2013(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

Ipuin poteoa/Cuento poteo



más abajo en castellano

Igande grisari alaitasuna ekarri zien  Errenteriako alde zaharreko kale eta tabernei Ipuin Poteoak. KONTUZ KONTARI! jailadiaren azken eguneko eguerdian La Compañia del Saco errioxarrak, Itziar Rekalde eta Joxemari Carrere euskaldunak, kontuan eta kantuan aritu ziren poteoan. Martha Escudero kontalari mexikarra ere kontatzera animatu zen teberna batean. Herriko plazan hasi eta alboka eta txirularen laguntzaz sagardo trago batzuk hartzeko geldialdiak egiten zituzten bideko tabernetan, eta tragoen artean ipuinak, erromantzeak eta kontuak.
Eguraldia lagun ez izan arren ederki pasa zuten tabernetan topatutakoak. Izan ere, tabernak ez baitira edaritegi hutsak, aitzitik, kontu kontari aritzeko espazio sozialak. Halako giroa ekarri nahi izan zuen ipuin poteoak, eta erantzuna ikusirik, bai ikusleen artetik zein tabernariena, gehiagotan egiteko gogoa gelditu zen. 
Ipuin kontaketak bizitza sozialaren espazio ezberdinak hartu ohi zituen garai batean, tabernak tarteko, KONTUZ KONTARI! Errenteriako Kontaketa jaialdiak hori ekarrii nahi izan zuen ekainaren 2an, igandean.

A pesar del domingo gris los cuentos y las canciones del "cuento-poteo" organizado por el Festival KONTUZ KONTARI! trajeron alegría a las calles y tabernas de la parte vieja de Errenteria. Los riojanos de La Compañia del Saco junto con los narradores vascos Iztiar Rekalde y Joxemari Carrere. La narradora mexicana Martha Escudero, participante en el festival, se arrancó en algún momento también a contar una historia. 
Comenó el recorrido en la Herriko Plaza para transcurrir después por distintas calles haciendo las consabidas paradas en tabernas donde poder "refrescar" la garganta con sidra del lugar. Y entre trago y trago, pues cuento o canto. 


Aunque el tiempo no ayudase no estuvieron tristes los que se encontraban con las historias narradas junto a ellos. Las tabernas no son simples "bebederos", por el contrario son espacios sociales donde la gente se encuentra, charla, se cuenta. Con este ambiente ha querido enraizarse la propuesta del festival llevando los cuentos de taberna en taberna. Y a decir tanto del público como de los taberneros la experiencia fue inmejorable quedándose con las ganas de que se repita más veces. Esto ocurrió el domingo 2 de Junio, en el festival de narración oral KONTUZ KONTARI! de Errenteria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina