AHOZ AHO 2019
KONTATU GUREKIN!
Ordiziako D´elikatuz gunean eman zaio 2019 Ahoz aho jaialdiari hasiera. Bertan VII Ahozko Narrazio Lehiaketa izan da. Lehiaketari hasiera eman aurretik Felipe Ugarte musikaria izan da bertako giroa goxatzen. Hang izeneko perkusio instrumentuarekin.
Aurkezle lanetan Ane Gebara kontalaria aritu da eta bost partaide izan dira lehiaketan. Amaia Ruiz de Galarreta (Tolosa); Aitor Martinez Vinagret (Gasteiz); Marta Alzate (Donostia); Joxe Aldasoro (Etxarri-Aranatz); Leire Zinkunegi (Orio). Amaia Ruiz de Galarreta, iazko irabazlea eta Joxe Aldasoro aurten ere lehiaketara aurkeztu dira, beste hirurek lehen aldia zuten lehiaketan.
Hauek izan dira lehiaketara aurkeztutako ipuinak: Zintzotasunaren lorea, Aztiaren semea, Lady Ragnell, Belarria eta Karakola. Bakoitzak bere ipuina modu propioan defendatu du eta kontatzeko estilo ezberdinak ikusteko aukera ederra izan da.
Epaile lanetan Eneko Haritza, Amaia Arriaran, Imanol Arabaolaza, Arrate Leunda, Joxemari Carrere eta May Gorostiaga aritu dira. Publikoak ere izan du bere iritzia emateko aukera, ikusle guztiek boto bana zuten gehien gustatutako ipuinari emateko.
Publikoaren botoak eta epaileen puntuaketak kontatu bitartean Felipe Ugarte ren musikaz gozatzeko aukera berri bat izan da. Finalerako pasea Amaia Ruiz de Galarreta tolosarrak, Aitor Martinez Vinagret gazteiztarrak eta Marta Alzate donostiarrak lortu dute.
Hiru partaide hauek izango dira. Martxoaren 29an Ordiziako Barrena Jauregian egingo den Ahozkotasunaren Gala Nagusian, aurtengo kalabaza jasotzeko lehian harituko direnak.
Giro politean eman zaio hasiera aurtengo Ahoz Aho jaialdiari. Martxoaren 9 tik 30era aukera ugari daude ipuinez gozatu ahal izateko. Jaialdia, hasi besterik ez da egin.
Imanol Arabaolazaren kronikatxoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina