AHOZ AHO Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiak bere bidea egiten ari da martxoan barrena Ordizian eta Tolosan. Ostiralean Tolosan izan zen, Amaroz auzoan eta ikuskari ederra aurkeztu zigun: En la Boca del Lobo. Kontalaria Cecilia Paganini. Durangon pausa lekua duen artista argentinarrak saio samurra eskaini zuen, Txano Gorritxo eta Otsoaren arteko harremana hizpide hartuta. Barkadadeari aurre egiteko medikuak aholkatuta txakur baten bila doa txakurtegira eta hantxe otsoarekin egiten du topo. Otsoak hainbat istorio kontatuko dizkio eta berak otsoari. Hemendik abiatuta Paganinik eszena gaineko bere abilidadeak erakutsi zituen. Clow ere bada eta hori igartzen zitzaion une askotan, umorearen zein gorputzaren erabileran. Istorioak bata bestearen ondotik lotzean ikuskariari orokortasuna eta logika ematen zion. Orokorrean saio ederra eta samurra, agertutako publikoa irribarre fin batekin utzi zuena, eta, batez ere, istorio gehiago entzuteko gogoarekin.
AHOZ AHO jaialdia bere ekuadorrera heldu da eta hamagarren urtea ederki baino hobeto ospatzen ari da. Oraindik badago zerekin gozatu eta ahozkotasunaren alde ezberdinak ezagutu.
Cecilia Paganiniren ikuskariaren aurkezpena iksui nahi izanez gero: En la boca del lobo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina