Martxoaren 5ean hasi zen lehiaketa Ordiziako D´elikatuz gunean Iñaki Carretero izanik bertako aurkezle eta oraingoan ere Iñakik gidatu zuen jaialdiko gala nagusia. Lehiaketan izen eman zuten 6 partaideetatik 3 pasatu ziren finalera, Amaiak Pagola, Vanessa Gonzalez eta Amaia Ruiz de Galarreta. Jaialdiari lehiaketak eman zion hasiera, beraien kontaketak bertaratu zien entzuleekin konpartituz.
Lehiaketako kontalariez gain, beste kontalari batzuen ipuinez gozatzeko aukera izan zen, Euskal Herriko Ane Gebara, Imanol Arabaolaza, Eneko Haritza eta Maider Alzelai ; Nikaraguako Zoa Tamara Cuellar eta Alemaniako Cristian Atanasiuren eskutik.
Giro polita, ipuinak, musika… ikusleen artean gozatu izanaren aurpegiak nabari ziren eta ipuin gehiago entzutearen gogo grina piztua ere bai. Ba al da AHOZ- AHOko jaialdiaren aurtengo edizioari bukaera emateko modu hoberik??
"NIRE ASMOA FINALERA HELTZEA ZEN"
Amaia Ruiz de Galarreta tolosarrak irabazi du aurten AHOZ AHO Nazioarteko Ahozkotasunaren Jaialdian antolatzen den Ahozko Narrazio Lehiaketa. Aktorea da eta kontaketan hasi omen da beste zerbait probatzearren. eta bere sorpresarako irabazle suertatu da, Aisha eta haizea ipuinarekin.
Pozik egongo zara noski, jasotako kalabazarekin
Bai, jakina. Lehenengo aldia parte hartzen dudala eta kalabaza jasotzea sorpresa bat izan da, egia esateko, ez bainuen espero. Apuntatu nintzenean lehiaketara, nire asmoa zen finalera heltzea, eta lortu nuenean ez neukan irabazi beharraren presioa; baina, noski jasotzerakoan poz handia hartu nuen. Egindako lanaren errekonpensa.
Zergatik aurkeztu zinen?
Ni, berez, aktorea naiz eta geldialdi une batean nengoen; orduan, nire buruari erronka berri bat jartzea oso ondo etortzen zait pertsona bezala, horregatik apuntatu nintzen, behar horren motibazioa izateko. Halako gauzak ikasteko bidea ematen dizute, motibazio bat.
Bai. Lekor antzerki taldea badugu eta orain dela pare bat urte gonbidatu gintuzten jaialdira harpa eta testu dramatizatuekin ikuskari bat egiteko, orduntxe ikusii nituen kontalariak eta pentsatu nuen egunen batean neronek egingo nuela hori.
Aurten gertuagotik ezagutu duzula jaialdia, zer iruditu zaizu?
Iruditu zait kristoren familia dela, atentzio deitu dit ez dagoela halako konpetibitaterik, elkar laguntzea ikusten da, jendea oso gertukoa eta atsegina. Gustukoa dut gertutasun hori, ematea eta jasotzea.
Hau pasa bada, zerbaitegatik izan da. Ez dut argi planteatzen zer nahi dudan, baina iruditzen zait aktore lanaren beste adar bat izan daitekela, beste bide bat probatzeko. Gero eta gauza gehiago egin osatuagoa zaude horretan. Ez dut zerbait prestatzearen aukera baztertzen, nahiz eta oraindik oso berde nagoen. Ikusi beharko zer ekartzen didan bizitzak.
Eta datorren urtean aurkezteko prest?
Ez dakit, baina, tira, aukera bat da. Ikusiko dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina