Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak Kontalarientzat sormen egonaldiaren deia egin du. Deialdia KontuKontanitz ekimenaren barnean dago eta proiektuak aniztasun funtzionalaren gaia lantzea du helburu ahozkotasunaren bitartez. Gai honi heldut lau kontaketa ikuskari sortzea proposatzen da eta horretarako ikuskaria prestatzeko egonaldia proposatzen da, ondoren lanaren emaitza jende aurrean aurkezteko. Proposamenak aurkezteko azken eguna urriaren 12a da; egonaldia azaroaren 7tik 27ra egingo da eta emanaldien aurkezpenak abenduaren 12tik 18ra.
Deialdiarekin interesatutako kontalariek hemen dute informazio zabalago: KontuKontanitz
2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala
2016(e)ko abuztuaren 3(a), asteazkena
CAPBRETONEN KONTAKETA NAGUSI
Capbretoneko ipuin jaialdiaren bigarren eguneko apero-contes saioan Frédéric Naud eta Élisabeth Troestler kontalariak euren lanen iruzkinak eskaini zion lorategi publikoan bildutako jendeari. Troestlerrek haurrentzako ipuinak kontatu zituen, nahiz eta denok jakin ipuinak guztiontzat diren, eta hori sumatu zen publikoaren harrera ikusita. tradiziotik ekarritako ipuinek berehala erakarri zuten jendea, kontalari bretainiarrak ederki ezagutzen baitu kontatzearen artea. Naud-ek ere erakutsi zuen kontatzea ez dela bakarrik hitzak beste baten atzetik botatzea, euren gorputzaren eta ahotsaren lanketak ipuinak jendearen baitara eramaten laguntzen baitzuen. Saio polita zuhaitzen girizpean, asteazkenean norberak bere aldetik eskainiko duten ikuskarien aperitifa moduan. Kontalari hauen gaineko informazio gehiago nahi duenak leku hauetan aurki dezake: Elizabeth Troestler, Frédéric Naud
GAUEKO SAIOA
Gaueko saioan Michel Faubert-ek eta André Minvielle-k elkarrekin prestatutako ikuskaria eskaini zuten hondartza ondoan dagoen Salle Ph'art aretoan. Jaialdiak proposaturiko ikuskaria zen, bi sortzaileak lau egunez arituz elkarren sormenak uztartuz. Minvielleren musika eta kantua Fauberten ipuinekin, ikuskari desorekatua osatu zuten, musikaren aldera gehiago joz kontakizunera baino. Minviellen sormenaren estiloa argi ikusten zen, aldiz, Fauberten istorioak kontatzen duen abileziarekin disfrutatzeko gogoz gelditu ginen, ipuin gehiago entzuteko gogoz. Hala ere, ikuskari txukuna eta publikoaren gustukoa izan zen. Arras interesgarria da jaialdiaren ekimena izatea estilo ezberdineko bi artista elakrrekin lanean jartzea proposamen berri bat egin dezaten; izan ere, sormenak halako bideak eta elkarlanak behar ditu aurrera egiteko; batzuetan eskas geldituko dira, baina bestetan benetan lan zoragarriak ateratzen dira. Beste sormen bideetan bezala, kontalaritzak ikerketa eta arriskua hartzeko grina behar du, aurrera egingo badu.

2016(e)ko abuztuaren 2(a), asteartea
CAPBRETON KONTAKETAN
gaskoinak euren abileziak erakutsi zituzten kontuan zein kantuan. Faubert-ek istorio kontatuak eskaini zituen Minvielleren perkutsioa lagun; eta honek istorio kantatuak ekarri zituen, norberak bere estilo ederrean; dena dela, Capbretoneko parkean eskainitako saioa astearte gauean emango dutenaren erakusgarria baino ez zen izan, apero-conteserako aproposa, izan ere, saioa amaitu ondoren bertaratutako publikoak antolatzaileek prestatutako mokadua zuen zain, jaialdiari hasiera emateko modu aproposa.
Michel Faubert quebectarra eskarmentu handiko artista da kontagintzan. Ipuinak kontatzeaz gain biltzailea ere bada, Quebec aldeko Michel Faubert
istorioak biltzen dabil aspaldian. Ipuin tradizionalak egungo jendartera ekartzen saiatzen da bere ikuskarietan. Quebectik kanpo aspladian badabil, batez ere frankofonia deritzan hizkuntz esparruko herrialdeetan. Egun Quebec-en dagoen kontalaririk ezagunenetakoa dugu. gehiago jakin nahi duenak hemen begira dezala:
Ederto hasi zaigu aurtengo Capbretoneko Ipuin Jaialdia. Abuztuaren 1ean hasi eta 4ean amaituko da, kontaketak txoko ezberdinetara eramanez. Eta gainera hondartzan bainutxo bat hartzeko aukera ere badugu. Informazio gehiago: Festival du conte de Capbreton
2016(e)ko uztailaren 29(a), ostirala
MURTZIAKO TROBOA
Troboa Murtzian (Espainia) ematen den inprobisazio kantatuaren adierazpen aspaldikoa dugu. Donostian egindako Europa Bat Batean jardunaldietan José Sánchez Conesa ikerlariak horren berri eman zuen. Familian jaso zuen troboaren berri eta gaztetatik izan du horren gaineko kezka. Aspaldiko garaietatik datorren kantu inprobisatuaren adierazpide hau egungo garaietara egokitzeko ahaleginetan dabil.
Zerk bultzatu zintuen troboaz
interesatzera?
Gogoan dut nola nire aiton-amonek Marin
troberoaren quintillak kantatzen zizkidaten, Cartagenako udalerrian barruan
dagoen La Palman, nire herrian,
jaiotakoa zela 1865. urtean. Garai hartan, nik hamalau urte inguru nituela, Troboaren historia argitaratu zuten, XIX mendeko
amaiera eta XX mendearen lehen laurdenaren aldekoak materiale asko biltzen zuena. Garai hartan meagintzaren gorakada
handia izan zen Murtzian eta langintza honekin lotuak zeuden orduko trobero handiak: Marin,
Castillo, El Minero…,Campo de Cartagenan troboaren mitoak bilakatu zirenak.
Marinen bertso haiek irakurtzea, ahozko tradiziotik jasotakoak, baina baita ere
saioetara joaten ziren kopistengatik, sekulako argitasun jolasa iruditu
zitzaidan, zuten mezu sozialarekin batera. Gazte garaia hartan nigan kezka polikoak sortzen
hasiak ziren eta ikustea nola bertso haietan klase borroka agertzen zuten erakargarria zitzaidan. Behin,1919. urteko saio zoragarri bateko kontrobertsia batean
Marinek burgesak defendatu behar izan zituen eta El Minerok, anarkista zena,
langileak defendatu behar zituen; kontatzen dute gau osoa iraun zuela
saioak. Horrek asko erakartzen ninduen.
Nola hasten zara troboaren munduan
sartzen, ikertzen?
Nik ez dut nire burua ikertzaile
handitzat hartzen. Honen gainean artikuluak idazten ditut Murtziako La Verdad
egunkarian. Joaquin Diaz fundazioaren aldizkarian ere artikulu bat idatzi nuen; bertan troboaren nondik norakoak eta bilakaera azalten nituen. Troboa gaur egun bizi
duen egoera transmisioaren baitan dago, batez ere eskola eta institutuetan. Trobero
gehienak ez dute formakuntza akademikorik, baina orain hasi dira
unibertsitatean ikasitako trobero gazteak, horietako batek troboaren gainean doktore tesia egin
duelarik. Gazteengana nola heldu ari gara aztertzen, adibidez bide bat ari gara zabaltzen eskoletara troboa eramanez, Murtziako
gobernuarekin egindako hitzarmenari esker. Ondo dago baina eskas gelditzen da,
goiz batean troboaren nondik norakoak azalduz ez baita nahikoa. Gazteren baten
arreta izango duzu, baina gazte horrek jarraipena beharko du, non formatu.
Nolabaiteko antolamendua al dago troboaren inguruan?
Elkarteak egon badaude, baina troberoenak bakarrik. Antolatze eredua ere aldatzea interesgarria ikusten dut. Topaketa
hauetan argi ikusi dut, bertsolarien eredua ikusiz, troboa zaletuei, ikertzaileei
eta bestelako interesatuei ere zabaldu behar zaiela. Honekin batera
publikoarekiko harremana indartu behar da. Musika berriak ere sartu behar
ditugu. Nik uste dut oso purista nintzela, betiko doinuak, malagueña, guajira
eta ohikoak mantendu behar zirela, baina ikusi dut ez dugula beldurrik izan
behar doinu berriak sartzeko; uste osoan nago honek ondasun hau bizirik
mantentzen lagunduko digula.
Nola ikusi duzu topaketa hauen
esperientzia?
Euskaldunen edo katalanen
esperientziak ezagutzea arras interesagarria izan da. Nik ideia batekin
nentorren eta hankaz gora jarri zait ideia hori. Nire artikuluetako batzuk
polemikoak izan dira, askok ikusten dutelako troboa ia-ia Marinekin hasitako
zerbait bezala, eta nik uste dut atzean badagoela aberastasun folklorikoa,
meategien langitza zela eta Almeriatik ekarritako kultur eraginekin, esaterako. Eragin
horiek guztiak hartu behar ditugu kontuan. Topaketa hauetan parte hartzeak
troboaren zabaltzea eta aberastea ere badakar.
2016(e)ko uztailaren 14(a), osteguna
TRANSMISIOA
Donostian egiten ari diren Europa Bat-Batean jardunaldiak bigarren egunean sartuta Transmisioa hartu zuten gogoeta gai. Kubako ordezkariek ekin zioten lehenengo hango kantu inprobisatuaren Patricia Tápanes ikerlaria eta Yanet Lopez inprobisatzailea izan ziren horren berri ematen. Tápanesek Kubako kantu inprobisatuaren ezaugarriak eta garapena azaldu zituen. Munduko leku gehienetan bezala, han ere landa eremuko adierazpena izan dela argitu zuen eta hiru kantu molde aipatu zituen: Punto Libre, Punto fijo eta . Kantuan beti musika trenen lagutzarekin aritzen dira, gitarra mota ezberdinekin edo perkusioekin. Belaunaldiz belaunaldi transmisio natural bat eman izan da, baina metodologia ezberdinak sortu dira azken urteotan, honek ahalbidetu 2.000. urtetik du inprobisazio tailerrak agertzea non haur ugari ikasten duten. Tailer hauetan inprobisatzen ikastea bezain garrantzia hartzen du tradizioaren ezagutza eta zaintzari. 1940. hamarkadan urrezko aroa bizi izan zuen, inprobisatzaile ezagunena Indio Nabori izan delarik, bere itzala gaur arte iraun duena. Gizonen jarduna izan da, nahiz eta gaur emakume bat edo beste horretan ibili jende aurrean. horietako bat da Yanet Lopez. Lopezek etxetik jaso zuen dezimarako zaletasuna, nahiz eta emakumea izanik, ez zuen erraza izan onartua izatea. Haur tailerren sortzeak etxetik zekarren zaletasuna indartzen lagundu zion eta jende aurrean inprobisatzen.
Décima
Kubatarren ondoren Mexikotik etorritako Trio Alondras Huastecas heldu ziren. Rebeca Limón, Sofía Limón eta Diana Hernández euren eskualdeko jantzi koloretsuekin jarri ziren jende aurrean. Eskutan geroago erabiliko zituzten musika tresnak: bibolina eta gitarrak. Hala ere euren gaztetasuna zen deigarriena, izan ere bik 18 urte zituzten eta hirugarrenak 15. Bizi ziren eskualdearen ezaugarriak azaltzen hasi ziren, Mexikoko hego mendebaldean, Huasteca Potosina deritzona. Huapangoa eta Son Huasteca dituzte hango kantu ezagunenak. Festei Huapangadak esaten diete. Huapango hitza náhualt hizkuntztik omen dator eta tabaldoaren gainean esan nahi omen du. Hiruren artean azalpenak jardun zuten, tarteka musika tresnak hartu eta doinu ezberdinen adibideak jartzen zituzten. Huapango hitzak jarriak eta musika finkoa dute, baina interprete bakoitzak bere aldaerak ematen dizkio. Son Huasteco letra finkoak izan ditzake baina baita ere inprobisatuak. Badago doinu bat hiletetan jo ohi dena, Son de Costumbre esaten zaiona. nonbait indigenen erritualetatik datorrena eta letrarik ez duena. ez omen dira ohikoak eta galtzorian daude. Doinu hauek interpretatzen dituztenei huapangeroak deitzen zaie, baina nonbait oso zaharrak edo oso gazteak dira, tartean inork gutxi dagoela. Azaldu zuten zaila dela ikastea zahrrek ez dutelako nahi, beraz horrek transmisioa eragozten duela; beraiek zortea izan zuten huapangero batek haurrak zirelarik erakutsi egin zielako, bai kantari zein musika tresnak jotzen. Solfeorik gabe ikasi dute, euren maisuak ere ez baitzekien. Doinuekin batera bestelako ohiturak eta ikasketak transmititu zien. Zortedunak izan direla uste dute maisu ona izan dutelako.
Harkaitz Zubiri irakaslearen txanda heldu zen ondoren. Zergatik ez da bertsolaritza hutsaren hurrengoa? mintzaldia eskaini zigun, bertsolaritza bertso saioak baino haratago doan jardun bat dela ulertzeko. Ikerketa soziologikoen laguntzaz bertsolaritzaren azterketa argigarria egin zigun, hainbat urtetik hona bihurtu den kultur fenomenoaren harira. Bertsolaritza, bertsozaleetatik hara doan jardun sozio-kulturala dela erakutsi zuen eta horren arrazoietako bat erabiltzen den estrategian kokatu zuen. horren oinarrian transmisioa nola bideratu den garrrantzi oinarrizkoa dugu. Ikerketa interesgarria bertsolaritzaren gaineko irudia beste begiekin ikusteko, bai bertsozale direnak zein ez direnak ere.
KONTRAKORRIENTE
2016(e)ko uztailaren 13(a), asteazkena
EUROPA BAT-BATEAN

horren transmisioa, hedatzea eta garatzea bide antzekoak baina ezberdinak hartzen dituelarik munduko kultur ezberdinetan.
Lehenengo egunak Deskribapenak zuen gaia eta bost herrialde ezberdinetako esperientziak ezagutarazi zituzten. Josep Vicent Frechinak Herrialde Katalanetan barrena abaitu zen inprobisazio kantatuaren adierazpen ezberdinak azaltzen eta bakoitzaren osasuna nola dagoen. Gaue egun lan handia egiten ari dira galzorian zeuden batzuk berreskuratzen eta osasuntsu daudenak ezagutarazten. Azken urtetan horretan lanean dihrdute eta badirudi gero eta gazte gehaigo ari dela honekin interesatzen. Alacant-eko Troboa; Valentzian bizirik eta indartsu dauden Albaes eta Cant'estil; Terres del Ebreko Jotes, Catalunyako Corrandes eta Cançons de pandero, egoera kaxkarrean baina berreskuratzen ari direnak; Lleidako Garrontín, zabalkunde handia ezagutzen ari dena; Gironan mantendu diren Nyacres; eta Patacades eta Mallorca eta Menorcan egiten diren Glosak, genroaren aniztasuna erakusten dute. Frechinaren esanetan 70 hamarkadan desagertzeko zorian zeuden asko, baina mugimendu sozio-kulutralen indartzearekin kultur adierazpen hauek aintzat hartu ziren eta garrantzia ematen herri baten berpiztean.
Ondoren Austriatik etorritako Thomas Nussbaumer ikerlariak Gstants, kantu inprobisatuaren nondik norakoak ekarri zizkigun. Hego Tirol eta Bavaria zabaltzen da modalitatea hau eta Austria folk doinu ezagunena omen da. Inprobisazioa musika eta dantzrekin batera agertzen da. Garai batean, Nussbaumerren esanetan, kantu inmoralak eta boterearen kontrakoak izan ohi ziren, tabernetan kantatzen zirenak honek ekartzen zituen arazoekin.
Goizeko saioak amaitzeko, Beñat Krolem-ek bertsolaritzaren gaineko erakusketa aurkeztu zuen, egunotan Miramar Jauregian egongo dena. Ikerketa lan sakonago baten laginak aurkeztu zizkigun, Mintzolaren beka baten bitartez lau urtez luzatuko dena. Arte plastikoak bertsorekin uztarketa interesgarria.
ARRATSALDEAN AVANTE
Eguna amaitzeko teoriatik praktikara eman zen urratsa. Avante deitu diote arratsaldeko saioari, beraz kresal usaineko saioa izan behar. Donostiako kaiean aurrikusita zegoen goizeko herrialde ezberdinetako inprobisatzaileekin egiteko saioa, baina eguraldiak Aquariumean egitera behartu zuen. Dena dela, gutizi bezala, Andoni Egaña eta Amets Arzallus, greziarrekin batera egin zuten saioa txikia itsas bazterrean. geroago partaide guztiak Aquariumeko aretoan ariko ziren. Egaña eta Arzallusekin batera aritu ziren, Alexis Charalambous, Charalambos Charalambous eta Marios S. Poullas greziarrak; Iran Caballero, Yoslay Garcia eta Lourdes Yunet Lopez kubatarrak eta Karen Owen eta Eurig Salisburi galestarrak. Saioa ederra bezain bitxia burutu zuten, bakarka zein elkarrekin, bakoitzak bere hizkuntzan. Honek itzultzaileei lan ederra eman zien, baina ez zuen inondik inora saioaren interesa ahuldu.
Jardunaldiak indartsu hasi dira eta badirudi ez duela intentsitaea galduko datozen egunetan, ez arlo teorikoan ez praktikoan. Bertsozale elakrteak eta Mintzolak sekulako antolamendurako gaitasuna erakutsi dute eta kantu inprobisatua, eta batez ere, bertsolaritza, kultur munduaren mapan jarri dute, sendo eta duin. ahozkotasunaren garrantzia herri baten kultur ondare gisa dagokion goi mailako lekuan agertzen ari da jardunaldi hauetan.
2016(e)ko ekainaren 23(a), osteguna
Guadalajarako Ipuin Maratoia
Aurten gainera euskaldunok protagonismo apur bat ere izan dugu, euskal kontalarien presentziaz gain, bertsolaritzak ere bere lekua izan baitu. Orain bi urte Miren Amuriza bertsotan aritu bazen ere, aurtengo edizioak poesiari eta kantu inprobisatuari leku berezia eman nahi izan dio, ahozkotasunaren beste eremu gisa, hortaz bertsolaritzari, besteen artean, lekua eman baitiote Andoni Egaña gonbidatuz. Gogoangarria izan zen Teatro Modernon Alexis Diaz Pimienta dezimista kubatarrarekin egindako saioa. Karlos Aizpurua Bertsozale elkarteko kideak gai jartzaile eta itzultzaile lanean jarrita, ikusleak liluratuak utzi zituen saioa burutu zuten, amaieran zutik txaloka jarri zituztelarik. Ipuin Maratoiaren egoitza nagusia den Infantadoko Jauregian larunbata gauez egindako saio txikia arrakastatsua izan zen ere, bertan zeuden mila inguruko jendeak ederki gozatu zutelarik hain urrun eta hain gertu dauden euskal kubatar poesia inprobisatuarekin.
Euskal kontalariak bere agerraldiak ere izan zituzten. Bertan izan ziren Bego eta Joakin Alabazan taldekoak, Dorleta Kortazar, Ines Bengoa eta Joxemari Carrere, euskal ahozko narratibaren ordezkari gisa. Guadalajarako ahozkotasunaren festa okasio aproposa da geure kontagintza azaltzeko eta besteena ezagutzeko; baina baita ere leku ezberdinetatik etorritako kontalariekin harremanak egiteko eta euren lanak ezagutzeko; eta, jakina, lagun zaharrak topatu eta berriak egiteko.
25 urte bete ditu Guadalajarako ipuin Maratoiak, beste hainbeste bete ditzala opa diogu; kontagintzak eskertuko dio. Eta ea gurean aurrera pausoak emateko adorea ematen digun.
2016(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena
Hernani hitzetan
Maiatzaren 24tik 28ra bigarren urtez burutu da Hernani Hitzetan kultura arteko poesia, ipuinak eta kantuak astea. Kontalari profesionalekin batera, jatorri ezberdinetako herritarrak izan dira protagonistak, adierazpen artistiko ezberdinak eskaintzen. Kultura ezberdinetako ipuinak, kantak eta poesia Hernaniko txoko ezberdinak hartu dituzte. Gastronomiak ere bere lekua izan du, aurten Honduras, Maroko eta Uzbekistaneko jakiak dastatzeko aukera izan delarik. Kontalari profesionalek Euskal Herria, Mexiko, Kamerun, Benin, Kataluina, Kolonbia eta Ekuatore Ginea herrialdetako ipuinak ekarri dizkigute. Beste herriakdeak ere izan dira euren kultur adierazpenak eskaintzen: Mongolia, Uzbekistan, Maroko, Sahara... Kultur arteko harremanak ederki izan dira azaleratuak Hernani, modu ederrean, kolorez eta aniztasunez jantziz herria.
AHMER-SOS arrazakeria eta Udal Liburutegia izan dira antolatzaileak. Euren arduradunekin mintzatu gara.
Rakel Gonzalez. Hernaniko Udal liburuzaina
Udal liburutegiak Hernani Hitzetan antolatu du AMHER-SOS Arrazakeriarekin batera, zer ekarri dio bai liburutegiari bai herriari jaialdiak?
Liburutegia gehiago ezagutaraztea eta topagune bat ere badela azaltzeko balio du jaialdiak. Bestalde, herriari ekarri dio kultura ezberdinak daudela erakustea eta talde ezberdinekin elkarlana egitea; jaialdia modu polita delarik hori zabaltzeko.
Halako ekimenak zer eragina dauka urtean zehar liburutegiak egiten duen lanean?
liburutegira etorkin pila etortzen da, eta honen bidez gertutasuna ematen da, beste konplizitate bat, zalantzarik gabe.
Nolako harrera ikusi duzu jaialdiarekin?
Oso ona. Publiko finko bat badago joan den urtetik, dena dela oraindik falta zaio errodajea, denbora. Baina merezi du halako lana hartzeak, pilo bat ikasten duzu, bertako jendearekin eta kanpokoarekin.
Lucia Arias. AHMER Hernaniko elkarte multikulturaleko arduraduna.
Nolatan bururatu zitzaizuen halako jaialdia antolatzea?
Egitasmoaren hasieran egin genuen ipuin ikastaro bat dago. Ezagutzen genuen Alekos kontalari konlonbiarrarekin antolatu genuen eta bera izan da jaialdiaren antolakuntzan laguntza garrantzitsua. Gure elkartean beti pentsatu izan dugu jende etorkina ez dela etortzen esku hutsik, ipuinak, kantak, poemak ekartzen dituztela, euren kulturetako adierazpenak. Ez dugu bakarrik eskubideak aldarrikatzen; bizitza duin baten eskubidea ere badugu, edertasunaz gozatzea, eta tradizio hauetan edertasun asko dago. Interesgarria iruditzen zait horiek konpartitzea harrera egiten duen jendartearekin.
Lana handia izango da zuentzat halako jaialdia antolatzea, izan ere herriko jendeaz gain, leku ezberdinetako kontalari profesionalak ere ekarri dituzue.
Ideia zen kontalari profesionalak ekartzea, beraiegandik ikasteko eta euren lanaren errekonozimendua egiteko; baina baita ere bertan bizi den jendearen ahalmenak indartzea. Askotan, aurrera egin beharragatik, jendeak ez du kontatzen musika tresna bat jotzen dakiela, edo ipuinak eta kantak dakizkiela; margotzen duela edo antzerkia egiten duela. Jakintza horiek guztiak azaleratzen ditugu pixkanaka. Eta jakina, ondo eta txukun antolatzeak lan asko ematen digu. Kontuan hartu behar da ere, jendeak lanean aritzen dela eta euren denbora librean prestatu behar ditugu ekitaldiak. Esaterako, oso interesgarria izan da Leoka garbilekuan jatorri ezberdineko emakumeek egindako poesia emanaldia. Parte hartutako askok etxeetan dabil lanean eta egun libre bakarra igandea izan ohi dute, beraz ez da erraza izan elkartzea. Polita izan da egindako lana.
Nolako harrera izan duzue kontalari profesionalen aldetik?
Udal liburutegiarekin batera antolatzen dugu jaialdia eta uste dut garrantzitsua dela liburutegiaren irudia hartu emana egiterako ordua; baina gure aldetik ere azaltzen diegu gure lana zein den eta jaialdiaren ideia; herrialde ezberdinetako kontalariak ekartzen ditugu eta harrera ezin hobea izaten dugu, harremana polita sortzen da.
Zer balorazioa egiten duzue joan den urteko jaialdiaz eta aurtengoaz?
Oso interesgarria. Aurtengoan parte hartze gehiago ikusi dut eta herritar gehiago hurbiltzen dela, jende arrunta, ahalmen artistiko ezberdinak dituena, baina egunerokotasunaren erritmoagatik ezagutarazi ezin izan dituenak. Aurten saiatu gara poesia, ipuinak edo musikaren bitartez jaialdira lotzen. Sukaldaritzaren bitartez ere erakarri ditugu; esaterako, gaztetxean egindako gau saio irekietan, herrialde ezberdinetako mokaduak izan ditugu, honduras, maroko eta uzbekistanekoak. Elkarteko jendeari arlo ezberdinetan parte hartzeko aukera eman diegu. Beraz, pozik gaude emaitzarekin, datorren urtekoari heltzeko gogoz.
2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea
KONTAKETA EGUNA ANTZUOLAN
Eguerdiko saioaren ondoren,
egunaren bigarren partea Torresoro antzokian igaro zen. Bertan kontaketa saio ireki bat antolatu zen eta nahi zuenak, heldu zein haur edo gazte, izena eman eta bere kontakizuna eskaintzeko aukera zuen. Ordu beteko saioan eguerdiko kontalariez gain hamar bat herritar igo ziren oholtzara ipuin bat edo pasadizo bat kontatzera. Eta honekin amaiera eman zitzaion hirugarren kontaketaren festari antzuolan. Ekitaldi xumea, baina ez horregatik garrantzirik gabea.bat oraindik ahoz aho dabiltzan ipuinak azaleratzea da, kontakizunen transmisioa ez etetea. Horregatik arratsaldeko saioan herritarrei dakizkiten kontakizunak jende aurrean ematea animatzen zaie, batez ere edadetuenei, ahozkotasunaren altxor horiek gal ez daitezen eta ondoko belaunaldiek jaso ditzaten. Antzuolatarrek gogo onez hartu dute ekimena eta ipuinak zein bestelako pasarteak kontatu izan dituzte orain arte egin dituzten hiru ekitaldietan. Oihulari Klow taldeko kidea den Virginia Imaz festa honen esperientziatik abiatuta jubilatuekin urtean zehar lanketa honekin jarraitzeko asmoa azaldu du, ahoz ahoz transmititu izan diren kontakizunak gal ez daitezen. Egitasmo ederra litzateke, beste herrietan jarraitzeko modukoa.
Datorren urterako animoak piztuak dituzte laugarren Ahotik Bihotzera kontaketaren festa antolatzeko. Katea eten ez dadin.
2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea
AHOZKO LITERATURAZ

Lehenengo egunean Euskal baladak eta maitasun kantuak gure ahozko tradizinoan saioa eskaini ziguten Jabier Kalzakorta ikerlariak eta Maddi Oihenart kantariak. Zuberoako kanten hautaketa bat eginez Kaltzakortak azalpenak eta bestelako azterbideak eginez beroien ulermena eta garrantzia azpimarratu zituen. Horien indartzeko eta duten edertasuna azpimarratzeko Oihenartek ahotsa lagun besterik ez zuela zuzenean eskaini zituen. Saio ederra benetan elakrrekin osatu zutena.
Bigarren eguna bi parte izan zituen. Lehenengoan Jesús Antonio Cid ikerlariak itsas baladak izan zituen mintzagai Raptores marinos en la balada europea y en la balada vasca mintzaldian. Jatorri ezberdineko baladak aztertu zituen, baina denak gai berean bueltan, alegia, bahiketak. Bahiketen arrazoien sailkatu zituen eta baladetan agertzen diren elementu amankomunak azaleratu zituen. Harrigarria zen ikustea baladen artean dagoen antzekotasuna, hizkuntza eta kultura ezberdinetan agertuta ere. Gure Brodatzen ari nintzen ederra, katalanez, sefardiz, gaztelaniaz, italiaeraz errekonozitzea harrigarria da. Izan ere, zein ote orijinala? Beharbada guztiak dira orijinalak bere horretan, kultura bakoitzak bere gisara moldatu baititu kantuak eta istorioak, ahozkotasunaren dinamismoa azaleratuz.
Hitzaldi ederra eta arrunt interesgarria Cid ikerlariak eskaini zuena, ahozkotasunaren bide anitzak eta aberatsak ulertzeko garaian.
Goizaren bigarren partean hiru sortzaile zeuden gonbidatuak euren sorbidean ahozkotasunaren garrantziaz mintza zitezen. Yolanda Arrieta eta Kirmen Uribe idazleek eta Ruper Ordorika kantariak azalpen ederrak eman zituzten euren lanean ahozkotasunak duen presentzia eta eraginaren gainean. Arrietak ahozko literatura "arimarentzat elikadura" gisa definitu zuen, intimitate gune batean ematen delarik, "bularretik zein begietatik" sortzen den literatura dela esanez. Haurren munduan hizkuntz jolasak diten garrantzia azpimarratu zuen, askotan esanahia baino jolasa berak hartzen duelarik indarra; errimak, hotsak, onomatopeiak..., mundu bat osatzen dute hizkuntzaren baitan haurraren ikasbidean, harriduran hezteko bidean. Idazlea ahozkotasunera ekartzeko garrantzia aipatu zuen, jolas horretan murgiltzeko. Hezkuntzan ahozkotasunak behar duen lekua izan zuen hizpide, logika lantzen den bezala alde afektibo/sentsoriala ere landu beharra eskatuz. Bere literatur lanetan herri literatura duen eraginaz ere mintzatu zen, hala nola, haurrekin zuzenean egindako saioetan bizitako esperientziak. Hitzaldi ederra eskaini zuen Arrietak.
Kirmen Uribe nobela berriaren idazketan buru belarri murgildurik dabilela, tarte bat hartu eta oraindik "barneko ahotsa" buruan bueltaka zuela bere ahozkotasunaren mundura eraman zituen entzuleak. Bere buruari egindako galderarekin hasi zen, alegia, zein ote zen txikitako lehenengo oroitzapena. Bere kasuan, zioen, ez zen hitz bat edo beste, oroimen sonoroa baizik, hitzen doinuak, berbotsa. Txikitan ahozkotasunaren presentzia nabarmena bizi izan zuela amonaren kantetan, aitaren istorioetan mundu sonoroaren, berbots horien adibideak baino ez ziren. Idazlea izatearen arrazoia ere txikitan entzun egin zuelako arrazoitu zuen. Ahozko istorioetatik idazle gisa eragina izan duenetako ezaugarri bat aipatu zuen. Gertaera baino errelatoa bera interesatzen zaio, izan ere, ahozko narrazio horien sorreran egon den gertaera agian galdu egin da edo zehazgabe gelditzen da, baina kontakizunak ematen diomgarrantzia, gertaera bigarren maila batean geratuz. Kantuen eta kontuen transmisioaz ere aritu zen, Ondarruko adibide batzuk jarriz, deigarria egiten zitzaiolarik nola pertsona bakoitzak transmisio bide horretan berea egiten duen kantua, ipuina edo pasartea, pertsona batetik bestera iragaite horretan aberastuz joaten delarik, aldatuz, moldatuz.
Goiza ixteko Ruper Ordorikak zuen hitza. Kantu zaharrekiko zaletasuna txikitatik zetorkiola aipatu zuen, nahiz eta beste bide musikaletik abiatu gerora. Pop/rokak eta Hiru Truku taldearekin egindako lan ederrak, bere ibilbide musikalaren bi oinak adierazten dute. Herri kantuen liluratze horren arrazoia ulertzeko orduan, txikitan euskalduna izanik Gasteiz erdaldun batean bizi zenean lurraren deia gisa hartzen zuelako agian. Kantu herrikoiak Mundu ezkutua eta ezezaguna zela aipatu zuen; bere herrian bertan ere, Oñatin, halako kanturik zegoenik ere ez zekien, desagertuak zeuden, ikusezinak. Amaitzeko gitarra hartu eta kanta batekin modu ezin ederragoarekin jardunaldiei itxiera eman zitzaion.
Laburrak izanik ere, jardunaldi hauek aukera paregabea izan dira ahozkotasunaren bidean sakontzeko eta jendartean beronen garrantzia ezagutarazteko. Herri baten kulturan ahozkotasunaren sormen artistikoak, direla kontuak, kantuak edo bestelako agerpenak, herri horren zutabe garrantzitsuenekoak dira. Horien ezagutzea eta garatzea zutabe horiek indartzea da.
2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena
KONTAKETA EGUNA ANTZUOLAN
Hirugarren urtez, apirilaren 17an Ahotik Bihotzera ahozkotasunaren eguna antolatu dute Antzuolan, Oihulari Klow eta antzuolako Udalaren eskutik. Ekimen honen bitartez ipuinen eta istorioen ahozko tranmisioa aldarrikatu nahi da. Ahoz emandako ipuinak memoriaren nolabaiteko gordailu dira eta horixe berpizteko nahiarekin ekin zioten festa honen antolatzeari. Bertan parte hartzeko ez da derrigorrez kontalari aritua izan behar, nahikoa da istorioren bat kontatzeko grina izatea eta arratsaldean Torresoro gunean egingo den ekitaldirako izena ematea udaletxean. Eguerdian, berriz, bertso/ipuin poteoa egingo da herrian barrena, ordu batetik aurrera.
Egunaren osagarri izateko asmoz, apirilaren 6an, Virginia Imazek hitzaldi bat eskainiko du ipuinak haurren heziketan duten garrantziaz. Eta teoriatik praktikara pasatzeko, apirilaren 11ean, astelehena, Imazek berak ikastaro txikia emango du kontatzearen oinarrizko teknikak erakutsiz, 17:00etan hasi 19:30etan amaitzeko.
Munduko Kontu Kontalariak

Aukera ona ohikoak ez diren kontalariak ikusteko eta arte eszeniko honen ezagutza zabaltzeko; baina batez ere istorioak entzuten une goxoak pasatzeko, kultura ezberdinetako ahozkotasunaren sormen bideetan barneratzeko.
Hemen ikus daiteke egitarau osoa
2016(e)ko martxoaren 19(a), larunbata
IRATI GOIKOETXEAK IRABAZI DU IV IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA
Ordizian eta Tolosan Intujaik antolatzen duen
Ahoz-Ahoz nazioarteko Ahozkotasun Jaialdiaren barruan egiten den Ipuinen Ahozko
Narrazio Lehiaketak Irati Goikoetxeak irabazi du, Itziar Diaz de Ojer eta
Nagore Leon, beste bi finalistei aurrea hartuta. Jaialdiaren ikurra den
kalabaza jaso zuen epaileak eta publikoaren iritziaren ustetan ipuina ondoen
eskaini zuen goierritarrak. Ordiziako Barrena jauregian egin zen lehiaketaren
finala; klasifikazioa, berriz, Ordizian bertan dagoen D’elikatuz gunean egin
zen aukeztutako sei kontalariren artean. Euskal Herrian bakarra den lehiaketak
laugarren edizioa bete du aurten eta Ahoz- Aho jaialdiaren egitaruan
ekitaldirik arrakastatsuenetakoa bihurtu da.
2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea
MUNDUKO KONTALARITZAREN EGUNA

Euskal Herriak ere ospakizun honetan parte hartuko martxoaren 20an, igandea, Errenteria/Oreretako Mikelazulo elkartean kontaketa kolektiboa antolatuz helduentzat, 20:00etan. Euskaldunok tradizio luzea dugu ipuinekin. Aspalditik hasi ziren gure kontu zaharrak biltzen, eta ipuinen ahoz ahoko transmisioa ahul heldu bada gure garaietara, kontalaritza berriak ahanzturaren kontrako bidaia hasi zuen duela urteak. Munduko Kontalaritzaren Eguna okasio ederra da ahozkotasunaren gure altxor hau aldarrikatzeko eta zabaltzeko.
2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena
AHOZ AHOZ JAIALDIA
Martxoak 12 larunbataren kronika

Bazkalorduan, tertulia atseginean egon
ginen bakoitzak bere kontuak kontatuz eta elkar ezagutzen hasiaz, tertulia eta
mahai inguru hauek ere Ahoz Aho jaialdia egiten baitute. Bertako kontaketak,
gertaerak eta elkar ezagutzeak batak besteak betetzen baitu.


Afal ordua eta tertulia ere atsegina eta
bikaina. Bertan elkartu ginen bai kontalari, Magoak eta lagunak. Egunak gauza
asko eman zizkigun baino motza egin zen. Gustura geundenaren seinale.
Imanol Arabaolaza
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)