasuna, nahiz eta emakumea izanik, ez zuen erraza izan onartua izatea. Haur tailerren sortzeak etxetik zekarren zaletasuna indartzen lagundu zion eta jende aurrean inprobisatzen.
Décima
Kubatarren ondoren Mexikotik etorritako Trio Alondras Huastecas heldu ziren. Rebeca Limón, Sofía Limón eta Diana Hernández euren eskualdeko jantzi koloretsuekin jarri ziren jende aurrean. Eskutan geroago erabiliko zituzten musika tresnak: bibolina eta gitarrak. Hala ere euren gaztetasuna zen deigarriena, izan ere bik 18 urte zituzten eta hirugarrenak 15. Bizi ziren eskualdearen ezaugarriak azaltzen hasi ziren, Mexikoko hego mendebaldean, Huasteca Potosina deritzona. Huapangoa eta Son Huasteca dituzte hango kantu ezagunenak. Festei Huapangadak esaten diete. Huapango hitza náhualt hizkuntztik omen dator eta tabaldoaren gainean esan nahi omen du. Hiruren artean azalpenak jardun zuten, tarteka musika tresnak hartu eta doinu ezberdinen adibideak jartzen zituzten. Huapango hitzak jarriak eta musika finkoa dute, baina interprete bakoitzak bere aldaerak ematen dizkio. Son Huasteco letra finkoak izan ditzake baina baita ere inprobisatuak. Badago doinu bat hiletetan jo ohi dena, Son de Costumbre esaten zaiona. nonbait indigenen erritualetatik datorrena eta letrarik ez duena. ez omen dira ohikoak eta galtzorian daude. Doinu hauek interpretatzen dituztenei huapangeroak deitzen zaie, baina nonbait oso zaharrak edo oso gazteak dira, tartean inork gutxi dagoela. Azaldu zuten zaila dela ikastea zahrrek ez dutelako nahi, beraz horrek transmisioa eragozten duela; beraiek zortea izan zuten huapangero batek haurrak zirelarik erakutsi egin zielako, bai kantari zein musika tresnak jotzen. Solfeorik gabe ikasi dute, euren maisuak ere ez baitzekien. Doinuekin batera bestelako ohiturak eta ikasketak transmititu zien. Zortedunak izan direla uste dute maisu ona izan dutelako.
Harkaitz Zubiri irakaslearen txanda heldu zen ondoren. Zergatik ez da bertsolaritza hutsaren hurrengoa? mintzaldia eskaini zigun, bertsolaritza bertso saioak baino haratago doan jardun bat dela ulertzeko. Ikerketa soziologikoen laguntzaz bertsolaritzaren azterketa argigarria egin zigun, hainbat urtetik hona bihurtu den kultur fenomenoaren harira. Bertsolaritza, bertsozaleetatik hara doan jardun sozio-kulturala dela erakutsi zuen eta horren arrazoietako bat erabiltzen den estrategian kokatu zuen. horren oinarrian transmisioa nola bideratu den garrrantzi oinarrizkoa dugu. Ikerketa interesgarria bertsolaritzaren gaineko irudia beste begiekin ikusteko, bai bertsozale direnak zein ez direnak ere.
KONTRAKORRIENTE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina