2013(e)ko ekainaren 4(a), asteartea

Larunbata kontalaria/Sábado de cuento


más abajo en castellano

KONTUZ KONTARI! jaialdiak Errenteria kontaketekin bete zuen larunbatean. Goizean Itziar Rekaldek eskainitako ipuin tailerrean dozena bat jende bildu zen kontatzeko bideak aztertzeko, alde praktikoan zein teorikoan. Lau orduz aritu ziren ipuinak aztertuz, kontaketa teknikak saiatuz eta orohar, ipuin kontaketaren gainean lan egiteko. Ipuin kontalari zein zaletu, bermeotarraren gidaritzapean halako aukeren beharra goraipatu zuten, geroago ere  errepikatzeko gogoa azalduz.

Arratsaldean eta gauean ipuin ikuskarien garaia heldu zen, Martha Escudero mexikarra eta Carles Garcia valentziarraren eskutik. 

Martha Escuderok "Los retablos de Norma Roman" ikuskaria aurkeztu zuen. Idazle eta antzerkigile mexikarraren istorioak ekarri zizkigun belarrietara, non herritarrek ama birjinak egindako mirariei eskainitako esker oneko erretaulak azaltzen diren. Marthak, mirari horien istorioak kontatu zizkigun. Mexikoko XX. mendeko herritarren bizitzaren giroa ekarri zigun hizkera eder eta zehatzarekin. Ironia maisuki erabili zuen ikuskarian zehar ikusleak barrera baino irribarrera eramanaz. Eszena bere presentziarekin betez, ikusleak giro berezi batean murgildu zituen,  kontatzen zituen ipuinak askotan txuri beltzeko garai bateko argazkietan irudika zitezkeela. Ikuskari ederra eta liluragarria, 
Carles Garciak erabat aldatu zuen estiloa. Belaunaldietako kontalari familiatik etorrita sumatzen zitzaion tradiziotik edandako mama goxua. "Irás y no volverás" ikuskaria kontu zaharrekin osatutakoa dugu, baina egungo ikusle/entzulea berehala harrapatu eta egungo jendartean halako istorioak ere lekua dutela erakutsi zuen. somatzen zitzaion jendea bere kontakizunetara erakartzeko ofizioa, erritmoak, isiluneak, mugimenduak ederki kontrolatuz. Agian, antzoki batean izanik, espazio horretarako egokitzapenaren puntua falta zitzaion, hala ere honek ez zuen inondik inora publikoarekiko komunikazioa eta harremana.
Bi ikuskariekin publikoa aski gustura gelditu zen, askok kontalaritzaren bide anitzak deskubrituz. Bi ikuskariek lortu zuten kontakizun zaleak bere horretan mantendu eta deskubritu berria zutenak zaletzea. Kontalaritzak egun ederra bizi zuen larunbatean.

El sábado los relatos tomaron Errenteriade la mano del festival KONTUZ KONTARI! Por la mañana los asistentes al taller impartido por la narradora Itziar Rekalde, pudieron trabajar tanto teóricamente como en la práctica los entresijos de la narración desde su lugar en el imaginario, tanto personal como popular. Los asistentes, tanto narradores como aficionados al cuento, señalaron la necesidad de estos talleres tanto  formativamente como para acercarse a la narración oral.
En la segunda parte del día los narradores Martha Escudero y Carles García nos presentaron sus respectivos espectáculos en el teatro de la villa. Martha Escudero nos trajo su última propuesta narrativa "Los retablos de Norma Roman". En los relatos de esta escritora y dramaturga mexicana se muestran los retablos populares dedicados a milagros de la virgen. Escudero nos contó el milagro que se cuenta en ellos. Con una presencia escénica delicada y al mismo tiempo enérgica fue desgranando sus relatos sumergiendo a los asistentes en el ambiente popular mejicano, imaginándolo a veces en antiguas fotografías en blanco y negro. Más que la risa dibujó en los presentes una sonrisa evocatoria de esas creencias populares de las que nadie escapa.
En la sesión nocturna el valenciano Carles Garcia cambió de tercio, trayendo al público todo el sabor de la narración popular tradicional. Viniendo de una largar tradición de narradores era evidente su control de este tipo de narraciones, pero siempre desde un punto de vista actual. el publico disfrutó los cuentos con sabor a cultura popular, a relatos contados en trabajos comunitarios. Ironía, critica social y complicidad total con el público dieron a su espectáculo una frescura y dinámica enraizada en la mencionada cultura popular. Quizás adolecía de una ligera falta de puesta en escena, lo cual no quitaba en ningún momento fuerza a su espectáculo.
El público disfruto con los dos espectáculos, descubriendo muchos de los asistentes la diversidad existente en las propuestas escénicas de la narrativa oral contemporánea. Una hermosa y fructífera jornada de narración oral.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina