2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Ipuin kontaketa jaialdia Lisboan

Lisboa hiri ederra da. Tamina politekoa, jende atsegina eta bisitaldi interesgarriak egiteko lekua. Aste buru honetan izango da zerekin gozatu ere. Contrabandistas de historias taldeak hirugarrren urtez ipuin kontaketa jaialdia antolatzn dute, azaroaren 28 eta 29an. Terra Incognita izenburu pean, bi egunez ipuin saioak eta hitzaldiak izango dituzte. Ea, beharreko harrera duen. Programazioa hemen duzue:
https://www.facebook.com/contabandistas

2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

Los cuentos de La Luna berriro martxan

Logroñon duela 22 urtetik ipuin kontaketak antolatzen dabiltza Cafe de la Luna tabernan, eta aurten denboraldi berrira ekiten diote. Aldaketekin datoz hala ere. Udalaren arautegi berria dela eta ezinezkoa zaie oraingoz ohiko lekuan eskaintzea kontaldiak eta beste leku batera aldatzen dira, oraingoz behintzat behin behinean. Leku berria LA RETRO kafetegi, denda, erakuslekua izango da (Calvo Sotelo kalea, 9). Espazio berezia eta goxoa, ipuinak entzuteko ere.
Los Cuentos de La Luna programazioa leku berezia lortu du kontaketa saioen programazioan penintsulan. Egitarau zaindua eta kalitaztezkoa ditu ardatz eta bertatik sona handiko kontalariak pasa izan dira, ikusle fidela lortuz. Zorionez zailtasunen gainetik aurrera darrai. Kontalarientzat zein ipuin kontaketak gustukoak dituenentzat ezinbesteko erreferentzia bihurtu da.
Deboraldi berriari ekiteko egun Espainian dagoen kontalaririk ezagunenetakoa aukeratu dute hasteko, Felix Albo. Felixek FAROS ikuskaria berria aurkeztuko du. Bere ekinbideari jarraituz, ziur inor defraudatuko ez duena. Azaroaren 13an izango da emanaldia, osteguna beti bezala. Esan bezala espazio berrian izango da emanaldia La Retro espazioan. 22 urte eta oraindik gogotsu Los Cuentos de La Luna. Eutsi goiari.

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Festi-Contes Donibane Lohitzunen

Euskal Herrian ipuin kontaketa jaialdiak ugaritzen doaz. Oraingo honetan Donibane Lohitzunen hastear dute berea. Herriko Mediatekak antolatuta Festi-Contes datorkigu egitarau interesgarriarekin. Heldu zein haurrentzat kontaketa saioak, ipuin aperitifa, ipuin zinema eta hitzaldiak izango dira.  Frantziako kontalariez gain Euskal Herrikoek bere lekua izango dute Koldo Ameztoy eta Ixabel millet-en eskutik. Azaroaren 18an, 20:00etan, Koldok ipuin hautatuak eskainiko ditu, pintxoak dastatu bitartean; eta ostiralean, azaroak 20, 20:30etatik aurrera izena ematen duten ipuin zaleekin, saio bat bideratuko du, nahi duenak euren ipuinak konta ditzan. Ixabel Millet-ek asteartean, hilak 18, 14:30etan  eta ostegunean, hilak 20,10:30etan eta 14:30etan haurrentzat saio pare bat eskainiko du Lur eta Urtziren Bidaia ipuin saioarekin. Gomendagarria oso Gigi Bigot kontalari bretoiak, asteartean, azaroak 18, 18:00etan, eskainiko duen hitzaldia "Le pieds sur terre, la tête sur les étoiles" 
Azaroaren 14tik 22ra kontalaritza zaleok badugu zita Lapurdiko herri dotorean.

Hemen duzue egitarau osoa:
 http://www.mediatheque-saintjeandeluz.fr/images/stories/pdf/festconte_programme_2014_pour%20site.pdf

2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

KONTUZ KONTARI! 2014 amaitu da

Asteburua ipuin kontaketetan eman ondoren, KONTUZ KONTARI! 2014 amaitu da. Ikusleak erantzun ez badute ere, aurkeztu diren ikuskariak merezi izan dutela ezin uka. Bego Alabazan bere "Istorio "Berotikoak" ahoan eta gorputzean, zirrikitu epeletatik eraman gintuen ostiralean. Larunbat arratsaldean, Itziar Rekalde bermeotarra, Venezuelatik heldu berria hango jaialdi batean parte hartu ondoren, bidaien barne bideak eskaini zizkigun "Bidaiek ez dute bueltarik" ikuskariarekin. Eta gauean, Michèle Nguyen belgiarrak haurtzaroaren oroimenekin liluratu zuen ikuslea "VY" espektakulo zoragarriarekin. Sekulako zortea izan da Michèle jaialdian parte hartzea, gurean ohituak ez gauden kontakizun proposamenak ezagutzeko parada emanez. Eta igandean Boni Ofogo kamerundarrak Afrikako zaporea ekarri zigun "El elefante que perdió su ojo" kontakizun bildumarekin. Ikasbideak irribarreekin jantziak, ipuinak jakinduri aspaldikoen gordailu direnaren seinale.
"Errenteria Fantastikoa" ezagutu genuen ere, alde zaharreko bisitaldi kontatuarekin. Kaleetan, eraikin zaharretan, ohiko lekuetan gordetzen diren istorio, leienda eta ipuinekin, bizi dugun herria beste modu batez ikusteko aukera. egunero zapaltzen ditugun kaleak beste modu batez begiratzeko proposamena. Eta igandeko ipuin poteoa, eguraldi kaskartuarekin, baina taberna barruan, trago bat hartuz, gorputzak eta arimak epeltzeko balio izan zuen.
Kontalaritzan bere lekua egin nahi duen jaialdiak oraindik ahul badabil ere, helduentzako kontaketak, baldintza egokietan arte eszenikoen barruan lekua baduela frogatzeko ahaleginetan dabil. Antzoki batean, beste motatako ikuskariak aurkezten diren toki berean, aurkezteak ohiko espazioetatik aparte ere ipuin kontaketak heldutasuna baduela erakutsi nahi du. 
Bidea ibiliz egiten denez, kontalaritzak urrats bat beste bten ondotik ari da, motel, poliki baina etengabe. Kontalariek gero eta ikuskari zainduagoak eskaintzen dituzte; ikusleak euren kontlaritzaren gaineko irudia aldatzen doaz pixkanaka. Espektakulo gero eta zainduagoak eta espazio egokiak ikuslea gerturatzearen aldeko apostua da.
Ea bidezidorretatik irten eta bide zabalera irteten den euskal kontalaritza. Bitartean helduentzako kontaketa saioak ugaritu daitezen ahalegindu behar. Merezi du.
Eta Errenteriako Udalari  esker zintzoak, KONTUZ KONTARI! 2014 egin dadin emandako laguntza ezinbestekoagatik. Baita beste lagun batzuri ere euren lanagatik.
Eta betez ere, gerturatutako ikusleei, beraiek gabe kontatzerik ez baitago.








2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

KONTUZ KONTARI! 2014 BESTELAKO EKINTZAK


 Ostirala, urriak 31, 22'30etan. Mikelazulo elkartea (erdiko kalea, 4)
Viernes, 31 de octubre, 22'30, asociación Mikelazulo
IPUIN GAUBEILA

Nahi duen guztiak bere ipuina konta dezake. Hasiberri, zaletu edo berritsu, guztiek izango dute auekra euren gustuko istorio, pasadizo, ipuin edo kondaira kontatzeko aukera. Hamar minutu dituzu zure hitzak dantzan jartzeko.  Ager zaitez edo aurretik izena eman zenbaki honetan: 656715750
Quien quiera puede contar su cuento, anécdota, historia. Aficionado, charlatán o neófito, todo el mundo tiene su lugar en este espacio durante diez minutos. Aparece o apúntate antes llamando: 656715750


Larunbata, azaroak 1, ipuin tallerra, 10-13. Xenpelar etxea
PELLO AÑORGA

Ibilbide luzeko kontalaria dugu Pello Añorga. Bere kontalari esperientziatik abiatuta, erabiltzen dituen teknikak, bideak eta gogoetak eskainiko dizkigu, alde praktikoarekin uztartuz. Kontalarien zein zaletuentzat arrunt interesgarria kontalaritzaren nondik norakoak ezagutzeko eta gozatzeko.
Izena emateko deitu : 656715750



Larunbata, azaroak 1, 12'00etatik aurrera. Udaletxe aurretik hasita.
ERRENTERIA FANTASTIKOA, ibilaldi kontatua.

Herriak ez dira besterik gabe eraikuntzekin egindako bizilekuak, bere baitan hamaika istorio, leienda, pasadizo, kontakizun, goretzen dituzte eta horiek egiten dute herri batek gure imajinarioan balore bat izatea. 
Errenteriako Alde Zaharretik ibilaldi fantastikoa proposatzen dizuegu, bertan gordetzen diren kontuak ezagutzeko, herriaren historia eta txokoak modu fantastikoan ezagutzeko. Egia? Gezurra? Ez ezazu utzi errealitateak istorio eder bat zapuztu dezan.




Igandea, azaroak 2, eguerdiko 12etatik aurrera, udaletxeko plazan hasita.
IPUIN POTEOA

Kaleak, plazak, tabernak jendearen elkartzeko lekuak dira bertan hamaika kontu esaten direlarik. Kalez kale, eta tabernaz taberna ibiliko gara espazio horiek hitzarentzat hartuz. trago bat, edo bi, hartuz era guztietako kontakizunak eskainiko dira, giro ezin hobean. Zatoz eta poteoa istorio batekin lagundu.





Antolatzaileak: Errenteriako Udala eta Ladamasa Kontalaritza elkartea.



KONTUZ KONTARI! 2014 KONTALARIAK

Ostirala, urriak 31, 19'30etan Errenteriako Niessen antzokia. 8€
 BEGO ALABAZAN
Euskal Herria

Ipuin Berotikoak

Ordu betez Bego Alabazan narratzaileak umorez eta hurbiltasunez elkarbanatuko ditu emakumezkoen ikuspuntutik kontatutako istorioak, agian normalean aipatzen ausartzen ez garen gaiak gurera ekartzen.
Irudimen-bidaia berezi eta bero honetan atearen bestaldera abiatuz ezkutatzen ohi zaiguna ikusi ahalko dugu, sarrailatik begiratzean bezalaxe, hitzen, begiraden, keinuen eta irudimenaren poderioz.

 Bego Alabazan gaur egun Alabazan Kooperatibaren sortzaile eta langilea
da, 1996tik hona Ahozko Kontalaritzan diharduelarik, txiki eta nagusiei ipuinak kontatzen, euskaraz zein gazteleraz.


Larunbata, azaroak 1, 19'30etan, Niessen antzokia. 8 €
ITZIAR REKALDE
Euskal Herria

BIDAIEK EZ DUTE BUELTARIK

Bueltan datorren bidaiaria, irten zen berbera ote da?
Bidaia bizitzaren metafora eta esperientzia modura agertuko zaigu. Iñaxio, Euskal Herritik, baserritik Idahora zuzen-zuzenean joan zen 1907an. Ibrahim, Kabila diktadorearen menpeko  Zaire-Kongoko gatazkak eraginda, ihesi dabil . Fatimak ez zuen amorerik eman bere osaba zaharrarekin ezkontzeko agindu ziotenean.

Pasa den mendean, 1990.eko hamarkadan  hasi nintzen ipuingintzaren bidea egiten,  beste batzuek jaso eta eskura jarri dizkidaten aitzinetik ehundutako  istorioez elikatzen. Gaur egun bizi, imajinatu edo amestutakoak ere hartu ditut nire ipuin-salda beroa egiteko. Bihotza beteta dagoenean,  agertzen da hitza.




Larunbata, azaroak 1, 22'00etan. Niessen antzokia. 8€
MICHÈLE NGUYEN
Belgika

VY
 Premio Molière 2011 (Francia)

En VY Michèle Nguyen abre el gran libro del pasado e interpreta, con la mayor libertad posible, su infancia sacudida por la feroz presencia de su abuela. Nos habla de su torpeza, de su necesidad de silencio, de su pasión por las palabras, de su amor secreto que la trasladará a sus orígenes. Hacia la paz.
Una marioneta la acompaña silenciosamente en este viaje subterráneo. Es, por tanto, la fragilidad de la infancia que no puede romper el antiguo niño que vive en nosotros, tiranizado y sujeto por los hilos que no le dejan crecer.

Michèle Nguyen nació en Argelia de padre vietnamita y madre belga, creciendo en Bélgica. Formada en la escuela internacional de teatro Lassaad (Bruselas), donde la pedagogía privilegia el movimiento y fortalece el actor-creador, encontró rápidamente su lugar en el mundo de la narración. Desarrolla desde 1996 una gestualidad, una escritura y un universo muy personales basados en la intimidad. 



Igandea, azaroak 2. Niessen antzokia. 8€
BONI OFOGO
Kamerun
El elefante que perdió su ojo

Un elefante se acostumbra a quitarse su ojo para jugar al ping-pong, hasta que un día, lo pierde en las aguas de un río. De este incidente aprenderá lecciones importantes  para la vida.
El espectáculo empieza como un viaje iniciático al corazón de una familia africana, que es la mía, y de allí se va trasladando a distintas zonas de África. En cada escala, se van descubriendo no sólo el imaginario de la zona, sino también algunos valores singulares. Los  espectadores han de convertirse en buenos compañeros de viaje, para que éste se lleve a buen término. Cantarán y contarán las historias conmigo.

Yo soy hijo de la tradición oral, porque nací y me crié en una aldea del interior de Camerún, donde la transmisión oral era la única manera de acceder a cualquier tipo de información o conocimiento. Aunque mis estudios académicos y mi experiencia vital me han conducido a descubrir la literatura escrita, la oralidad primaria en la que yo me eduqué sigue siendo mi principal punto de referencia en mi trabajo de narrador



Niessen Antzokia. Alfonso XI kalea, Errenteria
Sarrerak 8€. Lau emanaldietarako sarrerak: 25€

Antolatzaileak: Errenteriako udala, Ladamasa Kontalaritza elkartea










2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

KONTUZ KONTARI! 2014


Bigarren urtez hemen dugu KONTUZ KONTARI! Errenteriako Ipuin Kontaketa Jaialdia. Urriak 31 eta azaroak 1 eta 2 egunetan aukera paregabeak izango ditugu kontalaritzan dauden proposamen interesgarriekin. Helduei  zuzendutako jaialdiak Euskal Herriko kontalaritzaren bizitzari bere ekarria egin nahi dio, kontalaritza jardun artistiko gisa gero eta presentzia handiagoa izan dezan euskal kulturan. Kontalariak zein ikuskariak ahalik eta kalitate handienak izatea bilatzen da, antzoki batean eskainiaz, beste arte eszenikoak eskaini ohi diren gisa, antzokietako espazioak ere kontalaritzarako aldarrikatuz. Aurten lau kontalari apartak gurean, Euskal Herritik Bego Alabazan eta Itziar Rekalde; eta gure mugaz kanpotik Michèle Nguyen belgiarra eta Boni Ofogo kamerundarra. Horrekin batera hasiberri zein zaletuentzat kontatzeko espazioak eta uneak ere eskaini nahiean, Ipuin Gaubeila proposatzen dugu, nahi duenak bere ipuina edo istorioa konta dezan. Zaletuentzat espazioak eskaintzea kontalaritzari oinarri sendoak eraikitzeko bidea da, etorkizuneko kontalarientzat trebatze lekuak, edo besterik gabe kontatzea maite duenarentzat espazio askea. Era berean formakuntzak bere lekua  nahi izan du, Peio Añorga kontalari saiatuak bere ibilibidea oinarri hartuta, ikastarotxoa eskainiko du. Eta jakina, kontatzea ere bada festa, beraz Ipuin Poteoa ezin falta, tabernak tradizionalki izan baitira hamaika istorio eta kontu askatasunean entzuteko eta kontatzeko lekuak. Eta kaleak, herriak, hiriak espazio majiko gisa hartu nahiean, Errenteria Majikoa erakutsiko dugu, bertako txokoetan gordetzen diren istorioak, leiendak ezagutuz; espazio hiritarra humanizatu egiten delakoan baikaude.
Kontalaritzaren zaletuak zein kultura orokorrean maite dutenentzat aukera aparta ikuskari ederrekin gozatzeko. Errenterian urriak 31 eta azaroak 1 eta 2. Kontaketa ikuskariak Niessen antzokian izango dira, iksukari bakoitzeko sarrera 8 urokoa delarik, laurentzat erosiz gero, merkeago 25 €
Jaialdia Errenteriako Udalak eta Ladamasa Kontalaritza Elkarteak elkarrekin burututako ekitaldia da.

2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

Atlantica jaialdia Galizan

Galiza aldean ipuinkontaketa indartzera datorren jaialdia hastear da. Nazioarteko Atlantica kontaketa jaialdia martxoaren 11tik 22ra pasako da Santiago de Compostela. Lehen mailako kontalariek parte hartuko dute, galiziarrak zein beste txokotatik etorritakoak.

2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

Cuentacuarenta Kontalaritza jaialdia Avilan

Manos ccEspainiako Avila hiri gaztelarrean hirugarren urtez Kontalaritza egunak daude deituak. Martxoaren 14ean hasi eta apirilaren 13arte, kontalaritza saioak barra barra entzungo dira espazio ezberdinetan eta kontalari ezberdinen ahotik. Jaialdia laguntza ofizialen ezean bide ezberdinak hartu ditu finantziazioa lortzeko horietako bat jendearen aportazio ekonomikoak dira. Halako egitasmoak bizirik jarrai daitezen guztion laguntza eskatzen dute, orain arte jendea erantzuten ari delarik. Lagundu nahi duenak eta jaladiaren gaineko informazioa hemen aurki daiteke: http://cuentacuarenta.com/
Edozien kultur ekintza antolatzea lan eskerga da, are gehiago laguuntza bakarra lagunen artekoa denean, baina kontalaritzak bizirauteko ezinbestekoak diren ekintzak. Ipuinak gustukoak dituenak, eta gainera asteburu polita hiri eder batean eman nahi duenak, plan zoragarria badu.

2014(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

Ahoz Aho kontalaritza jaialdia Tolosan/Ordizian

Beste urte batez Intujai taldearen eskutik Tolosan eta Ordizian Ahoz Aho kontalaritza jaialdia datorkigu ipuin kontaketa proposamen interesgarriekin. Otsailaren 28tik Martxoaren 30era, Euskal Herriko zein kanpoko kontalariak bi astez euren istorioak zabalduko dituzte haur eta helduentzat. Ez galdu aukera.

2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

Istorio Biziak Bilbon

Kontalaritzak Bilbo hartuko du otsailean. Alabazaneko lagunen ekimenez proposamen arrunt interesagarria jarri da martxan. Istorio Biziak 24 ekintza ezberdin proposatzen ditu Bilboko bigarren distritoan. Ekitaldi ugari non hitza da nagusi, jendearen parte hartzea ere bideratzen direlarik. Bi kontalari zoragarri izango dira ere kontu kontari: Bartzelonan bizi den Yoshi Hioki japoniarra eta Jose Campanari argentinarra. Ipuin Poteoa ere izango da tragoak eta istorioak elkarren ondoan bizirik. Alabazan Kontalari taldearen ekimen zoragarria urtero Otsaila aldean Bilboko espazioak ipuin eta istorioekin apaintzeko asmoz.
Informazio gehiago hemen topa daiteke: http://www.alabazan.net/eu-blog

Ines Bengoa Logroñoko La Luna-n

Lizarrako Ines Bengoa kontalariak bere ikuskaria aurkeztuko du Logroñon orain dela hogeita bat urtetik hona egiten den Los Ceuntos de La Luna egitarauaren barnean. Saioak Café de La Luna ostatuan izango da otsailaren 13an osteguna. Lehenengo aldiz parte hartuko du egitarau honetan eta "Vamos a Contar Mentiras" ikuskaria aurkeztuko du. Helduei zuzendutako ikuskari honetan egile ezberdinen ipuinak eskainiko ditu Inesek, gezurra itxurarekin aurkezten diren egiak dira ipuin hauek, egien itxurarekin azaltzen zaigun gezurraren mundu honi aurre egiteko istorioak.
Los Cuentos de La Luna kontaketa egitaraua egun Estatu Espainiarrean kontalaritzaren espazioarik garrantzitsuenetako dugu, bertatik kontalaririk esanguratsuenak igaro direlarik, bai penintsulakoak zein beste lurraldetakoak. Euskal kontalari bat bere ikuskaria bertan eskaintzea, gure kontalaritzaren garrantzia areagotzen du.
Informazio gehiago ehemn aurki daiteke: http://loscuentosdelaluna.blogspot.com.es/


Comparte nuestro nuevo cartel

2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

Ipuin Lapikoa

 Ekimen arras interesgarria Bermeon bultzatzen ari direna. Ipuin Lapikoa izenburupean herriko kontu zaharrak, pasadizoak, gertaerak jaso asmoz dabiltza. Etxean entzundakoak, tabernan, kalean... Guzti horiekin nolabaiteko herriko  ahozko memoria narratiboa osatuz. Nahi duenak udalean bertan izena eman eta memoria martxan eta mihia dantzan jartzekoa gonbitea egingo dizute.
Informazio gehiago hemen jaso daiteke http://www.bermeo-euskaraz.com/egitasmoak/ipuin-lapikoa
Ea beste herri askotan halakoak martxan jartzen animatzen diren eta Bermeoko ekimen honetan dioten bezala: Dakizuna esan, daukazuna emon. 

2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

Los Cuentos de La Luna programazio berria

Urtearekin batera Logroñoko kontaketa programazioari ekin diote Los cuentos de La Luna- ko lagunek. Hogeitabat urtez ipuin kontaldiak antolatzea ez da lan makala, gaur egun kontagintzaren ezinbesteko erreferentzia bihurtuz. Café de La Luna ostatuan burutzen dira ostegunero kontaldiak eta bertatik kontalari aipagarrienak pasa dira euren ikuskariak aurkezten. Programazioaren kalitatea eta aniztasuna dira arrakastaren kakoa, kontalarientzat La Lunan aktuatzea nolabaiteko errekonozimentua jasotzea bihurtu delarik.
Eguberrietako etentxoaren ostean, indartsu ekin diote, bestetan euren lanak aurekztu dituzten kontalariekin batera espazioan berriak direnak ere ekarriz, horien artean Ines Bengoa Lizarrako euskalduna, lehenengo aldiz arituko delarik bertan. Lehenengo aldiz ariko dira ere La Lunan Alicia "Bululú" Sevillatik eta Mercedes Hernández Mexicarra. Gainontzekoak bestetan aritutakoak dir, eta beti gozagarri berriro euren istorioak jasotzea.
Ipuina kontaketak maite dituenarentzat ezinbesteko zita eta inoiz halako ekitaldi batera joan ez denarentzat aukera ederra, ez da damutuko.
Los Cuentos de La Luna, Otsaileko eta Martxoko ostegunetan Logroñoko Café de La Lunan.