2013(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

FESTIVAL CUENTOS DE LA ANTIGUA FERRERIA



Ipuin kontaketa jaialdi berri bat sortzen da. Oraingo honetan Errioxako mendebaldean. Festival Internacional de Cuentos La Antigua Ferreria izenarekin Ezcaray aldean lekutuko da ekainaren 28tik 30era eta Errioxako zein beste herrialdetako kontalariak parte hartuko dute. Mendialdean kokatzen den jaialdia inguruarekin bat egiteko asmoa azaltzen du, bai natura eta geografiarekin zein biztanleekin. Horretarako kontaldiak espazio ezberdinetan aurkeztuko dira, herritarren parte hartzeari garrantzi berezia emanez.
Lehenengo edizio honetarako jartorri eta estilo ezberdinetako kontalariak ekarri dituzte. Belgikatik Michelle Nguyen, geldotasuna, testuen zehaztasuna eta finezia dituela ezaugarri nagusiena bere ikuskarietan. Portugaldik Luiz Carmelo dator, musika herrikoia, portugaleko herri kultura eta dotorezia kontakizunetan. Espainiako Guadalajaratik Pep Bruno; bere kontaketa literaturatik edaten du baina baita tradiziotik, ironikoa zuzena eta hizkuntzaren erabilerari garrantzi berezia ematen dion kontalaria. Euskal Herritik Joxemari Carrerek herri ipuinak, euskaldunak zien mundu osokoak, garaikedetasunez jazten saitzen dena, erritmoen jokoak eta bizitasuna kontakizunetan, ironia eta kritika beti ahoan. Errioxa bertatik Carles Garcia dator, bere  kontaketarako belaunaldietako sena agertuz une oro, kontaketa tradizionalaren bide zidorrak ederki ibiltzen dakiena, baian beti ere egungo jendearen gogoari atxikituz. Errioxatik ere Compañía El Patio, istorioak objektuekin kontatzeko lan ederrak eta finak eskaintzen dituztenak, irudien sortzaileak ikusleak emozioak azaleratzen bikainak.
Kontalariez gain musika tradizionala leku berezia izango du Triojanos eta Celtesia taldeen eskutik. Inguruarekin bat datozen doinuak, bertsoak, erromantzeak eta kantuak ipuinekin batera inguruak alaitzen ariko dira.
Azkenik Pep Bruno kontalalarik "Kontalariaren errepertorioa" izeneko ikastaroa eskainiko du.

JAIALDIA LAGUNDU
Jaialdiaren aurrekotuari aurre egiteko, antolatzaileek beste bideaz gain laguntza eskaera zabaldu dute sarean. Nahi duenak jaialdia lagundu bere aportazioa egin dezake helbide honetan :http://www.lanzanos.com/proyectos/festival-internacional-cuentos-la-antigua-ferreria/apoyos/
Laguntzen duenak abantaila batzuk izango ditu, baina abantailarik onena halako egitasmoa aurrera atera dadin izango da. Kontalaritza zein kultura orokorrean guztion partaidetza behar du, hainbat egitasmo bizi daitezen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina