2013(e)ko ekainaren 1(a), larunbata

Hasi dira Kontaketak/Comienzan las narraciones

más abajo en castellano
"Ipuinen Bidaiaria" kontaketa saioarekin hasi ziren ostiralean KONTUZ KONTARI! jaialdiaren ipuin ikuskarien eskaintzak. Errenteriako Kulturgunean Joxemari Carrerek prestatutako lanaren estrenoa izan genuen. Jendeak ongi erantzun zion jailadiaren lehenengo egun honetan eta ikusitakoarekin gustura heldu zen.
Carrerek estrenatutako lana, gizon batek emigraziotik sorterrirako itzuleran ekarritako maleta hutsa lagunek ekarritako opariekin beteko du. Opariak munduko leku ezberdinetatik ekarriko dizkiote, baina maletan gorde ahal izateko opari bakoitzak istorio bat izan beharko du. Maleta zabaltzerakoan objektu bakoitzaren istorioa kontatuko du, honela munduan barrena bidaia fantastiko eta liluragarria eginez.
Eszenatokian maleta handia agertzen zen, eta bazter batean kaskezur bat. Kaskezur honen istorioa kontakizunaren protagonistari erabakia hartzeko ideia emango dio. Eszenaratze sotila, baina kontaketari lagungarri izango zaiona, alde batetik estetika baten erakusle, maletatik aterako dituen munduaren zoko ezberdinetatik ekarritako objektuak osatzen dutelarik. Bestalde kontakizunean ezinbesteko euskarriak izango dira objetu horiek, ez dira alferrikakoak izango. Carrerek presentzia eszeniko indartsua, erakargarria agertuko du, nahiz eta une batzuetan sumatu ikuskari berria izanik, bere erritmo oraindik hartu gabe izan. Azkenean publikoak oniritzia eman zion ikuskariari.
Bidaien eta objektuen balioen gainean egindako gogoeta interesagarria planteatzen da ikuskarian, ipuinen bitartez modu liluragarrian eskainiz.

Gaur larunbata, jailadiak jarraitzen du Itziar Rekaldek eskainitako ipuin tailerrarekin. Arratsaldean eta gauean, Martha Escuderok eta Carles Garciak ikuskari bana eskainiko dute Errenteria Kulturgunean.

Con el estreno de "El viajante de cuentos", el festival KONTUZ KONTARI! dio comienzo la presentación de los distintos espectáculos de narración oral que se sucederán a lo largo del fin de semana en Errenteria. Joxemari Carrere nos presentó la historia de un hombre que después gran parte de su vida trabajando lejos de su tierra, regresa a lugar que le vio nacer. Lleva consigo la vieja maleta de emigrante que llevó consigo entonces. Entonces decide llenar su maleta con los regalos que le puedan hacer sus amigos que viajen a lo largo del mundo. sólo pone una condición para aceptar dichos regalos: que lleven consigo una historia. Así cuando la gente lo visita abre la maleta y enseñando cada objeto les cuenta su historia, realizando de esta manera un maravilloso viaje por el mundo.
En el escenario se puede ver una maleta y en un rincón una calavera, cuya historia hace que el hombre tome su decisión. Con una presentación escénica austera pero efectiva, Carrere va desgranando historias mientras enseña los objetos guardados en la valija. Esos mismos objetos pasarán a componer la estética escénica. Con una narración directa, jugando con los ritmos y las digresiones irá desgranando las historia, aunque en algunos momentos se perciben altibajos, quizás fruto de una falta de rodaje del espectáculo recién estrenado. Al final el público le dio el visto bueno a un espectáculo que nos propone una reflexión sobre el valor de los viajes y los objetos, desde la visión maravillosa de los cuentos.
Hoy sábado continua el festival con el taller de narración ofrecido por Itziar Rekalde y los espectáculos de Martha Escudero y Carles Garcia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina