Ipuinak kontatzea elkartasun bidea izan daiteke. Ideia hori buruan, Bilbon antolatu da Mundua aldatzeko ipuinak jaialdia. Irailaren 23an eta 24ean helduei zein haurrei zuzendutako kontaketak eskainiko dira larunbata gauean eta igande eguerdian, hurrenez hurren. Bertan euskal kontalari zenbait parte hartuko dute euren istorioekin Senegalen burutzen ari den egitasmoa laguntzeko asmoz. Ana Apika, Bego Alabazan, Ines Bengoa eta Virginia Imaz euren istorioak eskainiko dituzte Ana Griot madrildarrarekin batera. Helduentzako kontaketak BIBA kultur zentroan (Erronda kalea, zazpi kaleetan) eta Indautxuko El Carmen parrokian izango dira, larunbatean 20etan hasita. Igandean haurren txanda izango da, Indautxuko Jesuiten ikastetxean, goizean 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean 16:30etatik 20:00etara.
Jaialdiaren asmoa Senegalen dagoen Xunu Sarit Aminata Kultur Zentroa ezagutaraztea eta laguntzea da. Zentroa Nerea Perez- Arrospide Navallas euskal arkitektoak diseinatu zuen Senegalen elkartasun lanak egiten ari zela. Zoritxarrez moto istripu batean hil zen han zegoela. Bere omenez kultur guneari Aminata jarri diote izena, hain zuzen Nereari hango lagunek jarri ziotena. Egitasmo interesgarria guztiz bultzatzen ari direna, dudarik gabe, eta kontalariek euren kontakizunekin bultzada ematea are ederrago.
Informazio gehiago nahi izanez gero: http://centroculturalaminata.org/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina