gaskoinak euren abileziak erakutsi zituzten kontuan zein kantuan. Faubert-ek istorio kontatuak eskaini zituen Minvielleren perkutsioa lagun; eta honek istorio kantatuak ekarri zituen, norberak bere estilo ederrean; dena dela, Capbretoneko parkean eskainitako saioa astearte gauean emango dutenaren erakusgarria baino ez zen izan, apero-conteserako aproposa, izan ere, saioa amaitu ondoren bertaratutako publikoak antolatzaileek prestatutako mokadua zuen zain, jaialdiari hasiera emateko modu aproposa.
Michel Faubert quebectarra eskarmentu handiko artista da kontagintzan. Ipuinak kontatzeaz gain biltzailea ere bada, Quebec aldeko Michel Faubert
istorioak biltzen dabil aspaldian. Ipuin tradizionalak egungo jendartera ekartzen saiatzen da bere ikuskarietan. Quebectik kanpo aspladian badabil, batez ere frankofonia deritzan hizkuntz esparruko herrialdeetan. Egun Quebec-en dagoen kontalaririk ezagunenetakoa dugu. gehiago jakin nahi duenak hemen begira dezala:
Ederto hasi zaigu aurtengo Capbretoneko Ipuin Jaialdia. Abuztuaren 1ean hasi eta 4ean amaituko da, kontaketak txoko ezberdinetara eramanez. Eta gainera hondartzan bainutxo bat hartzeko aukera ere badugu. Informazio gehiago: Festival du conte de Capbreton
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina