
Nola pasa dira eskaini dituzun bi kontaketa saioak?
Oso ondo. Oso pozik nago aspaldian ez bainuen hain jende esku zabala eta irekia. Nik aurkitu dudanaren beste ideia bat neukan eta liluragarria izan da jendeak irribarre egiten duela, euria egin arren ipuinak entzun nahi dituela. Harrituta nago eta oso pozik. nire pijama eta hotzetako zepilloa utziko ditut hemen berriro itzultzen naizenerako. (barreak)
Leku batetik bestera ipuinak entzuteko moduan ezebrdintasunak aurkitzen dituzu? Gurean, esaterako.
Bai, bai; ezberdintasun handiak daude. Hara, behin unibertsitate batera joan nintzen kontatzera, gizarte gaiak ikasten ari ziren ikasleentzat, ni horretan bainago espezializatuta; ba ni gai horren gaineko ipuinak kontatzen ari nintzen, asko maite ditudanak, eta ikasle guztiak aurpegi luzeekin zeuden. Nik pentsatzen nuen ez zutela batere maite nire saioa, txalotzen ere ia sasoirik gabe ari ziren; baina amaitutakoan, niregana gerturatu ziren batzuk eta sekulako zorionak eman zizkidaten izugarri gustatu zitzaielako saioa. Ene, zergatik ez zuten azaltzen hori! Hemen eskaini ditudan bi saioetan berriz, jendearen espresioa sumatzen nuen, sentitzen nuen jendeak benetan eskaintzen zidala bere irribarrea, arreta jartzen zuela.
Zuk nola definituko zenuke zure kontatzeko estiloa?

Bartzelonan Ipuinaren Etxea zabaldu zenuen orain dela hogei urte, nola pasa da esperientzia hori?
Ipuinaren Etxea gaur egun Bartzelonako leku esanguratsua da, oraindik nirea da, baina traspasatzen ari naiz, beste pertsona batek hartuko du, eta espero dut nik hasitako proiektuarekin jarraitzea; berarekin ari naiz horretan. Etxean bost eta zazpi arteko ipuin saio egiten dira astero, eta bost kontaketa tailer daude martxan.gaurarte 3.200 pertsona pasa dira bertatik kontatzeko tresnak lortu nahian eta hogei urte hauetan bertatik pasa den publikoa zenbatu ezina zait. Une honetan ere beste bi kontalarik, Arnau Vilardebok eta Martha Escuderok, alokatu egiten didate lokala kontaketa programazio bat egiteko astebururo.
Zabaldu nuenean jende askok ez zuen sinisten egitasmoan, eta txantxetan ere hartzen zuten, baina pixkanaka bere lekutxoa egin du eta gaur egun erreferentzia bihurtu da Bartzelonan. nik behintzat gauzak ondo egin izanaren satisfakzioa daukat. Baina ni nomada naiz eta beste bide batzuk ibili nahi ditut. Inoiz ez naiz bizi izan leku batean Bartzelonan bezain beste, ezta nire jaiotze hirian ere. Han hamabi urte arte bizi izan nintzen, eta Bartzelonan berriz hogei egin ditut, hogei! Aldatu beharra daukat.
Ahoz Aho jaialdian parte hartzen ari zara, nola ikusten duzu jaialdien garrantzia kontaketarako?
Uste dut arte hau zabaltzeko modu bikaina dela, jendeak parte har dezan, kontalari ezberdinak ikus ditzan, beste ahots batzuk entzun ditzan. Jendeak hau guztia bere bizitzan eguneroko zerbait bezala har dezan izan behar du jaialdiaren helburuetako bat, ez aparteko zerbait bezala. Jaialdi batetik abiatuz jarraikortasuna eman daiteke kontaketa programazio bati. Jaialdi hau, esaterako, beharrezkoa da, kontalaritzari indarra ematen dio, eta gainera ez balego ni ez ninduten gonbidatuko inoiz (barreak). Eta orain Ipuinaren Etxetik dibortziatu egingo naizela munduko jaialdi guztietara joan nahi dut, gonbidatzen ez badidate ere, jende ezberdinak ikusi nahi ditudalako kontatzen, leku eta estilo ezberdinetakoak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina