
2016(e)ko otsailaren 26(a), ostirala
Los Cuentos de La Luna 25 urte

Martxoa Jaialdiez betea

EUSKAL HERRIAN
Ahoz Aho- Tolosa/Ordizia
Negu epel honen amaiera kontakizunez gainezka datorkigu. Han eta hemen kontaketa jaialdiak martxan jarri dira, batzuk ibilbide sendoarekin, beste batzuk ibiltzen hasiak. Euskal Herrian fetxa hauetan bi nagusitzen zaizkigu: Intujai Taldearen eskutik Gipuzkoan Aho Ahoz Nazioarteko Ahozkotasun Jaialdia, Tolosa eta Ordizian, aurten bederatzigarren edizioara heldu delarik. Otsailaren 27tik martxoaren 19ra Kontalari euskaldunek eta atzerritarrek, profesionalek eta hasi berriek, euren ikuskariak ekarriko dizkigute martxoan zehar. Hasiera indartsua gainera, Pep Bruno kontalari espainiarrak hasiera emango baitio jaialdiari, helduentzako ipuin saio batekin, eta hori gutxi balitz, asteburuan ikastaro txikia emango du Errepertorioa ardatz hartuta. Informazio gehiago nahi izanez gero hementxe: Ahoz Aho programazioa
Istorio Biziak- Bilbo

EUSKAL HERRITIK KANPO
Gurean iragarrita dauden jaialdiez gain, gustuko duenak eta aukera izanez gero baditu beste proposamen interesagarriak iberiar penintsulako leku ezberdinetan kontakizunekin gozatzeko. Hona hemen batzuk:
Espainia
Cuentacuarenta. Avila
Gaztelako hirian aurten bosgarren ediziora heltzen da Cuaentacuarenta Ciclo Internacional de narración para Adultos jaialdia. Berrogei egunez aste santuaren aurretik, hamaika kontaketa saio daude programatuak, puntako kontalariekin denak. Avilaren hotzari istorioen bitartez egiten diote aurre eta urtetik urtera arrakasta handitzen doa, egun Avilako kultur ekimen interesgarrienetako bat bihurtuz. Asteburuan plana ederra bidaiatxo bat egiteko; hemen duzue informazioa: Cuentacuarenta
Fraga T Cuenta. Aragoi.

Galiza
Conta con Narón. ACoruña

Hemen begiraConta con Narón
dezakezue egitaraua:
Portugal
Maré de Contos- Tavira

Egitaraua:Maré de Contos
2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena
Istorio Biziak 2016
Beste urte batez Istorio Biziak kontaketa jaialdia antolatu dute Bilbon. Bizkaiko hiriburuko 2. barrutian (Uribarri) eta Castaños eta Zurbaranbarriko Udaltegietan, kontaketa egitarau zabala antolatu dute Alabazan Taldeko lagunek. Haurrentzat eta helduentzat ipuin saioak, poteoa bertsolari eta kontalariekin, literatur tailerrak... Programazio zabala beraz, denen gusturakoa, euskal Herriko kontalari zein kanpotik heldu direnekin. Hori gutxi balitz, aurten opari ederra egiten digute, izan ere eskoletan landutako ipuinekin liburu bat osatu dute eta horren aurkezpena izango da jaialdiaren barnean.
Urtetik urtera sendotzen ari den jaialdia, espero dezagun bide horretan aurrera egitea eta Bilbon bertan zabaltzea gehiago, bai espazio gehiago hartuz zein publikoaren aldetik. Orain bakarrik falta da eskaintza zabal horrekin gozatzea.
Hementxe duzue egitaraua:
Istorio Biziak Egitaraua
Urtetik urtera sendotzen ari den jaialdia, espero dezagun bide horretan aurrera egitea eta Bilbon bertan zabaltzea gehiago, bai espazio gehiago hartuz zein publikoaren aldetik. Orain bakarrik falta da eskaintza zabal horrekin gozatzea.
Hementxe duzue egitaraua:
Istorio Biziak Egitaraua
2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena
Guadalajarako Ipuin Maratoia 2016

2016(e)ko otsailaren 14(a), igandea
Koldo Zuazori elkarrizketa GARAn

dioguhttp://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2016-02-13-06-00/hemeroteca_articles/euskararen-meritua-euskalkiek-xxi-mendera-arte-bizirik-irautea-da-eta-aurrera-egiteko-bizirik-dagoen-horri-eutsi-behar-diogu
2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena
Beste urte batez heldu da Ahoz-Aho nazioarteko ahozkotasun jaialdia. Otsailaren 26 martxoaren 19 bitarte, hainbat ikuskri eta ikastaro antolatu dituzte Intujaiko lagunek. Tolosa eta Ordizia herri gipuzkoarretan leku ezberdinetatik heldutako kontalariak saiatuak eta hasi berriak ikusi ahal izango ditugu euren ikuskariak eskaintzen. Helduei eta haurrei zuzendutako ikuskariak, estilo ezberdinetakoak izango ditugu aukeran.
Ahoz-Aho Euskal Herrian antolatzen diren kontalaritza jailadi bakanetakoa dugu, beraz, okasio aparta dugu kontaketa proposamen ezberdinak ikusteko, batez ere helduei zuzendutakoak; izan ere, ez baita ohikoa kontaketa helduentzat antolatzea. Horrekin batera formazio ikastaro bi antolatu dituzte Pep Bruno eta Bea Egizabalekin, biak kontagintzan aspaldian hasitakoak. Eta horiekin batera Ipuinen Ahozko Narrazio lehiaketa. Kontaketa maite duenak badaki nora jo, eta ezagutzen ez duenak, arte eszeniko honen deskubrimendu ederra egin dezake. Tolosan eta Ordizian dugu zita.
http://intujaiteatro.blogspot.com.es/2016/02/ahoz-aho-2016-egitarauaprograma.html
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)