2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena

V AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA

Ordizian (Gipuzkoa) D'Elikatuz gune ederra dute ipuin kontaketan aritzeko, hortaz aproposa AHOZ AHO Ahozkotasunaren Jaialdiak antolatzen duen Narrazio Lehiaketa eskaintzeko. Bosgarren edizioa ospatzen da aurten, bere ibilbide txikia izan arren, euskal kontalaritzan bere lekua egiten ari dena. Larunbatean Ordizian egindako saioa finalerako klasifikazioa izan zen eta sei partaide izan zituen: Irati Goikoetxea (Beasain), Maider Alzelai (Arrasate), Amaia
Pagola (Tolosa), Ekain Auzmendi (Ordizia), Ane Gebara (Gasteiz) eta Sebas Gurtterdege (Zumarraga). Lehiakide bakoitzak ipuin bat kontatu zuen, ondoren bi epai jaso zutelarik; alde batetik publikoarena eta bestetik bost epaileena, azken hauek kontalari profesionalekin osatua: Nerea Ariznabarreta, Maider Galarza, Ixabel Agirresarobe, May Gorostiaga eta Joxemari Carrere . Sei lehiakideetatik hori izan ziren aukeratuak Ordizian martxoaren 24ean egingo den finalerako. Publikoak Ane Gebara gasteitarra auekra zuen finalerako, eta epaileek Maider Alzelai arrasatearra eta Amaia Pagola tolosarra aukera zituzten. Finaletik kanpo gelditu zen iaz irabazle izan zen Irati Goikoetxea beasaindarra. Antolatzaileen esanetan puntuaketa nahiko estua izan zen. Aurkezle lanetan IƱaki Carretero kontalari oriotarra ibili zen eta lehiakideak aurkezteaz gain, mikroipuinetan gozatu zuen saioa.
Saioari amaiera emateko joan den urtean lehiaketan parte hartutako Ekaitz Goikoetxeak saio txiki bat egin zuen olerkia, ipuina, kantua eta bertsoa uztartuz, ohikoa duen estiloari jarraituz. Saio polita leku ederrean,  Ahoz Aho jaialdiaren ikurra bihurtzen ari den lehiaketa. 
Jaialdia aurrera doa eta Ordizian eta Tolosan aste honetan ere ez dira faltako ahozkotasunaz gozatzeko ikuskariak. 












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina